33. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L O D O S A

Ordenantza fiskaletako aldaketak

Udalak, 1997ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskaletan sartu beharreko aldaketen proposamena, indarra har zezaten 1998ko urtarrilaren batetik aitzina. Ordenantza horiek 1996ko abenduaren 9an egin osoko bilkuran onetsi ziren eta 1997ko martxoaren 26ko 37. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu, ostegunarekin. Proposamenaren iragarkia 1997ko abenduaren 26ko 155. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Atzoko egunarekin bukatzen zen jendaurreko epea eta ez da ez erreklamazio, ezta enura edo ohartarazpenik ere jaso, horrenbestez, aipatu aldaketak behin betikoz onetsirik gelditu dira gaurko egunean eta ondotik ematen da haien testu osoa.

Lodosan, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hamaikan. Alkatea, Fermín Remírez Elías.

UDAL AGIRIAK ETA ESPEDIENTEAK LUZATU ETA IZAPIDATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Tarifen eranskinean, 1.a) idazatia honelaxe geldituko da: "Edozein eskabide edo agiri aurkeztu dela frogatzen duten kopiengatik, kopia eta fotokopien idazatian agertzen den tarifa aplikatuko da. Dena den, ez du tasarik sortuko, aurkezpenaren unean, erregistro orokorrean eskatzen den ordainagiria emateak edo, une horretan berean, aurkeztutako agiriaren kopian egindako sarrera-zigiluaren estanpazioak, kopia hori interesatuak berak ekartzen duenean."

Ordenantzaren gainerakoa bere horretan geldituko da.

EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORU, HEGALKIN, ETA ZORUPEKO PROBETXAMENDU BEREZIEN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Tarifen eranskinean, bakar-bakarrik ondoko idazati hauek aldatzen dira:

1.1. Mahaiak, kadirak eta mahaitxoak: urteko kuota 5.250 pezeta.

1.2. Merkatu ttikiak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, egunean, 200 pezeta. Urteko erreserba, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, 9.525 pezeta.

1.3. Idazatia honelaxe geldituko da: "Azoka ttikiak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko. Edozein produktu motaren salmenta, besta, erromeria, edo kirol gertakizuna dela-eta baimendutako edozein egunetan, 200 pezeta, egunean edo zatiki bakoitzean."

1.4. Bertze probetxamendu batzuk: bakar-bakarrik aldatzen da okupazio iraunkorren tarifaren barrenean, gehienez ere lau metro karratuko azalera dutenetan, prentsa eta liburuei dagokiena, urtean 7.370 pezetakoa eta 3.685 pezeta metro karratu edo zatiki bakoitzeko izanen baita.

1.5. Okupazioa salgaiekin: azkeneko lerroaldea desagertu egin da, hau da, okupazio baimendu iraunkorrei dagokiena, hamar metro karratu artekoak direnean.

Ordenantzaren gainerakoa bere horretan geldituko da.

UDALAREN KIROL ETA KULTUR INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Tarifen eranskinean, bakar-bakarrik idazati hauek aldatzen dira:

A) Udal igerilekuak:

-Denboraldiko abonua:

.16 urtetik goiti: 6.000 pezeta.

.Merketua: 4.370 pezeta.

.15 urte arte: 3.000 pezeta.

-Hileko abonua:

.16 urtetik goiti: 4.370 pezeta.

.Merketua: 3.265 pezeta.

.15 urte arte: 2.185 pezeta.

-Hamabostaldi naturaleko abonua:

.16 urtetik goiti: 3.000 pezeta.

.Merketua: 2.450 pezeta.

.15 urte arte: 1.500 pezeta.

-Eguneko sarrera: asteguna (astelehenetik ostiralera):

.16 urtetik goiti: 380 pezeta.

.15 urte arte: 190 pezeta.

-Eguneko sarrera: larunbata, igandea edo jaieguna:

.16 urtetik goiti: 650 pezeta.

.15 urte arte: 325 pezeta.

B) Udal pilotalekua:

.Kantxa erabiltzeagatik, ordu bakoitza: 325 pezeta.

.Dutxa erabiltzeagatik, bakoitza: 125 pezeta.

D) Musika Eskola: tarifa hau honelaxe geldituko da: "Ikasgai bakoitzagatik, ikastaro osorako, 30.000 pezeta, salbu eta "Abesbatza" ikasgaia, horren ikastaro osorako prezioa 15.000 pezetakoa izanen baita. Plaza deialdian ordainketa modu berariazkoak ezartzen ahalko dira."

Ordenantzaren gainerakoa bere horretan geldituko da.

UDAL HILERRIAN NITXOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

Bosgarren artikuluan ezarritako tarifa 54.375 pezetakoa izanen da.

Ordenantzaren gainerakoa bere horretan geldituko da.

UDAL HILTEGIA ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

Bosgarren artikuluan ezarritako tarifa 260 pezetakoa izanen da.

Ordenantzaren gainerakoa bere horretan geldituko da.

Iragarkiaren kodea: A9801464