58. ALDIZKARIA - 1998ko maiatzaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E L K A R T E

Elkarteko Kontzejuaren herrilurretako belarra eta artegia enkantean

Elkarteko Kontzejuak, aurtengo apirilaren 20ko bilkura arruntean, Elkarteko Kontzejuaren herrilurretako belarra eta artegia enkante publikoan jartzea erabaki zuen. Zortzi urtetarako errentamendua adjudikatuko da, urtean 600.000 pezetako hasierako prezioan, eta pleguan ezarritako gainerako baldintzei jarraituz.

Plegu itxiaren bidez eginen da enkantea 1998ko ekainaren 15ean, arratseko zortzietan. Lehen enkante hori eman gabe gelditzen bada, bigarrena, % 10 merkeago, ekainaren 22an eginen da, ordu eta toki berean. Hirugarren enkantea, % 20 merkeago, egin behar balitz, 1998ko ekainaren 29an izanen litzateke, ordu eta toki berean.

Bertan parte hartzeko, lizitatzaileek hasierako prezioaren % 10eko fidantza eman beharko dute ekitaldi hasieran. Enkanteak sesteoa izanen du.

Baldintzak udal idazkaritzan daude interesatuen eskura.

Eskaintzak Berriobeitiko Udalaren erregistroan aurkeztuko dira.

Elkarten, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko apirilaren hogeita zortzian. Kontzejuburua, Jesús María Huarte Babace.

Iragarkiaren kodea: A9804177