33. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

218/1998 EBAZPENA, otsailaren 26koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Batxilergoko lehen mailako Hizkuntza Klasikoen (latina) arlorako Paulatim 1 proiektu editoriala eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko Lengua Castellana y Literatura arlorako "Para narrar, para informar" proiektua baimendu eta dagozkien curriculum materialak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan erabiltzeko baimena ematen duena.

Ekainaren 7ko 183/1993 Foru Dekretuak (ekainaren 23ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL) arautu zituen erregimen orokorreko irakaskuntzetarako curriculum materialen gainbegiratzea eta baimentzea, eta Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan izan behar duten erabilera.

Aipatu Foru Dekretuak ezartzen du proiektu editorialak gainbegiratu egin beharko direla, eta baimena jasotzeko aipatu behar dituzten puntuak zehazten ditu, bai eta aurkeztu beharreko dokumentazio osagarria ere.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30ean emandako 398/96 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Batxilergoko lehen mailako Hizkuntza Klasikoen (latina) arlorako Paulatim 1 proiektu editoriala eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko Lengua Castellana y Literatura arlorako Para narrar, para informar proiektua baimentzea eta dagozkien curriculum materialak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan erabiltzeko baimena ematea.

2. Aipatu proiektu editorialetik heldu diren curriculum materialek baimen hau agertu beharko dute 183/1993 Foru Dekretuan ezarritako moduan.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzura, Hezkuntza Berriztapenaren Atalera (Ikasliburu eta Materialen Unitatea), Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, eta Octaedro argitaletxeari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hogeita seian.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A9801869