58. ALDIZKARIA - 1998ko maiatzaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

DERRIGORREZKO DIRUBILKETA. Ondasun higiezinen gaineko bahitura eginbidearen jakinarazpena.

Frogagirian aipatzen diren arrazoiengatik ondasun higiezin hauek bahitzeko eginbidea jakinarazterik izan ez denez (1998ko otsailaren 12koa), ediktu honen bidez aditzera ematen da 0312998507 zenbakiko I.F.Z./N.A.N. duen Manuel Sánchez Rodríguez jaunaren kontra 12.742/MJ zenbakiko premiamendu espedienteari ekin zaiola. Horretan agertzen den diru kopurua 90.578 pezetakoa da, gehi korrituetarako behin-behinekoz kalkulatzen diren 25.000 eta prozeduraren gastuetarako 100.000 pezeta. Hori dena kontzeptu honengatik: 1994ko PFEZ-Errenta (erreferentzia zenbakia: 4540498-4), eta bere garaian modu frogagarrian jakinarazitako 1997ko otsailaren 8ko premiamendu probidentziaren bidez.

Aipaturiko bahitura eginbidea eman da Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 124. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, bukaeran zehazten den finkaren gainean. Ohartarazten da, legezko tramiteak betetzen direnean, Erregelamendu horren 125. artikuluarekin bat, behar den agindua emanen dela dagokion Jabetza Erregistroan Nafarroako Foru Komunitatearen izenean paratu dadin eta, ondoren, bahitutako ondasunak enkante publikoan besterendu daitezen.

Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 124.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ondasun higiezinen bahitura hau jakinarazten zaie zordunari, haren emaztea den María Luisa García Pérez andreari, hirugarren edukitzaileei eta hartzekodun hipotekarioei, horrelakorik balitz.

Helegiteak: dirubilketarako kudeaketaren egintzen kontra helegite hauek paratzen ahal dira: berraztertzekoa, 15 eguneko epearen barrenean, Derrigorrezko Dirubilketaren atalburuari zuzendua, edo gora jotzeko helegitea, epe berean, Nafarroako Gobernuari zuzendua (Tributu arloko Txosten eta Ebazpen Organoan).

BAHITZEN DEN FINKA

19.299 zenbakiko finka, 714. liburukia, 344. liburua, 195. orria, Iruñeko 1. Jabetza Erregistroa. Hiri finka: Iruñeko Ubideko kalean eraikitzen ari diren eraikin edo etxeko (hurrenkera zenbakirik gabe) lehen solairuan dagoen D letrako etxebizitza; azalera laurogeita hamar metro karratukoa. Erantsia du garajeko hogeita zazpi zenbakiko lekua.

Katastroa: etxebizitza eta aparkalekua, Iruñean. 1.668. lurzatia, 6. poligonoa, 4 eta 68. hiri unitateak, 105 eta 11 metro karratukoak.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko apirilaren zazpian.-Derrigorrezko Dirubilketaren atalburua, José Luis Remón Corrales.

Iragarkiaren kodea: A9803512