II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B A Z T A N
Obren zuzendaritza teknikoa kontratatzeko lehiaketa
Xedea: Irurita, Zozaia, Arraioz eta Erratzuko zolaberritze obraren zuzendaritza teknikoa kontratatzea.
Tipoa: aurrekontuak, gehienez, 992.000 pezetetara joko du kontratuan, BEZa barne.
Proposamenak aurkeztea: Udaletxe honetako erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hogei eguneko epean, azken egun balioduneko eguerdiko hamabiak baino lehen.
Behin-behineko fidantza: Baztango Udal Diruzaintzan 19.828 pezeta, dirutan, taloi gurutzatuaz edo arauzko abalaren bidez, utzi izanaren egiaztagiri-gordekina.
Dokumentuak: administrazio klausula partikular eta orokorren pleguan agertzen direnak.
Proposamenak irekitzea: aurkeztutako proposamen ekonomikoen irekitzea Baztango Udaletxean eginen da, ekitaldi publikoan, proposamenak hartzeko egunaren ondoko ostiral baliodunean, arratseko zazpi eta erdietan.
Administrazio klausulen plegua, bai eta proposamen eredua ere, lehiakideen esku daude aztertu ahal izateko, Elizondon dagoen Udaletxe honetako bulegoetan.
Baztanen, mila bederatziehun eta lauretan hogei hemezortziko martxoaren hiruan. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A9802148