58. ALDIZKARIA - 1998ko maiatzaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZARAITZUKO ETA NABASKOZEKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, famili langileak, lanaldi erdirako eta lan- kontratuarekin, oposizio-lehiaketa bidez hartzeko

Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak famili langileak, lanaldi erdirako eta lan-kontratuarekin, oposizio-lehiaketa bidez hartzeko deialdia onetsi zuen, aho batez, 1998ko martxoaren 30ean egin bilkuran. Hona hemen lanpostuak:

1. Famili langile bat, lanaldi erdirako, lan-kontratu finkoarekin.

2. Famili langile bat, lanaldi erdirako, lan-kontratu finko jarraigabearekin.

3. Famili langileen zerrenda bat sortzea, lanaldi erdirako, aldi baterako lan-kontratuarekin, bajak, oporrak, etab. direla eta, ordezkapenak egiteko.

Hona deialdiko oinarriak:

1. oinarria.-Arau orokorrak.

1.1. Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitaterako famili langileak, oposizio-lehiaketa bidez, hartzeko deialdia iragarri da. Hona hemen lanpostuak:

1. Famili langile bat, lanaldi erdirako, lan-kontratu finkoarekin.

2. Famili langile bat, lanaldi erdirako, lan-kontratu finko jarraigabearekin.

3. Famili langileen zerrenda bat, lanaldi erdirako, aldi baterako lan-kontratuarekin, bajak, oporrak, etab. direla eta, ordezkapenak egiteko.

1.2. Lanpostuak E mailari dagozkion ordainsariak izanen ditu bere hasierako soldatan edo oinarrizko mailan, bertze inolako soldata-osagarririk gabe, antzinatasunagatik sortuz doana ez bada, dagokion zatian. Hortaz, E mailari dagokion soldataren % 50aren parekoa izanen da lanpostuaren urteko ordainsari gordina, hori guztia xedapen aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz.

1.3. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta Mankomunitateak edozein momentutan alda dezake. Lanaldi erdiari dagokion ordutegia izanen du.

1.4. Izendatzen denak Mankomunitate hau osatzen duten herrietariko batean bizi beharko du.

1.5. Izendapenak izendatua lan araubideko langile finkoa bilakatuko du ondorio guztietarako, ezaugarri hauek dituela:

-Lan-kontratudun finkoa, eskaintzen diren lanpostuetan lehenbizikoa eskuratzen duenarendako.

-Lan-kontratudun finko jarraigabea, eskaintzen diren lanpostuetan bigarrena eskuratzen duenarendako.

-Aldi baterako lan-kontratuduna, ordezkapenak egiteko, ordezkapenen zerrenda osatzen dutenendako.

Izendatuek Zaraitzuko eta Nabaskozeko Mankomunitateko lan-kontratudunendako indarra duten xedapenek aipatzen dituzten eskubide eta betebeharrak izanen dituzte.

1.6. Lanpostuak nola banatu: epaimahaiak, lehiaketaldia eta oposizioaldia akituta, gainditu duten izangaien zerrenda osatuko du, erdietsitako puntuazioaren ariora handienetik tikienera antolatua, eta lanpostuetarako izendapen proposamena eginen dio Mankomunitateko Batzarrari, gisa honetakoa:

-Azken puntuzioetan hoberena erdietsi duen izangaiarendako, lanaldi erdirako famili langilearen lanpostua, lan-kontratu finkoarekin.

-Azken puntuzioetan bigarrena erdietsi duen izangaiarendako, lanaldi erdirako famili langilearen lanpostua, lan-kontratu finko jarraigabearekin.

-Azken puntuazioetan hirugarrenetik abiatuta, gainditu duten gainerakoekin, zerrenda eginen du, erdietsitako azken puntuazioaren ario-ariora antolatua, eta hura Mankomunitateko Batzarrari eramanen, ordezkapenak egiteko kontrata daitezen.

Epaimahaiaren proposamena loteslea izanen da Mankomunitatearentzat, epaimahaiak proposatutakoak izendatuko baititu, horrela ezarritako bidea erabiliz.

1.7. Lanaldi erdirako famili langilearen lanposturako arau berariazkoak, lan-kontratu finko jarraigabea badu: urtean hamar hilabetez ariko da Mankomunitatearendako zerbitzu egiten. Erran nahi baita, izendatuak urtean hamar hilabetez izanen duela kontratua, eta urteko gainerako bi hilabetetetan, berriz, enpresako baja izanen du. Mankomunitateak urteoro finkatuko du zein izanen diren zerbitzu egin beharreko hilabeteak, eta langileari behar den antzinapenez jakinaraziko dio.

1.8. Lanaldi erdirako famili langileen zerrendarako arau berariazkoak, lan-kontratua izan eta ordezkapenak egiteko badira: zerrenda hori osatzen dutenak, bajak, oporrak, etab. direla eta, ordezkapenak egiteko kontratatuko dira, beharrak zein diren, eta erdietsitako puntuazio ordenaren ario-ariora. Mankomunitateko Batzarrak behin betikoz onetsiko du epaimahaiak egindako zerrenda, eta mankomunitateburuak kasuan kasuko kontratuak sinatuko ditu ordezkapenak egiteko, zerrenda ordenari hertsiki jarraikiz.

2. oinarria.-Eginkizunak.

2.1. Izendatzen denaren lanaren xedea izanen da, beren egoera dela eta, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuak zaindu behar dituen pertsona edo familiakideen familia eta etxea zaintzea, Zaraitzuko eta Nabaskozeko Mankomunitateak manatuta.

3. oinarria.-Izangaien beharkizunak.

3.1. Deialdi honetara onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Adinez nagusi izatea.

b) Espainiako edo Europako Batasuneko bertze edozein Estatutako nazionalitatea edukitzea.

c) Eskola ziurtagiriaren edo baliokideren jabe izatea.

d) B-1 motako ibilgailuak gidatzeko karnetaren jabe izatea eta bere karguari dagozkion egitekoak egiteko ibilgailua izatea.

e) Bere eginbeharrak betetzeko behar den gaitasun fisiko zein psikikoa izatea.

f) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea, ez eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ere.

3.2. Lanpostua eskuratzen duen izangaiak arestiko baldintza horiek egiaztatu beharko ditu. Era berean, horien jabe izan beharko du hautapen prozesu osoan zehar, izendatua izan arte.

4. oinarria.-Eskabideak.

4.1. Eskabideak Mankomunitateko erregistroan, Ezkarozeko Udalaren idazkaritzan baitago, aurkeztu beharko dira, hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Epea azken eguneko eguerdiko hamabietan bukatuko da.

Eskabideak deialdi honetako I. eranskinean argitaratzen den ereduari lotuko zaizkio, eta haietan, eskabideak aurkezteko eman den epea akitzen denerako, eskatzen zaizkien baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute izangaiek.

4.2. Eskabidearekin batera N.A.N.aren kopia aurkeztuko da.

4.3. Izangaiek, oinarri hauen 3.1 puntuan galdatzen diren baldintzak betetzen direla frogatzen duten agirien jatorrizkoak edo kopia kautotuak erantsi behar dizkiote eskabideari edo horri buruzko zinpeko aitorpena edo hitz emana.

4.4. Izangaiek curriculum vitae-a erantsiko dute, baita baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztiak frogatzeko agiriak ere. Horiek jatorrizkoak nahiz notario edo administrazio bidez kautotuak izan daitezke.

4.5. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

4.6. 4. oinarri honetan ezarritako betebeharren bat ez konplitzeak eskatzailea ez onartzea ekarriko du, alegatutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu ez direnean izan ezik, lehiaketaldian ez baloratzea baizik ez baitu ekarriko.

5. oinarria.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea akiturik, mankomunitateburuak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko.

5.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamar egun baliodunen barrenean, erreklamazioak egiten ahalko dituzte eta, eskabidean edo aurkeztutako agirietan formazko okerrik bada, zuzendu.

5.3. Erreklamazio epea iraganik eta horiek ebatzitakoan, mankomunitateburuak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko.

Horrekin batean probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren ere argitaratuko da.

6. oinarria.-Epaimahaia.

6.1. Kide hauek osatuko dute epaimahaia:

Mahaiburua: Juan Angel Contín Carlosena jauna, Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko burua.

Ordezkoa: Juan José Ortiz Anaut jauna, Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruordea.

1. mahaikidea: Nafarroako Gobernuko Gizarte Ongizate Departamentuak izendatutako teknikaria, baita haren ordezkoa ere.

2. mahaikidea: gizarte langile bat, Gizarte Laneko diplomadun eta Gizarte Laguntzaileen Elkargoak hautatua, baita haren ordezkoa ere.

3. mahaikidea: etxez etxeko laguntza zerbitzu bateko famili langile bat, baita haren ordezkoa ere.

4. mahaikidea: titularra, José Luis Carrica Narvaiz jauna; ordezkoa, Eduardo Ibáñez Eseverri jauna.

Idazkari lanetan, boto eskubiderik gabe, Ezkarozeko Udalekoa arituko da. Ordezkoa: Zaraitzu-Espartzako Udaleko idazkaria.

6.2. Hautapen probak hasi aurretik eratu beharko du epaimahaiak

6.3. Epaimahaia eratzeko, baita jarduteko ere, kideen gehiengo osoak bederen egon beharko du bertan.

6.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honetako oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen afera guztiak.

6.5. Epaimahaiak aholkulariak ekartzen ahal ditu proba guztietarako edo zenbaitetarako bakarrik. Aholkulari horiek beren arlo teknikoan aritzera mugatuko dira, eta horietan oinarriturik baizik ez dute epaimahaia lagunduko.

7. oinarria.-Oposizio-lehiaketaren garapena.

Oposizio-lehiaketa bi fasetan gauzatuko da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, deialdi honetan zehazten den gisan.

7.1. Lehiaketaldia.

a) Izangaiek alegaturiko merezimenduak baloratuko ditu epaimahaiak, ondoko baremoari jarraikiz. Merezimendu guztiak agiri bidez frogatu behar dituzte izangaiek, oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, jatorrizko agiriak edo behar bezala konpultsatuak erabiliz horretarako. Deialdia argitaratzen den egunean egiaztatzen diren merezimenduak baizik ez dira kontuan hartuko.

b) Epaimahaiak noiznahi eskatzen ahal ditu izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko azalpenak eta datu osagarriak. Epez kanpo alegatu eta egiaztatzen diren merezimenduak ez aurkeztutzat joko dira.

c) Lehiaketaldia bukatuta, epaimahaiak Ezkarozeko Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratuko du izangaien zerrenda, lehiaketaldian bakoitzak lortu dituen puntuak adieraziz.

d) Merezimenduen baremoa:

d.1.) Administrazio publikoetan famili langile izanik bete izandako lanpostuak: 2 puntu urte bakoitzeko eta gehienez ere 6 puntu. Erakunde ez-publikoen kasuan, puntu 1 urte bakoitzeko eta gehienez ere 2 puntu. Hilabeteei dagozkien zatikiak ere baloratuko dira.

Bi puntuazioak osorik emanen dira lan egindako urte bakoitzeko, beti ere lanaldia gutienez ere % 50ekoa izan bada. % 50eraino egiten ez badu, dagokion atala kontatuko da, lanaldi erdia, banaz-bertze, % 100 delarik.

d.2.) Etxez etxeko languntza zerbitzuaren bitartez egin beharreko egitekoekin ikustekoa duten prestakuntza ikastaroak:

-20 ordu bitarteko ikastaroak, puntu 1 ikastaro bakoitzagaitik eta gehienez ere 2 puntu.

-20 ordu baino gehiagoko ikastaroak, 1,50 puntu ikastaro bakoitzagaitik eta gehienez ere 3 puntu.

-20 ordu baino gehiagoko ikastaroengatik puntuaziorik altuena erdietsiz gero, eta izangaiak frogatzen badu 20 ordu baino gehiagoko ikastaro haboro dituela, ikastaro horiek 20 ordu baino gutiagokoak balira bezala kontatuko dira, beti ere izangaiak puntuaziorik altuena erdietsi ez badu 20 ordu bitarteko ikastaroen atalean.

-Ikastaroen orduak zehazten ez badira, 20 ordu baino gutiagokotzat hartuko dira kontaketan.

d.3.) Eskatua baino goragoko bertze titulazio akademikoengatik: 0,50 puntu titulazio bakoitzagatik, eta gehienez ere 2 puntu.

Lehiaketaldian gehienez ere 15 puntu emanen dira.

7.2. Oposizioaldia.

Oposizioaldia ondoko ariketek osatuko dute:

Lehenbiziko ariketa: ariketa teorikoa izanen da eta hartan II. eranskinetik zozketaz ateratzen den gaiaren gainean idatzi behar da gehienez ere bi ordutan. 15 puntu emanen dira gehienez ere, eta bazterturik geldituko dira 7,5 puntu eskuratzen ez duten guztiak.

Bigarren ariketa: ariketa teoriko-praktikoa izanen da eta hartan epaimahaiak etxez etxeko laguntzaz hautatzen duen kasu baten gainean idatzi behar da gehienez ere bi ordutan. 15 puntu emanen dira gehienez ere, eta bazterturik geldituko dira 7,5 puntu eskuratzen ez duten guztiak.

Hirugarren ariketa: izangaiek elkarrizketa egin beharko dute epaimahaiko kideekin, gizarte zerbitzuen gai orokorrez, egin beharreko lanaren gai zehatzez eta Mankomunitateak hartzen duen eskualdearen ezaugarri orokor eta arazoez. Gehienez ere 5 puntu emanen dira.

Proba horiek guztiak, elkarrizketa izan ezik, baztergarriak izanen dira eta horietako bat gainditzen ez dutenek hurrengoa egiteko eskubidea galduko dute.

Epaimahaiko kide bakoitzak bere aldetik eginen du kalifikazioa eta kalifikazio guztien banaz-bertzekoa izanen da kasuan kasuko ariketa atalaren puntuazioa.

Ariketa bakoitza bukatutakoan, epaimahaiak hurrengo ariketa noiz eta non eginen den baita zer kalifikazio erdietsi diren ere aditzera emanen du Ezkarozeko Herriko Etxeko bulegoetan.

Epaimahaiak ariketa batzuk edo guztiak egun berean egitea erabakitzeko ahalmena du.

Probak deialdi bakarrean eginen dira, eta hartara izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean daramatela joan beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

8. oinarria.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agiriak aurkeztea.

8.1. Merezimenduak baloratu eta oposizioaldiko ariketen kalifikazioa akiturik, epaimahaiak, probak gainditu dituztenen zerrenda emanen du aditzera Ezkarozeko Herriko Etxeko iragarki oholean, Mankomunitateko egoitza bertan baitago, erdietsitako puntuazioaren hurrenkeran, eta Mankomunitateko Batzarreari izendapen proposamena helaraziko dio, gisa honetakoa:

-Azken puntuzioetan hoberena erdietsi duen izangaiarendako, lanaldi erdirako famili langilearen lanpostua, lan-kontratu finkoarekin.

-Azken puntuzioetan bigarrena erdietsi duen izangaiarendako, lanaldi erdirako famili langilearen lanpostua, lan-kontratu finko jarraigabearekin.

-Azken puntuazioetan hirugarrenetik abiatuta, gainditu duten gainerakoekin, zerrenda eginen du, erdietsitako azken puntuazioaren ario-ariora antolatua, eta hura Mankomunitateko Batzarrari eramanen, ordezkapenak egiteko kontrata daitezen.

Epaimahaiaren proposamena loteslea izanen da Mankomunitatearentzat, epaimahaiak proposatutakoak izendatuko baititu, horrela ezarritako bidea erabiliz.

Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.

8.2. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturalen barnean, proposatzen diren izangaiak ondoko agiriak ekarri beharko dituzte Mankomunitateko idazkaritzara:

1.-Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.

2.-Eskatutako tituluaren jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua.

3.-Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez dela izan dioena.

4.-Interesatuak karguan aritzea galarazten dion eritasun edo akats fisikorik ez duela egiaztatzen duen agiri mediko ofiziala.

5.-B-1 motako gidatzeko baimenaren jatorrizkoa edo fotokopia.

8.3. Ezarri epearen barrenean eta behar adina frogaturiko ezinbertzekoak salbu, interesatuak agiri horiek aurkezten ez baditu, ezin izanen da kontratua sinatu eta baliorik gabe geldituko dira jarduketa guztiak, hasierako eskabidean faltsukeriagatik izan dezakeen erantzukizuna deusetan galarazi gabe.

8.4. Aurreko atalekoa gertatuz gero, Mankomunitateak gainditu dutenen zerrendan ondotik heldu den izangaiarekin beteko du hutsunea, eta horrekin ere aitzineko ataletan zehaztu moduan jokatuko da.

9. oinarria.-Izendapena eta lanpostuaren jabetza hartzea.

9.1. 1 eta 2. lanpostuetarako arauak, hurrenez hurren, famili langile finkoarendako eta famili langile finko jarraigabearendako baitira:

9.1.a. Mankomunitateko Batzarre Nagusiak epaimahaiak proposatu eta aurreko oinarrian ezarritakoa betetzen duten izangaiak izendatuko ditu lanpostuan aritzeko. Izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.

9.1.b. Izangai izendatuek hilabetea izanen dute izendapena jakinarazten denetik lanpostuaren jabetza hartzeko.

Aipatu epearen barrenean eta behar adina frogaturiko ezinbertzekoak salbu, jabetza hartzen ez badu, eskubide guztiak galduko ditu eta deialdi honen 8.4. oinarrian erran bezala beteko da lanpostua.

9.2. Ordezkapenak egiteko famili langileen zerrendarako arauak:

9.2.a. Mankomunitateko Batzarreak behin betikoz onetsiko du epaimahaiak proposatutako zerrenda, eta bertan sartuko du 8. oinarrian ezarritakoa bete duten izangaiak.

9.2.b. Zerrenda hori osatzen dutenak, bajak, oporrak, etab. direla eta, ordezkapenak egiteko kontratatuko dira, beharrak zein diren, eta erdietsitako puntuazio ordenaren ario-ariora, eta mankomunitateburuak kasuan kasuko kontratuak sinatuko ditu ordekazpenak egiteko, zerrenda ordenari hertsiki jarraikiz. Halako baja bat betetzeko hautatu diren izangaiak ez badira erraten zaien epean lanpostura etortzen, puntuazio ordenaren ariora ondotik heldu den izangaia izendatuko da.

10. oinarria.-Helegiteak.

Deialdi honen aurka, baita bere oinarri eta egintzen aurka ere, helegite hauetako bat jar daiteke:

a) Administrazioarekiko helegitea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, argitalpenaren edo jakinarazpenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

b) Aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko helegitea Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, argitara eman edo jakinarazi eta hilabeteko epean.

Ezkarozen, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko martxoaren lauan. Mankomunitateburua, Juan Angel Contín Carlosena.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena:

N.A.N. zenbakia: .................

Jaioteguna:

Sorterria:

Probintzia:

Bizilekua:

Karrika: ....................... zenbakia

Telefonoa: ..............

Zure aitzinera agertzen da eta azaltzen du:

Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean famili langileak, lanaldi erdirako eta oposizio-lehiaketa bidez hartzeko deialdian, ..... eguneko .....garren Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen hartan, onartua izatea eskatzen duela.

Eskabideak aurkezteko epea akitzen den egunean, deialdian galdaturiko baldintza guztiak betetzen dituela.

Horrenbertzez,

Eskatzen du eskabide hau onartzea eta, hortaz, aipatu lanpostua betetzeko deialdira onartua izan dadin.

........(e)n, 199...eko ....aren .....(e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

Gaiak

I.-Gizarte zerbitzu oinarrizkoak Nafarroan - Definizioa - Ezaugarriak - Egitekoak - Programak.

II.-Etxez etxeko laguntza zerbitzua - Definizioa - ELSaren xedeak - Erabiltzaileak - Funtzionamendua eta metodologia.

III.-Famili langileak etxez etxeko laguntza zerbitzuan - Definizioa - Eginbeharrak eta egitekoak - Famili langilearen ezaugarriak - Famili langilearen eskubideak eta betebeharrak - S.S.B.etako lan-taldearekiko eta bertze lan-taldeekiko harremanak.

IV.-Hirugarren adinaren ezaugarriak eta arazo nagusia: fisikoak, psikikoak eta sozialak - Populazioko sektore honen zahartze prozesuan eragiten duten faktoreak - Gizarte langilearen eginbeharrak eta egitekoak.

V.-Osasuna - Ohitura osasungarriak, nutrizioa eta elikadura - Elikagaiak erabiltzea: begiratu beharreko arauak - Soinketa: eritasunei eta istripuei aitzintzea - Errehabilitazioa - Lehen sorospenak: oinarrizko jakin beharrak - Osasun laguntza eta medikazioa.

VI.-Famili langilea etxez etxeko zerbitzuaren erabiltzaile ezberdinekin bere egitekoetan aritzerakoan - Hirugarren adina - Urritu fisiko, psikiko eta sentsorialak - Familiak kinka larrietan - Eritasun larrietan eta/edo terminaletan daudenak.

Iragarkiaren kodea: A9803463