II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
G A R A I O A
Oihan enkantea
Garaioako Udalak, behar bezala baimendua, plegu itxiaren bidezko enkante irekian salgai jarri du honako oihan probetxamendu hau:
Lote bakarra.-800 pago, 729 metro kubiko zur eta 15 metro kubiko egur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 5.490.000 pezeta.
Enkantean parte hartzeko ezinbesteko baldintza da enpresaren sailkapen agiria aurkeztea, bai eta udal diruzaintzan probetxamenduaren % 2 utzi izanaren frogagiria.
Amaieran dagoen ereduaren araberako proposamenak udaletxean aurkeztu beharko dira ekainaren 8ko eguerdiko hamabiak baino lehen, eta ondotik irekiko dira.
Baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboak udal idazkaritzan daude interesatuen eskura.
Garaioan, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko maiatzaren bostean. Alkatea, Alejandro Martín Aróstegui.
PROPOSAMEN EREDUA
Izen-abizenak
Herria, helbidea
NAN zenbakia: ......................
Bere izenean edo ....... I.F.Z. zenbakia duen eta ..........(e)n bizi dena ordezkatuz, enpresarien sailkapen agiria izanik, .......(e)ko ... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean 800 pagoren (lote bakarra) oihan enkanteari buruz argitaratutako iragarkiaren berri izanik, aipatutakoaren truke ............ (letraz eta zenbakiz) .............. pezetako zenbatekoa eskaintzen du, enkantea eta probetxamendua zuzentzen dituzten baldintzei loturik.
(Eguna eta sinadura)
Iragarkiaren kodea: A9804215