II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
ETXARRRI-ARANATZ
Oihan enkantea
Udalak, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hogeita bostean egin osoko bilkura berezian, behar bezala baimenduta, plegu itxiaren bidezko enkante publikoan saltzea erabaki zuen oihan probetxamendu hau:
1. lotea.-1.304 pago, 1.976 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 17.388.800 (hamazazpi milioi, hirurehun eta laurogeita zortzi mila eta zortziehun) pezeta.
2. lotea.-26 pago, 23 metro kubiko zur egiten dutenak, 341 hemengo haritz, 347 metro kubiko zur egiten dutenak eta 159 haritz amerikar, 177 metro kubiko zur eta 231 metro kubiko egur egiten dutenak.
Hasierako prezioa 4.659.700 pezeta (lau milioi, seiehun eta berrogeita hemeretzi mila eta zazpi ehun) pezeta.
Bi loteak Txortxor eta Leinube alderdian daude, Etxarri-Aranazko herrilurretan.
Enkantean parte hartzeko ezinbestekoa da lanbidearen kalifikazio agiria, baita diruzaintzan probetxamenduaren % 2 utzi izana frogatzen duen gordekina ere.
Proposamenak Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira aurtengo apirilaren 15a baino lehen, eta jendea hartzeko orduetan, hau da, goizeko hamarretatik arratsaldeko biak arte, astelehenetik ostiralera. Kartazal itxi baten barrenean aurkeztuko dira, hain zuzen ere, "Oihan enkanteko ..... lotean parte hartzeko proposamena" (Etxarri-Aranazko Udalak deiturik eta ... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturiko enkantea) dioen kartazal itxi baten barrenean aurkeztuko dira, iragarki honen eranskineko proposamen eredua barne.
Gainerako baldintza teknikoak zein ekonomiko administratiboak udal idazkaritzan daude interesatuen eskura.
Etxarri-Arantzen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko martxoaren bian. Alkate udalburua, Fernando Flores Lazkoz.
PROPOSAMEN EREDUA
Izen-abizenak:
Herria:
Helbidea:
N.A.N.: .................
Bere izenean edo ....................... ordezkatuz (I.F.K. zenbakia: .........), oihan enkanteko bi lote saltzeko iragarkiaren berri izanik, hau da:
1. lotea.-1.304 pago, 1.976 metro kubiko zur egiten dutenak.
2. lotea.-26 pago, 23 metro kubiko zur egiten dutenak, 341 haritz kandudun, 347 metro kubiko zur egiten dutenak eta 159 haritz amerikar, 177 metro kubiko zur eta 231 metro kubiko egur egiten dutenak.
Enkantea 1998ko ....aren ..eko .. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu da eta aipatu probetxamenduagatik ...................... (letraz eta zenbakiz) pezeta eskaintzen dut, beti ere enkantea nahiz probetxamendua arautzen dituzten baldintzei jarraituz.
(Sinadura)
Iragarkiaren kodea: A9802016