58. ALDIZKARIA - 1998ko maiatzaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 1998ko apirilaren 6koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketaren bidez betzeko deialdia bete gabe deklaratzen duena, lehiatzaile bakar batek ere ez baitu hautatu lanpostua.

Deialdia 1996ko urriaren 28ko Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 1996ko azaroaren 20ko 141. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko apirilaren seian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: A9803483