33. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ERRIBERAKO HIRI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

Lehiaketa, birtziklatu eta enbalatzeko plantaren hirugarren faseko obrak kontratatzeko

Erriberako Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitateak lehiaketarako deia egin du birtziklatu eta enbalatzeko plantaren hirugarren faseko obrak kontratatzeko, ondoko baldintza hauei jarraituz:

Xedea: eraikuntza proiektuan zehaztutako obra zibila eta makineria kontratatzea.

Aurrekontua: 192,5 milioi, BEZa barne.

Obra egiteko epea: sei hilabete.

Lehiaketa parte hartzeko fidantza: 2.000.000 pezeta.

Eskaintzak baldintzetan zehazten den moduan aurkeztuko dira, iragaraki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hilabeteko epean, eta azken eguneko arratsaldeko ordu bata baino lehen.

Proposamen eredua: baldintzen pleguan agertzen dena.

Dokumentazioa irekitzea: eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun naturalean, arratsaldeko ordu batean.

Gainerako baldintzak eta proiektua interesatuen eskura egonen dira Mankomunitatearen bulegoan, Capuchinos, 6- 1.a, Tutera (Nafarroa), goizeko 8:00etatik arratsaldeko 14:00ak arte, astelehenetik ostiralera.

Tuteran, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko martxoaren hamabian. Mankomunitateburua, Matías Jiménez Lázaro.

Iragarkiaren kodea: A9802154