33. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A Z T A N

Arizkungo eskola izandako etxea enkantean

Baztango Udalak, 1998ko otsailaren hogeian egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen enkante publikoan salgai jartzea Arizkungo eskola izandako etxea, Arizkungo Landa Aberastasuneko erregistroko 56. poligonoko 25. lurzatiari dagokiona. Hasierako prezioa 12.066.000 pezetakoa da.

Enkantea arautuko duen baldintza plegua lizitatzaileen eskura dago Baztango Udaletxeko idazkaritzan, pleguari erantsitako dokumentazioarekin batera.

Proposamenak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamenak baldintza pleguan ezarritako moduan eta edukiarekin aurkeztuko dira Baztango Udalaren erregistroan, jendearentzat irekita den orduetan, goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu bata arte, alegia, eta jendaurrean irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoko lehen ostiral balioduneko arratsaldeko zazpiak eta erdietan.

Elizondon (Baztan), mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko martxoaren lauan. Alkatea, F.J. Oyarzabal Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: A9802280