58. ALDIZKARIA - 1998ko maiatzaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

127/1998 FORU DEKRETUA, apirilaren 20koa, José Olazarán Iribarren, Lehendakaritza eta Barne Departamentuko Ibilgailu Parkeko Zerbitzu Teknikoen Ataleko buruaren kargu uztea xedatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretu Legegileak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. idazatian xedatzen duenez, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako betetzeko izendapenak baliorik gabe uzten ahal dituzte izendapenak egin zituzten organoek.

Horrenbestez, Lehendakaritza eta Barne kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko apirilaren hogeiko bilkuran hartutako erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-José Olazarán Iribarren, Lehendakaritza eta Barne Departamentuko Ibilgailu Parkeko Zerbitzu Teknikoen Ataleko buruaren kargu uztea xedatzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko apirilaren hogeian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A9803846