58. ALDIZKARIA - 1998ko maiatzaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

398/1998 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Osasunbidea- Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Bideko Ama Birjina ospitaleko B faseko anestesi ekipamendua erosteko gasturako baimena ematen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako dei egiten du Bideko Ama Birjina ospitaleko B faseko anestesi ekipamendua erosteko kontrataziorako, baldintza orokor hauei jarraituz:

Kontratuaren xedea: Bideko Ama Birjina ospitaleko B faseko anestesi ekipamendua erostea.

Adjudikazio mota: lehiaketa, prozedura irekian.

Lizitazioaren prezioa: 55.750.000 pezeta.

LOTEAK E K I P O A K ZENBATEKOA FIDANTZA

1 5 Monitore modularrak ECG, PO2,

PNI, PI, FC eta tenp 7.000.000 140.000

2 5 huts-aspiragailu erregulatzen direnak 500.000 10.000

3 Arnas aparatu bat 3.000.000 60.000

4 10 infusio ponpa 85 peristaltiko

eta 5 xiringa) 1.500.000 30.000

5 Suero berogailu bat 200.000 4.000

6 Odol berogailu bat 300.000 6.000

7 Giharrak erlaxatzeko monitore bat 500.000 10.000

8 Fibrolaringoskopio bat 1.000.000 20.000

9 Hozkailu bat botikentzat 250.000 5.000

10 2 mahai kirurgiko beren zirujia oholekin

eta garraio orgarekin 12.000.000 240.000

11 2 arnas aparatu, monitoredunak,

lurrindu eta gasa kanporatzen

dutenak 12.000.000 240.000

12 2 elektrobisturi 3.000.000 60.000

13 Desfibrilatzaile bat taupada

markagailuduna 1.500.000 30.000

14 Bazinila garbitzekoa, automatikoa 700.000 14.000

Tresnak garbitzekoa (kalotxak

eta osagarriak) 1.500.000 30.000

Esterilizatzaile miniklabea + idortzekoa 800.000 16.000

15 Transfer automatiko bat 10.000.000 200.000

GUZTIRA 55.750.000 1.115.000

Behin-behineko fidantza: zein lotetarako lehiatu, haren lizitazio oinarriaren % 2.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularren pleguan ageri dena.

-Proposamenen aurkezpena: 1998ko ekainaren 12a arte Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39an.

Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: 1998ko ekainaren 19ko 12:00etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egoitzan (Irunlarrea, 39).

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko apirilaren hogeian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A9803541