33. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A Z T A N

Zolaberritze obrak kontratatzeko enkantea

Mota: plegu itxiaren bidezko enkante publikoa, aldez aurreko onarpen tramitea duena.

Xedea: Irurita, Zozaia, Arraioz eta Erratzuko zolaberritze obra kontratatzeko enkantea.

Tipoa: obra hauek egiteko kontratuaren bidezko aurrekontuak 28.750.880 pezetetara jotzen du, BEZa barne.

Proposamenak aurkeztea: Udaletxe honetako erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hogeita hamar eguneko epean, eta azken egun balioduneko eguerdiko hamabiak baino lehen.

Behin-behineko fidantza: Baztango Udal Diruzaintzan 575.017 pezeta, dirutan, taloi gurutzatuaz edo arauzko abalaren bidez utzi izanaren egiaztagiri-gordekina.

Dokumentuak: administrazio klausula partikular eta orokorren pleguan agertzen direnak.

Proposamenak irekitzea: aurkeztutako proposamen ekonomikoen irekitzea Baztango Udaletxean eginen da, ekitaldi publikoan, enpresariak enkantean parte hartzeko aldez aurrez onartzeko azken egunaren hurrengo ostiral balioduneko arratseko zazpi eta erdietan.

Administrazio klausulen plegua, proposamen eredua bai eta obraren proiektua ere, lehiakideen esku daude aztertu ahal izateko, Elizondon dagoen Udaletxe honetako bulegoetan.

Baztanen, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko martxoaren hiruan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9802149