33. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

280/1998 EBAZPENA, martxoaren 2koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Tutera-Tarazona N-121-C errepideko zorua, II. tartea (7+000 k.p.tik 14+710 k.p.ra) egokitu eta sendotzea" izeneko obren proiektua eta kontratazio espedientea onesten dituena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako deia egin du "Tutera-Tarazona N-121-C errepideko zorua, II. tartea (7+000 k.p.tik 14+710 k.p.ra) egokitu eta sendotzea" izeneko obrak kontratatzeko, ondoko baldintza orokorrei loturik:

-Kontratuaren xedea: "Tutera-Tarazona N-121-C errepideko zorua, II. tartea (7+000 k.p.tik 14+710 k.p.ra) egokitu eta sendotzea" izeneko obrak kontratatzea.

-Esleipen mota: lehiaketa.

-Lizitazio prezioa: 110.467.570 pezeta.

-Egiteko epea: 60 egun natural.

-Kontratisten sailkapena: G taldea, 4 azpitaldea, f) kategoria.

-Proposamenen aurkezpena: 1998ko apirilaren 15a arte, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Inazio etorbidea, 3, 4. solairua, 31002, Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan agertzen direnak. Agiriok jatorrizkoak edo kopia egiaztatuak beharko dute izan.

Proiektu teknikoa eta administrazio klausula partikularren plegua lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, Nafarroako Gobernuaren Zainketa eta Kudeaketa Teknologikoaren Zerbitzuan.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: 1998ko apirilaren 22ko 12:00etan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko martxoaren bian.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

PROPOSAMEN EREDUA

........................... J/A-ak, adinez nagusiak, ..........(e)ko bizilagunak, helbidea ................... kalean, ...... zenbakian duenak, bere izenean edo ..................... ordezkatuz, "Tutera-Tarazona N-121-C errepideko zorua, II. tartea (7+000 k.p.tik 14+710 k.p.ra) egokitu eta sendotzea" izeneko obrak lehiaketaren bidez esleitzeko ......(e)ko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako iragarkia eta lizitazio hori agintzen duten administrazio klausula partikularren eta agindu teknikoen pleguak ezagutzen dituelarik, hitz ematen du lan horiek adierazitako agiriek ezarritakoa hertsiki betez eginen dituela, .............. (zenbakitan) pezetaren truke.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9802190