58. ALDIZKARIA - 1998ko maiatzaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

126/1998 FORU AGINDUA, maiatzaren 4koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Euskarazko Irakaskuntzarako Gaitasun Aitormena, IGA erdiesteko 1998ko deialdiak antolatzen dituena.

Ekainaren 23ko 544/1989 Foru Aginduaren bidez, Irakaskuntzarako Gaitasun Aitormena, IGA sortu, hura nola eman arautu eta Erabaki eta Jarraipenerako Batzordearen osaketa ezarri zen. Beraz, bidezko da 1998an izanen diren deialdiak onestea, hurrengo oinarrien arabera:

O I N A R R I A K

1. Deialdi honetan parte hartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuak antolatutako euskarazko ikastaroak, irakasleak birziklatzekoak, alegia, egin dituzten irakasleek bai eta Maisu-maistren Kidegoko eta Bigarren Hezkuntzako irakasleek bai eta Maisu-maistren Kidegoko eta Bigarren Hezkuntzako irakasleek irakaskuntza euskaraz emateko prest badaude eta Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) edo baliokidekorik ez badute.

2. Beharturik daude deialdi hauetara aurkeztera euskaraz birgaitzeko ikastaroetan parte hartu duten irakasleak IGA, EGA edo baliokiderik lortu ez badute.

3. 1998. urtean honako deialdi hauek izanen dira: ohiko bat ekainean eta ez-ohiko bi, heziketa ziklo bakoitza bukatutakoan (irailean eta abenduan).

Ekaineko deialdian matrikulatzen direnek ez dute irail eta abenduko ez-ohiko deialdietarako matrikula egin beharko (horietan parte hartu beharra baldin badute).

4. Ohiko deialdiko probak 1998ko ekainaren 15ean eginen dira, goizeko 9:00etan, Irakaslegoaren Birtziklai Ikastegian, "San Frantzisko" Ikastetxe Publikoan (San Frantzisko plaza, z/g, Iruña).

-Izena emateko epea, maiatzaren 25etik ekainaren 8ra artekoa izanen da, biak barne.

5. Ez-ohiko probak irailaren 2an eta abenduaren 21ean izanen dira. Hona hemen matrikulazio epeak:

-Iraileko ez-ohiko deialdia: abuztuaren 19tik 26ra arte, biak barne.

-Abenduko ez-ohiko deialdia: azaroaren 20tik abenduaren 10era arte, biak barne.

6. Proba hauen emaitzei buruzko erreklamazioak aurkeztu ahalko dira haiek jendaurrean jarri eta hiru eguneko epean.

7. Interesatuek Euskara Zerbitzuan emanen zaizkien dokumentuak bete ondoren Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan aurkeztu behar dituzte. Dokumentuak honako hauek dira:

-Matrikula inprimakia, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Argibide Bulegoan jasoko dena.

-Ahozko azterketarako, izangaiak duen espezialitateari buruzko 12 gaien zerrenda.

8. Azterketak proba hauek izanen ditu:

a) Entzundakoaren ulermena: hurrengo ariketetatik bat edo bi eginen dira:

1.-Eskola inguruari buruzko grabazio bat, zinta magnetofonikoan edo bideoan, emanen da eta aukera askotako galdera sorta bati erantzun beharko zaio.

2.-Eskola inguruari buruzko grabazio bat, zinta magnetofonikoan edo bideoan, emanen da eta erantzun laburreko galdera sorta bati erantzun beharko zaio.

3.-Eskola inguruari buruzko grabazio bat, zinta magnetofonikoan edo bideoan, emanen da eta horren idatzizko laburpena egin beharko da.

b) Irakurritakoaren ulermena: hurrengo ariketetatik bat edo bi eginen dira:

1.-Eskolaren gaineko testu bat aukera askotako galdera sorta baten bidez aztertua.

2.-Eskolaren gaineko galdera sorta bat, "egia edo gezurra" den erantzuteko.

3.-Eskolaren gaineko testu bat, erantzun laburreko galderen bidez aztertua.

c) Idazmena: hurrengo ariketetatik bat eginen da:

1.-Emanen den eskutitz bat abiapuntu harturik, erantzuteko eskutitza egitea.

d) Mintzamena: hurrengo ariketetatik bat eginen da:

1.-Hirunaka, launaka edo bosnaka egin beharreko rol-jokoak. Rol-jokoak eskola inguruari lotuak izanen dira (ez ikasgai zehatz bati).

2.-Izangai talde bakoitzari hiru gai dituen orri bat emanen zaio. Taldeak, epaimahaiaren aitzinean, gai bat aukeratu eta eztabaidatu egin behar du. Gaiak ez dira nahitaez eskola inguruari lotuak izanen.

e) Ahozko azalpena. Irakasleek beren espezialitate edo arloaren gaineko azterketa espezifikoa eginen dute. Izangaiak berak proposatutako 12 gaietatik zozketaz ateratako bat ahoz defendatu beharko du (proposatutako 12 gaien zerrenda azterketarako izena ematearekin batean aurkeztuko da).

Foru Agindu honen nahiz deialdi hauen eremuan ematen diren ebazpenen aurka helegite arrunta jarri ahalko da haiek jakinarazi edo argitaratu eta hilabeteko epean.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko maiatzaren lauan.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Marcotegui Ros.

IRAKASKUNTZARAKO GAITASUN AITORMENA (IGA) 1998KO DEIALDIAK

Argibide orria

-Azterketa tokia:

Irakaslegoarendako Birtziklai Ikastegian ("San Frantzisko" Ikastetxe Publikoa. San Frantzisko plaza, z/g, Iruña).

-Azterketa egunak:

Ohiko azterketa: ekainaren 15ean, goizeko 9:00etan.

Ez-ohiko azterketak: irailaren 2an, goizeko 9:00etan. Abenduaren 21ean, goizeko 9:00etan.

-Matrikula epea:

Ohiko azterketarako: maiatzaren 25etik ekainaren 8ra arte, biak barne.

Iraileko ez-ohiko azterketarako: abuztuaren 19tik 26ra arte, biak barne.

Abenduko ez-ohiko azterketarako: azaroaren 20tik abenduaren 10a arte, biak barne.

-Aurkeztu behar den dokumentazioa:

1.-Matrikula orria.

2.-Irakasleek euren espezialitateko 12 gaien zerrenda aurkeztuko dute matrikula orriarekin batera.

Matrikula orria

-Nortasun ezaugarriak:

1. Deitura 2. Deitura Izena

Kalea Zk. Oina Posta kodea Udalerria

Probintzia Telefonoa(k) NAN zk.

-Kidegoa:

Maisu/maistra

Bigarren Hezkuntzako irakaslea

-Egungo Lan-lekua:

Ikastetxea Herria

Tel. Maila Espezialitatea

-1997-98ko egoera administratiboa:

Behin betikoa

Behin-behinekoa

Lan-kontratudun finkoa

-Deialdia:

Ohiko deialdia: ekaina

Ez-ohiko deialdia: Iraila

Abendua

(Oharra: ohiko deialdian parte hartzen dutenek, ez dute berriz ere izena eman behar ez-ohikoetan parte hartzeko).

12 gaien zerrenda

Deiturak eta izena:

-Gaiak:

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

Iragarkiaren kodea: A9804273