33. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

FORU AGINDUA, 1998ko otsailaren 17koa, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, Nafarroarentzat interesa duten arloetan prestakuntza eta espezializazioa erdiesteko 32 bekatarako deialdia onesten duena.

Ikerketa eta Garapen Teknologikorako Laguntzen Erregelamendua onesten duen irailaren 16ko 2/1982 Foru Dekretuaren lehen sekzioarekin bat, eta nafar enpresen konpetibitatea sustatzeko laguntzen esparrua ezartzen duen maiatzaren 23ko 208/1991 Foru Dekretuaren 4. artikuluko 1.2.a) puntuan aurreikusitakoari jarraikiz, eta geroko profesionalek beren prestakuntza hobetu dezaten Foru Komunitateko zenbait industri sektorerentzat interesa duten arloetako ikerketa eta/edo espezializazio jarduerak burutuz, Nafarroako Foru Komunitateko ikerketa zentro eta elkarteek horretarako eskaintzen duten aukeraz baliaturik.

Industria Sustatzeko Zerbitzuak horri buruz emandako txostena ikusirik.

Hori horrela, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak,

AGINDU DU:

Lehendabizi.-Erdi edo goi mailako titulatuentzako 32 beka emateko deialdiaren oinarriak onetsi dira. Beka horiek Foru Agindu honen eraskinean aipatzen diren zentroetan aritzeko izango dira.

Deialdi honetako gastua 1998ko Aurrekontuko kontusail honi aplikatuko zaio: 81110-4809-5424 (lerroak: 29950-6 eta 29960-3), Giza taldeen prestakuntzarako eta teknikarien birziklapenerako transferentzia arruntak izenekoa.

Bigarrenik.-Aipatu deialdia ondoko oinarrien bidez arautuko da:

.Lehenbizikoa: Definizioa eta helburua.

Bekak aipatutako eranskinean azaltzen diren arlo eta zentroetan aritzeko izango dira, geroko profesionalek beren prestakuntza hobetu dezaten Foru Komunitateko zenbait industri sektorerentzat interesa duten arloetako ikerketa eta/edo espezializazio jarduerak burutuz, Nafarroako Foru Komunitateko ikerketa zentro eta elkarteek horretarako eskaintzen duten aukeraz baliaturik.

.Bigarrena: Zenbatekoa.

a) Beken iraupenaldia bekaduna zentroan sartzen den egunean hasi eta 1998ko abenduan, hori barne, bukatuko da.

b) Bekak Industri Zuzendaritza Nagusiak luzatu ahalko ditu, gehienez ere bi urtez, behar bezala erabiltzen direla egiaztatzen bada eta behar adinako aurrekontu dotaziorik baldin badago.

c) Beka bakoitza hileko 100.000 pezetakoa izango da.

.Hirugarrena: Beharkizunak.

Izangaiek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

a) Kasuan kasu eskatzen den gutxieneko titulazioaren jabe izatea.

b) Nafarroan jaioa izatea edo bertan bizitzea 1996ko urtarrilaren 1aren aurretik.

c) Kasu bakoitzean eskatutako titulazioari dagozkion ikasketak 1995eko ekainean edo geroago bukatuak izatea.

d) Aurreko urteetan, kasuan kasu eskaturiko titulaziorako ikasketak bukatu egunetik kontatzen hasita, administrazio publikoren batek prestakuntza edo espezializaziorako emandako beken onuradun ez izana.

e) Soldaduzka edo Ordezko Zerbitzu Sozialarekin betebeharrik ez izatea bekaz baliatzeko urtean zehar (1998. urtea).

.Laugarrena: Eskaerak aurkezteko epea.

-Eskariak Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuaren Erregistroan (Blas de la Serna kalea, 1 zk., 5. solairua, Iruña) edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako tokietan aurkeztuko dira. Horretarako, Industria Sustatzeko Zerbitzuan (Blas de la Serna kalea, 1, Iruña), Nafarroako Gobernuko argibide bulegoetan (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña eta Plaza Zaharra, 1, Tutera) edo Internet sarean, http://www.cfnavarra.es/industria/ayudas helbidean, har daitezkeen inprimaki normalizatu eta eskabide-orriak aurkeztu beharko dira, honako agiri hauekin batera:

a) Eskatutako titulazioa eta ikasketa espedientea egiaztatzen dituen Ziurtagiriaren fotokopia.

b) NANaren fotokopia.

c) Deialdi honetako hirugarren oinarriko b) eta e) puntuetan zehaztu betebeharrak betetzen direla egiaztatzen duen agiria.

Eskabideak aurkezteko 15 egun naturaleko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita.

.Bosgarrena: Emateko modua.

Bekadunen hautaketan kontuan hartuko da izangaien ikasketa espedientea, Epaimahaiak onetsiko duen baremoaren arabera. Bekak ematerakoan lehentasunezko ordenari jarraituko zaio.

Hautaketa egin eta gero, Industri Zuzendaritza Nagusiko iragarki oholean jarriko dira behin-behineko zerrendak, bost eguneko epean bidezko diren erreklamazioak egin daitezen.

Epe hori bukatu eta erreklamazioak aztertu ondoren, behin betiko zerrendak aterako dira.

.Seigarrena: Epaimahaiaren osaera:

Bekadunak hautatuko dituen Epaimahaia honako hauek osatuko dute:

-Mahaiburua: Industri zuzendari nagusia.

-Idazkaria: Industria Sustatzeko Zerbitzuko Berriztapen eta Teknologi Ataleko funtzionario bat, horretarako izendatua.

-Mahaikideak: Industria Sustatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Berriztapen eta Teknologi atalburua eta Atal honetako funtzionario bat, horretarako izendatua.

Epaimahaia ezin izango da eratu, ezta jardun ere, kide guztiak biltzen ez badira.

Epaimahaiko kide guztiek dute hizpidea eta botoa.

.Zazpigarrena: Ebazteko epea.

Hautaketa prozedura eta behin-behineko zerrendak egitea hamabost egun naturaleko epean burutuko da, deialdia itxi eta biharamunetik hasita.

Bekak Industri zuzendari nagusiak emandako Ebazpenaren bidez esleituko dira, Epaimahaiak proposaturik, behin betiko zerrendak onetsi eta gero. Plazaren bat deuseztatu edo bete gabe deklaratu ahalko da aurrekonturik ez badago, egokitutako zentroko egoera aldatzen bada edo gutxieneko baldintzak betetzen dituen izangairik ez badago.

Plazaren bat deuseztatu edo bete gabe uzten bada, zentroko egoera aldatu edo gutxieneko baldintzak betetzen dituen izangairik ez dagoelako, Epaimahaiak beste bat jarri ahalko du horren ordez, aurretik zentroen iritzia entzunda, baldin eta hasierako plazetarako eskaturiko titulazioak aldatzen ez baditu.

Plazaren bat "Titulazio egokiena" sailean bete gabe uzten bada izangai aski ez dagoelako, "Beste titulazioak" saileko izangaien artean hautapena egin eta emanen da.

Aipatu Ebazpena zentroei igorriko zaie, zortzigarren oinarriko lehen lerroaldean aurreikusitako ondorioetarako.

Emandako bekei edozein arrazoirengatik uko egiten bazaie, Epaimahaiak ezarritako lehentasunezko ordenan hurrengoak diren pertsonei emango zaizkie, oinarri honetako bigarren lerroaldean aipatzen den deuseztapen aukera izan ezik.

.Zortzigarrena: Bekadunaren betebeharrak:

Beka esleitu ondoren, bekadunak zentroan onartu dutela egiaztatu beharko du 20 eguneko epean, beka emateari buruzko Ebazpena zentroetara igortzen denetik hasita, zazpigarren oinarriko bosgarren lerroaldean ezartzen denaren arabera.

Bekadunak prestakuntza planaren epealdiak bete beharko ditu, hiru hilabetetan behin Industri Zuzendaritza Nagusiari egindako jardueren berri eman eta beka erabiltzeko epea bukatzean memoria bat aurkeztu. Txosten eta memoria horiek zentroko tutorearen oniritzia izan beharko dute.

Betebehar horiek gauzatzen ez badira, beka behar bezala erabili ez edo zentroak kontrako txostena egiten badu, laguntza deuseztatu egingo da.

.Bederatzigarrena: Laguntzaren ordainketa.

Bekaren zenbatekoa, oro har, hiru hilabetetan behin ordainduko da, zortzigarren oinarriko bigarren lerroaldean aipatutako txostenak aurkeztu ondotik.

Bekaren dirua zentroei ordainduko zaie, horiek gero bekadunei emateko.

.Hamargarrena: Laguntzen bateragarritasuna.

Beka hauek ez dira bateragarriak izango beste edozein beka, laguntza edo lan ordaindurekin.

Beka emateak, prestakuntza izaera duenez, ez du sortuko lan edo administrazio harremanik bekadunaren eta tutoretza bere esku duen zentroaren artean, ez eta Gizarte Segurantzan sartu beharrik ere. Dena den, bekari dagokion zentroko ordutegia, arauak eta disziplina bete beharko ditu onuradunak.

.Hamaikagarrena: Asistentzia.

Laguntza hauek eskuratzen dituzten bekadun guztiek aseguru poliza bat izango dute gorputz istripuetarako, helburu horretarako Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak kontratatuko duena.

.Hamabigarrena: Onarpena.

Beka bat eskatzeak oinarri hauek onartzea dakar berarekin.

.Hamahirugarrena: Deialdi honen aurka eta berau arautzeko oinarrien aurka errekurtso arrunta jarri ahalko da Nafarroako Gobernuan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hilabeteko epearen barruan.

Hirugarrenik.-Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hamazazpian.-Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Ramón Bultó Llevat.

ASOCIACION DE LA INDUSTRIA NAVARRA (AIN)

ERREF ZK. ESKATUTAKO TITULAZIOA BESTE TITULAZIOAK JARDUN EREMUA DEPARTAMENTUA

11 1 Informatika lizentz. Goi mailako ingen. indus. Inform. eta Komunik. I + D - PH

Teknologia

12 1 Goi mailako ingen. indus. Goi mailako ingen. indus. Diseinu industriala I + D - GG

Mekanika espezialitatea

13 1 Ingen. tekn. industriala Ingen. tekn. industriala Produkzioaren teknol. Ingeniaritza - JG

Elek. edo elektr. espezialitatea Mekanika espez.

14 1 Ingen. tekn. edo Ingen. tekn. edo Produkzioaren teknologia Ingeniaritza - JG

goi mailakoa, industriala goi mailakoa, industriala

Mekanika espezialitatea

AICV - LABORATORIO DEL EBRO

ERREF ZK. ESKATUTAKO TITULAZIOA BESTE TITULAZIOAK JARDUN EREMUA DEPARTAMENTUA

21 2 Goi mailako tit. Goi edo erdi mailako tit., Elikagaien teknologia espez. AICV - JJ

Elikagaien teknologia zientzien arlokoa

22 1 Biologia lizentziatura Biologia liz. Elikagaien teknologia AICV - JJ

Funtsezko espezialitatea

CENTROS TECNOLOGICOS DE NAVARRA (CETENASA)

ERREF. ZK. ESKATUTAKO TITULAZIOA BESTE TITULAZIOAK JARDUN EREMUA DEPARTAMENTUA

31 2 Goi mailako ingen. indus. Produkzioaren teknologia Produkzioa - JB

Antolamendu espezialitatea

32 1 Goi mailako ingen. indus. Inform. eta Komunik. Automatika - JA

teknologia

33 1 Goi mailako ingen. indus. Ingen. tekn. edo goi mailakoa Elektronika Elektronika - JJG

Elektr. eta automatika espez. Telekomunikazioa

34 3 Informatika liz. Ingen. tekn. edo goi mailakoa Inform. eta Komunik. Informatika - VC

Telekomunikazioa teknologia

35 1 Ingen. tekn. industriala Ingen. tekn. industriala Metrologia Metrologia - AM

Mekanika espezialitatea Elek. espezialitatea

36 1 Ingen. tekn. industriala Ingen. tekn. industriala Materialen teknol. Metaloteknia - JP

Mekanika espezialitatea

NAFARROAKO UNIBERTSITATEA

ERREF. ZK. ESKATUTAKO TITULAZIOA BESTE TITULAZIOAK JARDUN EREMUA DEPARTAMENTUA

41 1 Farmazia liz. Biologia liz. edo goi mailako tit. Elikagaien teknologia Farmazia - IA

Elikagaien teknologia espez.

42 1 Kimika liz., industria edo analit. Biologia liz. Bioteknologia Zientziak - JP

espez., edo goi mailako ingen. Ingurugiro espez.

Kimika espezialitatea

43 1 Farmazia liz. Biologia liz. Elikagaien teknol. Interfakultatiboa - IG

(Mikrobiologia berezia) (Mikrobiologian sakontzea)

44 1 Farmazia liz. Produkzioaren teknol. Farmazia - FR

45 1 Farmazia liz. Farmazia, Biologia I + D Farmazia CIFA - EG

(industriala) edo Kimika liz.

46 1 Farmazia liz. Toxikologia CIFA - MI

Industriala

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOA

ERREF. ZK. ESKATUTAKO TITULAZIOA BESTE TITULAZIOAK JARDUN EREMUA DEPARTAMENTUA

51 1 Biologia liz., funtsezko Biokimika liz. edo Bioteknologia Natur ingurunearen

edo Biokimika esp. Nekazaritzako goi mailako ingen. zientziak - CA

52 1 Biologia, Farmazia edo Biokimika liz. Elikagaien teknol./ Natur ingurunearen

Albaitaritza tit. Bioteknologia zientziak - FM

Nekaz. goi mailako ingen.

53 1 Nekaz. ingen. tekn. Nekaz. ingen. tekn. Produkzioaren teknol. Natur ingurunearen

Nekaz. eta Abeltz. Hortofrutikultura zientziak - CL

ustiategiak espez. lorezaintza edo nekaz. industriak espez.

54 1 Nekaz. goi mailako ingen. Nekaz. ingen. tekn. Produkzioaren teknol. Nekaz. produkzioa - JG

55 1 Nekaz. goi mailako ingen. edo Biologia liz. Produkzioaren teknol. Nekaz. produkzioa - JM

Nekaz. ingen. tekn., hortofruti-

-kultura edo nekaz. eta abeltz.

ustiategiak espez.

56 2 Telekomunikazioen Goi mailako ingen. indus. Informazioaren eta Komun. Ingeniaritza, elektrika

goi mailako ingen. elek. espez. teknologia eta elektronika - ML y AC

57 1 Nekaz. goi mailako ingen. Nekaz. goi mailako ingen. Elikagaien teknol. Kimika aplikatua - AC

Nekaz. elikagaien

industriak espez.

58 1 Goi mailako ingen. industriala Produkzioaren teknol. Automatika eta

Elektr. eta automatika espez. Konputazioa - IA y GL

59 1 Nekaz. goi mailako ingen. edo Nutrizioa eta Natur ingurunearen

Albaiataritza, Farmazia Bromatologia zientziak - JB

edo Biologia liz.

ERABILITAKO LABURTZAPENAK: Ingen.: Ingeniaritza

Elek.: Elektrizitatea Liz.: Lizentziatura

Elektr.: Elektronika Nekaz.: Nekazaritzako

Espez.: Espezialitatea Tekn.: Tekniko

Indus.: Industriala Tit.: Titulua

Iragarkiaren kodea: A9801655