33. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R G U E D A S

Plan partzialaren hasierako onespena

Udalak, aurtengo martxoaren 6an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen herriko arau subsidiarioetako 14. exekuzio unitatearen plan partziala.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 117. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espediente hori jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, aztertu eta bidezko alegazioak aurkeztu edo ez aurkezteko.

Arguedasen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko martxoaren bederatzian. Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

Iragarkiaren kodea: A9802271