33. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

BEINTZA-LABAIEN

Toki azpiegituretako obrak lehiaketan, 1997/1999 hirurteko planean

Kontratazio organoa: osoko bilkura.

Mota: lehiaketa publikoa.

Baldintza plegua: 1997ko abenduaren 30eko osoko bilkuran onetsi zen lehiaketarako baldintza administratibo partikularren plegua eta 1998ko urtarrilaren 26ko bilkuran aldaketa egin zitzaion.

Xedea: toki azpiegituren proiektuko obrak kontratatu eta egitea 1997/1999 hirurteko planaren barruan: "Beintza-Labaiengo Lozabiango bideetan zola ematea", Eladio Guallart Domenech portu, ubide eta bideetako ingeniari jaunak prestatua.

Hasierako prezioa: 27.797.092 pezeta, gehienez ere, BEZa barne.

Egiteko epea: hiru hilabete.

Behin-behineko fidantza: 555.942 pezeta.

Behin betiko fidantza: adjudikazio prezioaren % 4.

Zehapena luzatzeagatik: 10.000 pezeta luzatutako egun natural bakoitzeko.

Eskaeren aurkezpena: Labaiengo Udalaren idazkaritzan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita zazpi egun naturaletan, epearen azken eguneko eguerdiko hamabiak baino lehen. Hura larunbata edo igandea bada, hurrengo lehen egun baliodunean amaituko da epea.

Aurkeztu beharreko agiriak: kartazal baten barrenean, beste bi, denak lizitatzaileak sinatuta, era honetan: 1. kartazala, dokumentazioa eta erreferentziak: baldintza pleguan adierazten direnak. 2. kartazala, proposamen ekonomikoa, honi erantsita doan ereduaren araberakoa.

Proposamenak irekitzea: jendaurrean eginen da, proposamenak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean, eguerdiko hamabietan.

Beste ohar batzuk: baldintza administratibo partikularren pleguak eta proiektua interesatuen eskura egonen dira udal bulegoetan eta jendea hartzeko orduetan, 9:00etatik 12:00ak arte, astelehen, asteazken eta ostiraletan, edo Rubio paperdendan, Iruñeko Francisco Bergamín kalea, 10.

Labaienen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko martxoaren lauan. Alkatea, sinadura ulertezina.

PROPOSAMEN EREDUA

Izen-deiturak:

N.A.N. zenbakia:

Helbidea: .......................... Herria:

Bere izenean edo ............. ordezkatuz, ..........-en bidez frogatzen dudanez, toki azpiegituren 1997-1999 hirurteko planaren barrenean, Labaiengo Lotzabiango bideetan zola emateko lanen proiektua lehiaketa publiko bidez kontratatzeko espedientearen eta deialdiaren berri izanik, bertan parte hartzen dut, baita konpromezua ere, baldintza administratiboen pleguaren arabera egiteko, osorik onartzen baitut, ........... (letraz eta zenbakiz) ........... prezioan, BEZa barne, erantsitako agirian zehazten diren aldaketa eta hobekuntzei jarraituz. Ez dute egungo legerian aurreikusitako ezgaitasun edo bateraezintasunik, eta ........ hilabetetan eutsiko diot eskaintzari.

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9802152