58. ALDIZKARIA - 1998ko maiatzaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

174/1998 FORU AGINDUA, apirilaren 14koa, Toki Administrazioko kontseilariak emana, 1997-1999rako Toki Azpiegituren Hirurteko Planean sarturiko inbertsioen salbuespenezko finantzaketa araubidea ebazten duena.

Toki Administrazioko kontseilariak, urriaren 6an emaniko 95/1997 Foru Aginduaren bidez, 1997-1999rako Toki Azpiegituren Hirurteko Planean sarturiko inbertsioen salbuespenezko finantzaketa araubidea arautu zuen.

Ezarririko epean, Azagrako Udalak, Errezuko, Argiñanoko eta Ollobarrengo Kontzejuek eta Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateak eskabideak aurkeztu dituzte. Bortzirietako Mankomunitateak epez kanpo aurkeztu du.

Foru Agindu hartako 2. eta 13. artikuluek xedatzen dutenez, Nafarroako Gobernuak 1997-1999rako Toki Azpiegituren Hirurteko Plana onesteko 1997ko uztailaren 4an harturiko Erabakiko 6. edo 7. puntuetan bilduriko obren titularrak diren Udal, Kontzeju edo Mankomunitateek hartzen ahalko dute parte salbuespenezko finantzaketa araubidean.

Errezuko, Argiñanoko eta Ollobarrengo Kontzejuak ez dira salbuespenezko araubidearen onuradun izaten ahal, haien inbertsioak ez baitira 6. edo 7. puntuetan biltzen. Bortzirietako Mankomunitatea ere ez da onuradun izaten ahal, eskabidea epez kanpo aurkeztu baitu. Gainera, uztailaren 4ko Erabakiko 6. edo 7. puntuetan ez da agertzen.

Aurkezturiko agiriak azterturik eta, 95/1997 Foru Aginduko 2. eta 13. artikuluekin bat kalkulatu ondoren, bidezko da Azagrako Udala eta Zangozako Eskualdeko Zerbitzu Mankomunitatea onuradun sartzea salbuespenezko araubidean.

Nafarroako Gobernuak 1997ko uztailaren 4an harturiko Erabakiaren bidez 1997-1999 Hirurteko Planean behin- behinean entitate horiendako sarturiko inbertsioak hauexek dira:

TOKI ENTITATEA OBRA INBERTSIOA

Azagra Hilerria 16.000.000

Azagra Zoladura 114.369.000

Zangozako M. 1. EBraino hartu eta bidera-

tzea (Presio handiko Horni-

durarako Plan Zuzentzailea 29.000.000

Zangozako M. Zangoza-Oibar tartea hartu

eta bideratzea (Presio han-

diko Hornidurarako Plan

Zuzentzailea) 320.000.000

Zangozako M. Mankomunitateko egoitza 9.208.000

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateak izkribu bat aurkeztu du Departamentuan, Mankomunitateko egoitzako obrari uko egiten diona, baldin eta obra hasteko datan, hots, 1999rako, Mankomunitatearen bideragarritasun ekonomikoa bermatzen ez baldin bada. Horregatik oraingoan inbertsio hori ez da sartu kalkuluak egiteko.

Azagrako Udalari dagokionez, 95/1997 Foru Aginduko 8. artikuluan eta Nafarroako Gobernuak eta Udal horrek horren ekonomi eta finantza bideragarritasuna lortzeko 1997ko abenduaren 23an izenpeturiko Hitzarmenean bilduriko eginbehar guztiak betetzen ditu. Hori dela eta, horretarako luzaturiko txostenaren arabera, ekainaren 10eko 241/1996 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko 1997- 1999rako Toki Azpiegituren Hirurteko Planari buruzko apirilaren 2ko 3/1996 Foru Legea garatzeko Erregelamenduko 33. artikulua aplikatuz Udal hari dagokion diru-ekarpena %79,5ekoa da eta gainerakoa, %100 egin arte, salbuespenezko araubideko fondoaren kontura finantzatuko da.

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateari dagokionez, Foru Agindu hartako 14., 15. eta 16. artikuluak aplikaturik, ur atala osatzen duten udalek erabaki bat aurkeztu dute, osoko bilkuran hartua, Presio Handiko Hornidurarako Plan Zuzentzaileko obrak finantzatzeko kredituen ondoriozko finantza zamari aurre egiteko behar den kopurua ekartzeko konpromisoa biltzen duena.

Udal horien ekonomi bideragarritasuna aztertu ondoren, horiek denak bideragarriak dira. Horregatik 1997-1999rako Hirurteko Planaren diru-ekarpena %90ekoa izanen da, 3/1996 Foru Legeko 8. artikulua aplikatuz. Ez da beharrezkoa, beraz, salbuespenezko araubidearen konturako diru-ekarpenik.

Eginiko kalkuak ikusirik eta finantzatu gabeko kredituak zehazturik, salbuespenezko araubideko fondoa banatu da, Foru Agindu hartako 1. artikuluak xedatu bezala, 250 milioi pezeta egiten zuen hasierako dotazioa gehitu beharrik ez dagoela.

95/1997 Foru Aginduko 22. artikuluak xedatzen duenez, eskabideak Toki Administrazioko kontseilariak eman beharreko Foru Aginduaren bidez ebatziko dira eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko.

Hori horrela, lehen adierazirikoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Toki Administrazioko kontseilariak urriaren 6an emaniko 95/1997 Foru Aginduaren bidez arauturiko 1997- 1999rako Toki Azpiegituren Hirurteko Planeko inbertsioak finantzatzeko salbuespenezko araubidean Azagrako Udala eta Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatea sartzea.

2. Errezuko, Argiñanoko eta Ollobarrengo Kontzejuek eta Bortzirietako Mankomunitateak aurkezturiko eskabideei dagozkien obrak salbuespenezko finantzaketa araubidean ez sartzea, Nafarroako Gobernuak 1997-1999rako Hirurteko Plana onesteko 1997ko uztailaren 4an harturiko Erabakiko 6. edo 7. puntuetan ez agertzegatik. Gainera, Mankomunitate haren eskabidea epez kanpo aurkeztu zen.

3. Finantzatu gabeko kredituak estaltzeko behar den diru-kopuruaren adinako salbuespenezko araubideko fondoaren partea banatzea. Toki entitateei zehaztasun hauen arabera ordainduko zaie:

TOKI ENTITATEA OBRA INBERTSIOA

Azagra Hilerria 3.280.000

Azagra Zoladura 23.445.645

Zangozako M. Hartu eta bideratzea 0

Zangozako M. Zangoza-Oibar tartea 0

4. Toki Entitate onuradunari jakinaraztea salbuespenezko araubideko fondoari dagozkion diru-kopuruak ekainaren 10eko 241/1996 Foru Dekretuan ezarririko modu eta heinean ordainduko direla eta behin betiko diru-ekarpena obraren azkeneko likidazioari dagokion ordainketan erregularizatuko dela. Horretarako eta 95/1997 Foru Aginduko 24. artikuluan xedaturikoarekin bat, Toki Administrazioko Departamentuak egiaztatuko du ea eskaturiko neurriak benetan betetzen diren. Betetzen ez badira, Foru Agindu horretako 49. artikuluan xedatu bezala eginen da.

5. Foru Agindu hau toki entitate interesatuei jakinaraztea eta adieraztea, haren aurka, hilabeteko epearen barrenean, errekurtso arrunta paratzen ahal dela, eta deialdiaren ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko apirilaren hamalauan.-Toki Administrazioko kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A9803478