58. ALDIZKARIA - 1998ko maiatzaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

129/1998 FORU DEKRETUA, apirilaren 20koa, Francisco Javier Echeverría Iriarte jauna, bitarte baterako, Lehendakaritza eta Barne Departamentuko Plangintza eta Larrialdietarako Ataleko buru izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren idazatian ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez aipatu Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik daudenak izan beharko dute.

Horrenbestez, Lehendakaritza eta Barne kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko apirilaren hogeiko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Francisco Javier Echeverría Iriarte jauna, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, bitarte baterako, Lehendakaritza eta Barne Departamentuko Plangintza eta Larrialdietarako Ataleko buru izendatzea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko apirilaren hogeian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A9803848