II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B A K E D A N O
Obra lizitaziorako iragarkia, Bakedanoko Kontzejuetxea moldatzeko
Enkantearen xedea: Kontzejuetxea moldatzea.
Adjudikazio mota: enkantea.
Kontrataren aurrekontua: 10.985.087 pezeta, BEZa barne.
Egiteko epea: 8 hilabete.
Agindu administratibo partikularren plegua eta proiektu teknikoa Bakedanoko Kontzejuetxean daude.
Proposamenak aurkeztea: Bakedanoko Kontzejuetxean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hamabosgarren egun naturaleko arratsaldeko ordu biak arte.
Proposamenak irekitzea: Bakedanoko Kontzejuetxean, proposamenak aurkezteko azken egunean, arratsaldeko zortzietan.
Bakedanon, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko apirilaren hogeian. Sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A9804173