58. ALDIZKARIA - 1998ko maiatzaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I A N A

Arau Subsidiarioetako aldaketa puntualaren hasierako onespena

Vianako Udalak, 1998ko apirilaren 1ean egindako bilkura arruntean, erabaki bat hartu zuen eta horren testu osoa eskaintzen dugu ondoren:

"Vianako Planeamenduko Arau Subsidiarioetako UC-17 exekuzio unitatearen aldaketa puntuala, Gregorio Martínez Pascual jaunak sustatua, hasiera batez onestea.

Argitara eman da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 127. artikuluari jarraikiz, hilabeteko epean interesatuek espedientea aztertu eta beharrezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Vianan, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko apirilaren zazpian. Jarduneko alkatea, Angel Duque Arina.

Iragarkiaren kodea: A9803453