58. ALDIZKARIA - 1998ko maiatzaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

411/1998 EBAZPENA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Bideko Ama Birjina ospitaleko ekipamendu medikoa erosteko gasturako baimena ematen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako dei egiten du Bideko Ama Birjina ospitaleko ekipamendu medikoa erosteko, baldintza orokor hauei jarraituz:

Kontratuaren xedea: Bideko Ama Birjina ospitaleko ekipamendu medikoa erostea.

Adjudikazio mota: lehiaketa, prozedura irekian.

Lizitazioaren prezioa: 123.000.000 pezeta.

-Kontzeptua: TAC. Zenbatekoa: 92.000.000 pezeta. Fidantza: 1.840.000 pezeta.

-Kontzeptua: Ekografoa. Zenbatekoa: 16.000.000 pezeta. Fidantza: 320.000 pezeta.

-Kontzeptua: Mamografoa. Zenbatekoa: 15.000.000 pezeta. Fidantza: 300.000 pezeta.

-Kontzeptua: Guztira. Zenbatekoa: 123.000.000 pezeta. Fidantza: 2.460.000 pezeta.

Behin-behineko fidantza: zein lotetarako lehiatu, haren lizitazio oinarriaren % 2.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularren pleguan ageri dena.

Proposamenen aurkezpena: 1998ko ekainaren 12a arte Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39an.

Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: 1998ko ekainaren 19ko 12:00etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egoitzan (Irunlarrea, 39).

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko apirilaren hogeian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A9803540