58. ALDIZKARIA - 1998ko maiatzaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 1998ko martxoaren 30ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko segurtasun arloko erdi mailako teknikari (arkitekto tekniko) izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia bete gabe deklaratzen duena, izangai bakar batek ere oposizio-lehiaketaren probak gainditu ez dituelako.

1997ko irailaren 1eko Ebazpenaren bitartez onetsi zen deialdia eta 114. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 1997ko irailaren 22an, argitaratu.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko martxoaren hogeita hamarrean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: A9803354