58. ALDIZKARIA - 1998ko maiatzaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I A N A

Birzatitze proiektuaren hasiera onespena

Udal honek 1998ko apirilaren 1eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen arau subsidiarioetako URO-3 unitatea birzatitzeko proiektua, Inprola, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 169. artikuluari jarraikiz, aipatutako espedientea jendaurrean izanen da 15 egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertzen denetik aitzina, aztertu eta helegiteak aurkez daitezen.

Argitara ematen da orok jakin dezan.

Vianan, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko apirilaren seian. Jarduneko alkatea, Angel Duque Arina.

Iragarkiaren kodea: A9803451