58. ALDIZKARIA - 1998ko maiatzaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

54/1998 EBAZPENA, apirilaren 14koa, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko jarduneko zuzendari kudeatzaileak emana, 1998ko ekitaldian Nafarroako Eraikuntza Alorrean laneko arriskuen simulatzaileak garatzeko aholkularitza eta laguntza teknikoko zerbitzua lehiaketa publiko irekiaren bidez kontratatzeko baimena ematen duena.

Nafarroako Lan Osasunaren Institutuak lehiaketa publikorako deia egin du, aholkularitza eta laguntza teknikoa emateko zerbitzu bat kontratatzeko.

-Modalitatea: lehiaketa.

-Xedea: Nafarroako Eraikuntza Alorrean laneko arriskuen simulatzaileak garatzea.

-Aurrekontua: 19.950.000 pezeta (BEZa barne).

-Proposamenak aurkeztea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun naturala arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña) edo Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko Erregistroan (Landabengo industrialdea, E eta F kaleak, Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Agiriok jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

-Eskaintzak jendaurrean irekitzea: proposamenak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasita hirugarren egun baliodunean, eguerdiko hamabietan, eginen den jendaurreko ekitaldian, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko bulegoetan (Landabengo industrialdea, E eta F kaleak, Iruña).

Administrazio klausulen eta agindu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko Administrazio Atalean (Erregistroa), Landabengo industrialdea, E eta F kaleak, Iruña, 9:00etatik 14:00ak arte.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko apirilaren hamalauan.-Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko jarduneko zuzendari kudeatzailea, Liliana Artieda Pellejero.

Iragarkiaren kodea: A9803471