58. ALDIZKARIA - 1998ko maiatzaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

1997ko kontuen behin betiko onespena

Lizarrako Udalak, 1998ko apirilaren 1ean egindako bilkura berezi eta presakoan, legez eskatzen den gehiengoa izanik, 1997ko ekitaldiko Kontuen espedientea onetsi zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 305. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egon da hamabost egun baliodunetan udal idazkaritzan, osoko bilkuran behin-behinekoz onetsi zenetik, herritarrek edo interesatuek erreklamaziorik egin gabe.

Lizarran, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko apirilaren hemezortzian. Alkatea, José Luis Castejón Garrués.

Iragarkiaren kodea: A9804094