58. ALDIZKARIA - 1998ko maiatzaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

387/1998 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Geriatriako barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu huts bat merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia bete gabe deklaratzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 7ko 1424/1997 Ebazpenaren bitartez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuka erakunde autonomoko barrutiko sendagile espezialista izateko 20 lanpostu huts, merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez, betetzeko deialdia, horien artean, geriatriako barrutiko sendagile espezialistaren lanpostu hutsa. 151. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 1997ko abenduaren 17an argitaratu zen deialdia.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariaren urtarrilaren 8ko 6/1998 Ebazpenaren bitartez onetsi zen izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda. 13. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 1998ko urtarrilaren 30ean argitaratu zen zerrenda hori.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariaren otsailaren 6ko 228/1998 Ebazpenaren bitartez onetsi zen izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda. 26. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 1998ko martxoaren 2an argitaratu zen zerrenda hori.

Ezarritako epeak iraganik, eta deialdian inor onartu ez denez, bidezko da geriatriako barrutiko sendagile espezialistaren lanpostu hutsa bete gabe deklaratzea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/95 Errege Dekretuaren bidez emandako eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Bete gabe deklaratzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Geriatriako barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu huts bat merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Azaroaren 7ko 1424/1997 ebazpenaren bidez onetsi zuen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak eta 1997ko abenduaren 17ko 151. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Ospitaleko Langileri Zuzendaritzara eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura zein Deialdiak Izapidatzeko Unitatera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko martxoaren hogeita hamaikan.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A9803350