I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
DERRIGORREZKO DIRUBILKETA. Ondasun higiezinen gaineko bahitura eginbidearen jakinarazpena.
Frogagirian aipatzen diren arrazoiengatik ondasun higiezin hauek bahitzeko eginbidea jakinarazterik izan ez denez (1997ko urriaren 17koa), ediktu honen bidez aditzera ematen da 018208244 zenbakiko I.F.Z./N.A.N. duen Juan Luis Arnaiz Varona jaunaren kontra 11.920 zenbakiko premiamendu espedienteari ekin zaiola. Horretan agertzen den diru kopurua 1.685.730 pezetakoa da, gehi korrituetarako behin-behinekoz kalkulatzen diren 500.000 eta prozeduraren gastuetarako 200.000 pezeta. Hori dena kontzeptu hauengatik: 1990, 1991, 1992, 1993ko BEZa, 1, 2, 3 eta 4. hiruhilekoak (erreferentzi zenbakiak: 3988024-9, 3988025-7, 3988026-5, 3988027-3, 3988028-1, 3988029-0, 3988030-3, 3988031-1, 3988032-0, 3988033-8, 3988034-6, 3988035-4, 3988036-2, 3988037-0, 3988038-9) eta 1994ko BEZa, 1 eta 2. hiruhilekoak (erreferentzia zenbakiak: 39880-2, 3988023-0), eta bere garaian modu frogagarrian jakinarazitako 1996ko otsailaren 28ko eta azaroaren 16ko premiamendu probidentzien bidez.
Aipaturiko bahitura eginbidea eman da Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 124. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, bukaeran zehazten den finkaren gainean. Ohartarazten da, legezko tramiteak betetzen direnean, Erregelamendu horren 125. artikuluarekin bat, behar den agindua emanen dela dagokion Jabetza Erregistroan Nafarroako Foru Komunitatearen izenean paratu dadin eta, ondoren, bahitutako ondasunak enkante publikoan besterendu daitezen.
Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 124.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ondasun higiezinen bahitura hau jakinarazten zaie zordunari eta bere ezkontidea den Cristina González Gómez andreari, hirugarren edukitzaileei eta hartzekodun hipotekarioei, horrelakorik balitz.
Helegiteak: dirubilketarako kudeaketaren egintzen kontra helegite hauek paratzen ahal dira: berraztertzekoa, 15 eguneko epearen barrenean, Derrigorrezko Dirubilketaren atalburuaren aurrean, edo gora jotzeko helegitea, epe berean, Nafarroako Gobernuan (Tributu arloko Txosten eta Ebazpen Organoan).
BAHITZEN DIREN FINKAK
1.-3.336 zenbakidun finkaren zazpiren bat zatitu gabea, 946. liburukia, 68. liburua, 43. orria, Iruñeko 4 zenbakiko Jabetza Erregistroa. Hiri finka: beste inork erabil ez dezakeen zazpi zenbakiko trastelekua, honakoan: "Zazpi.-Trastelekuendako lokala eta banaketa korridorea, Barañaingo Poligonoko Bizitegi Sektorearen Plan Partzialeko VI. poligonoko 14-19-21-23-25 lurzatietan dagoen Eraikineko lehen solairu edo lehenengo mailan, sarrera hiru zenbakiko ataritik. Azalera erabilgarria hirurogeita hamaika metro karratu eta berrogeita hamalau dezimetro karratukoa da".
Katastroa: trastelekua Barañainen. 618. lurzatia, 1. poligonoa, 4. azpi., 19. hiri unitatea; 10 metro karratu.
2.-3.330-6 zenbakidun finkaren berrehun eta hogeita lauren zatitu gabea, 942. liburukia, 67. liburua, 182. orria, Iruñeko 4 zenbakiko Jabetza Erregistroa. Hiri finka: beste inork erabil ez dezakeen hogeita hamahiru zenbakidun garajea, honakoan: "Sotoan dagoen lokala, berrogeita hamabost aparkalekutarako erabiltzen dena (bat zenbakitik berrogeita hamabostera), Barañaingo Poligonoko Bizitegi Sektorearen Plan Partzialeko VI. poligonoko 14- 19-21-25 lurzatietan dagoen Eraikinean. Eraikitako azalera mila berrehun eta hirurogeita hemezortzi metro karratukoa da".
Katastroa: aparkalekua, Barañainen. 618. lurzatia, 1. poligonoa, 1. azpi., 53. hiri unitatea; 13 metro karratu.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren bian.-Derrigorrezko Dirubilketaren atalburua, José Luis Remón Corrales.
Iragarkiaren kodea: A9801235