33. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

287/98 EBAZPENA, martxoaren 4koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Lizarrako saihesbideko fabrika egitean izaniko isurbideak" proiektua prestatzeko lanak kontratatzeko proposamena eta dosierra onesten dituena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako dei egin du, "Lizarrako saihesbideko fabrika egitean izaniko isurbideak" proiektua prestatzeko lanak kontratatzeko, ondoko baldintza orokor hauei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: "Lizarrako saihesbideko fabrika egitean izaniko isurbideak" proiektua prestatzeko lanak kontratatzea.

-Esleipen mota: lehiaketa.

-Lizitazio prezioa: 18.000.000 pezeta (gehienez ere).

-Egiteko epea: hiru (3) hilabete.

-Behin-behineko bermea: 360.000 pezeta.

-Proposamenen aurkezpena: 1998ko apirilaren 17a bitarte, hori barne, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren Erregistroan (San Inazio etorbidea, 3-4. oina, Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

-Baldintza teknikoen eta administrazio klausula partikularren pleguak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, Nafarroako Gobernuaren Bide Zerbitzuan.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: 1998ko apirilaren 24ko 12:00etan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko martxoaren lauan.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

PROPOSAMEN EREDUA

Honen azpian sinatzen duenak, ............. J/A-ak, adinez nagusia, ..........(e)ko bizilaguna, helbidea .............. karrikan, .... zk.an, bere izenean (edo .............. ordezkatuz), ............ eguneko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean "Lizarrako saihesbideko fabrika egitean izaniko isurbideak" proiektua prestatzeko lanak lehiaketaren bidez esleitzeari buruz argitara eman den iragarkiaren berri duelarik, baita lizitazio horretan manatzen duten baldintza teknikoen eta administrazio klausula partikularren pleguen berri ere, konpromisoa hartzen du, agiri horiei hertsiki lotuz, lan horiek egiteko ............ pezetaren truke (zenbakiz).

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9802267