33. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E R I N

Hasierako onespena Arau Subsidiarioetako aldaketa puntualari

Leringo Udalak, 1998ko otsailaren 5ean egindako bilkura arruntean, legez ezarritako quoruma izanik, honako hau erabaki zuen:

Hasiera batez onestea Leringo hiri planeamenduaren Arau Subsidiarioetako 220. artikuluaren aldaketa puntuala, El Saso 2 industrialdeko l-2 aldeari dagokiona, honen eremutik lur azalera zehatz bat kentzeko, Urmeneta Fernández arkitekto jaunak prestatu dokumentazioari jarraituz eta Leringo Udalak sustaturik.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 127.2 artikuluaren gainean 115.2an xedatutakoari jarraituz, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta biharamunetik, hilabeteko epean, interesatuek espedientea udal idazkaritzan aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazio eta erreklamazioak aurkez ditzaten.

Lerinen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hamaseian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: a9801517