58. ALDIZKARIA - 1998ko maiatzaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A U R I T Z

Oihan enkantea

Aurizko Udalak, behar bezala baimendurik, salgai jarri du plegu itxiaren bidezko enkante irekian ondoko oihan probetxamendu hau:

1. lotea, 315 pago, 759,46 metro kubiko zur egiten dutenak, Osanieta alderdian. Hasierako prezioa: 12.620.416 pezeta.

2. lotea, 265 pago, 465,19 metro kubiko zur egiten durenak, Bagoaundi alderdian. Hasierako prezioa: 6.516.706 pezeta.

3. lotea, 1.104 izei gorri, 1.992 metro kubiko zur egiten dutenak, eta 333 alertze, 856,28 metro kubiko zur egiten dutenak, Urdaindigieta alderdian. Hasierako prezioa: 27.067.210 pezeta.

Proposamenak honako iragarkiari eransten zaion ereduari lotuko zaizkio eta aurkezteko epeak iragarki hau argitaratu ondoko hamahirugarren egun naturalen barrenean arratsaldeko 13:00ak arte iraunen du. Enkantea egun berean, arratsaldeko 13:00etan eginen da. Bertan parte hartzeko hasierako prezioaren % 2 jarri beharko da fidantza gisa eta ordaindu izanaren gordekina aurkeztu beharko da.

Enkante honetako probetxamenduaren esleipena arautzen duten baldintzen plegua udal idazkaritzan dago interesatuen eskura.

PROPOSAMEN EREDUA

Izen-abizenak ................. adinez nagusia,

NAN zenbakia .............

Helbidea ................ (herria, kalea, prob.)

Telefono zenbakia: .............

Ezaguturik Aurizko Udalak enkantea egin behar duela ........... zuhaitz esleitzeko, ................... metro kubiko zur egiten baitute, eta ezaguturik halaber esleipena arautzen duten baldintzak, horren truke ......................... pezeta (letraz eta zenbakiz) .............. eskaintzen ditu.

Auritzen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko maiatzaren bostean. Alkatea, José Ignacio Dufur Oharriz.

Iragarkiaren kodea: A9804174