58. ALDIZKARIA - 1998ko maiatzaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

442/1998 EBAZPENA, apirilaren 14koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Rocaforteko industrialdeko sarbideak hobetzea eta Zangozako saihesbidetik sartzeko erreia luzatzea" proiektua teknikoki onetsi eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera jendaurrean jartzen duena.

Zainketa eta Kudeaketa Teknologikoaren Zerbitzuak bere txostenean jakinarazi du "Rocaforteko industrialdeko sarbideak hobetzea eta Zangozako saihesbidetik sartzeko erreia luzatzea" proiektua prestatu duela.

Egin beharreko obrak hauexek dira, funtsean:

1. NA-127 errepidetik Rocaforteko industrialdean sartzeko bidea hobetzea, 12,50 m.ko barne erradioa izanen duen pendizaren bidez, gaurko bidegurutzearen ordez. T formakoa izanen da eta sartzeko erreiak izanen ditu.

2. Zangozako saihesbidetik NA-127 errepidean sartzeko erreia 152,50 metro egin arte luzatzea.

Proiektuan ondasun eta eskubide ukituen zerrenda ere sartzen da.

Hori horrela, Zainketa eta Kudeaketa Teknologikoaren Zerbitzuak txostenean adierazitakoari eta proposaturikoari jarraikiz, Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen Foru Legeko 36.2 artikuluak eman dizkidan eskurantzak erabiliz, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoko 57. artikuluan xedaturikoarekin bat, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 15eko 3077/1996 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Teknikoki onestea "Rocaforteko industrialdeko sarbideak hobetzea eta Zangozako saihesbidetik sartzeko erreia luzatzea" proiektua.

2. Proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari hasiera ematea.

3. Proiektua eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea hogei egun baliodunetan. Epe horren barrenean nornahik bidezkotzat hartzen dituen ohartarazpen edo alegazioak egin ditzake, baita argitaraturiko zerrendan izan litezkeen akatsak zuzentzeko behar diren datuak idatziz ekarri ere. Horretarako, interesatuek lurzatien planoak eskura izanen dituzte Nafarroako Gobernuaren Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Zainketa eta Kudeaketa Teknologikoaren Zerbitzuan eta Zangozako Udaletxean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

5. Ebazpen hau jakinarazi eta lurzatien planoen kopia bat igortzea Zangozako Udalari eta jakinaraztea, halaber, Departamentuko Idazkaritza Nagusiari, Bide Zerbitzuari (Desjabetzapen Atala) eta Zainketa eta Kudeaketa Teknologikoaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko apirilaren hamalauan.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

UKITURURIKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA ZEHAZTUA

ZANGOZAKO UDALERRIA

1 Labairu Perez, Jose María Jesús eta Milagros Mayor. Rocaforte 321,31 1 80 Landalurra

2 Aisa Erdozain, Alberto Mayor. Zangoza 915,06 1 78 Landalurra

3 Jabala Caro, Miguel Mayor, 41. Zangoza 616,01 1 76 Landalurra

4 Rocaforteko Kontzejuko Herrilurrak Rocaforte 59,93 1 75 Landalurra

5 Rada Sagues, Clara Sakabanatua. Rocaforte 510,84 1 74 Landalurra

6 Nafarroako Foru Komunitatea San Inazio, 1 1486,36 1 598A Lurzorua

Iragarkiaren kodea: A9803545