58. ALDIZKARIA - 1998ko maiatzaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

400/1998 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak emana, Deikazteluko Hirigintza Planeamendurako Arau Subsidiarioen behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea xedatzen duena. Arauak bertako Udalak sustatu ditu.

Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak urriaren 5ean eman 100/1995 Foru Aginduaren bidez Deikazteluko Hirigintza Planeamendurako Arau Subsidiarioak behin betikoz onetsi ziren eta erabaki zen onespena argitara ez ematea, honako zehaztapen hauek hartu behar zituen Testu Bategina aurkeztu arte:

"A) Lurzoru urbanizaezinaren plano berriak egin beharko dira, Arauen agirian proposatutako berezitasunak Departamentu honek lurzoru urbanizaezinak sailkatzeko egin duen lanari egokitzeko.

B) Lurzoru urbanizaezinari buruzko araudia prestatu beharko da, planoetan egiten den sailkapenarekin bat, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legean xedatutakoari egokitua, zehazki 22. artikulutik 44.era ezarritakoari, biak barne.

C) Arauetan proposatzen den antolamenduak bat etorri beharko du Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren txostenean azaltzen diren zehaztapenekin, Nafarroako Errepideen Defentsari buruzko 11/86 Foru Legean ezarritakoa betetzeari dagokionez.

D) Indarrik gabe utzi diren legeei buruzko aipamenak zuzenduko dira eta arau hauei aplikatu beharreko legeriari, ahal den neurrian, egokituko zaizkio. Jarraitu beharreko administrazio izapideak kontuan harturik, aplikatu beharreko legeria Lurzoruari eta Hiri- Antolamenduari buruzko 1992ko Legearen Testu Bategina da.

Eskaturiko Testu Bategina ekarri delarik eta zuzena dela ikusirik, bidezko da Deikazteluko Arau Subsidiarioen behin betiko onespena argitaratzea.

Horrenbestez, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 26an eman 3/1996 Foru Aginduaren bidez delegatu dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Deikazteluko Hirigintza Planeamendurako Arau Subsidiarioen behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman dadila xedatzea, legezko ondorioetarako. Arauak bertako Udalak sustatu ditu.

2. Ebazpen honen kontra errekurtso arrunta jarri ahalko dela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hura jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean gehienez ere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114.etik 116.era bitarteko artikuluei jarraikiz.

3. Ebazpen hau Deikazteluko Udalera igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko martxoaren hogeita seian.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusia, José María Jiménez Gurucharri.

Iragarkiaren kodea: A9803539