33. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B I O T Z A R I

Oihan enkantea

Kontzeju honek, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, ahozko posturen bidezko enkante publikoan saldu nahi du ondoko probetxamendu hau:

1. lotea.-500 pinu, 534,7 metro kubiko egiten dutenak. Hasierako prezioa: 3.195.902 pezeta.

2. lotea.-400 pinu, 517,2 metro kubiko egiten dutenak. Hasierako prezioa: 3.265.084 pezeta.

3. lotea.-712 pinu, 599,3 metro kubiko egiten dutenak. Hasierako prezioa: 3.237.419 pezeta.

4. lotea.-988 pinu, 269,3 metro kubiko egiten dutenak. Hasierako prezioa: 848.025 pezeta.

Enkantea 1998ko apirilaren 17an eginen da, arratsaldeko bostetan, Biotzariko Kontzejuko aretoan. Lizitatzaileek enpresaren sailkapen agiria aurkeztu beharko dute eta hasierako prezioaren % 2 ordaindu, fidantzatako. Gainerako baldintzak idazkaritzan daude interesatuen eskura.

Biotzarin, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko martxoaren zazpian. Kontzejuburua, José Bortiri.

Iragarkiaren kodea: A9802277