58. ALDIZKARIA - 1998ko maiatzaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I A N A

Kontuhartzailearen izendapena

Vianako Udalak, 1998ko apirilaren 1eko osoko bilkuran, ondorengo erabakia hartu zuen:

Ikusirik María Teresa Echarri San Martín andreak aurkeztu dituen agiriak, hura baita kontuhartzaile- diruzain lanpostuaren oposizio-lehiaketako epaimahai kalifikatzaileak igorritako proposamenean lehen postua duen izangaia, eta epaimahaiak deialdiko (1997ko abenduaren 8ko 147. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) 7. oinarriari jarraikiz bidali baitu proposamena.

Aurkeztutako agiriak bat datoz deialdian eskatzen zenarekin.

Deialdiko 9.1 oinarrian ezarritakoaren arabera, ondokoa ebatzi da:

1.-María Teresa Echarri San Martín andrea izendatzea: Vianako Udaleko kontuhartzaile-diruzain izateko kontratu administratiboa izango du.

2.-Izendapen hori 1997ko abenduaren 8ko 147. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako deialdian ezarritako baldintzen arabera egiten da, eta lanpostuaren jabetza hartzen denetik aurrera izango ditu dagozkion ondorioak.

3.-Administrazioko B mailari dagozkion ordainsariak izango ditu lanpostuak, gehi Vianako Udalaren plantilla organikoan aurreikusitako osagarriak.

4.-Deialdiko 9.1 oinarrian ezarritakoaren arabera, izendatuak hilabeteko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, izendapen hau jakinarazten denetik aitzina.

Erabaki honen aurka, ondorengo helegiteetako bat paratu ahalko da:

Administrazioarekiko helegitea, legeria orokorrean ezarritakoa, jurisdikzio horretan eskudun den organoari zuzendua.

Gora jotzeko helegitea Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua.

Epaitegi horren ebazpen espresu edo ustezkoek bukaera emango diote foru administrazioko bideari eta administrazioarekiko jurisdikzioan esku duten organoetan jo ahalko da haien aurka, legeria orokorrari jarraikiz.

Vianan, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko apirilaren zazpian. Jarduneko alkatea, Angel Duque Arina.

Iragarkiaren kodea: A9803452