Iragarkia
33. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 18a
I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
HERRILAN, GARRAIO ETA KOMUNIKAZIO DEPARTAMENTUA. Zehapen espedienteen Ebazpenak.
Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.1 artikuluak aurreikusten duen jakinarazpena, alegia Jotrans, S.L.k Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik irekitako NA04464/94 espedientean emandako ebazpenaren kontra aurkeztutako helegite arrunta ebazteko, Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiarena, alegia, ezinezkoa izan denez gero, honen bidez Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzeari ekin zaio.
Proposamena
Ikusirik Jotrans, S.L.k, 1995eko abuztuaren 31n Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak ekainaren 19an eman 1936/1995 Foru Aginduaren kontra aurkeztutako helegite arrunta. Foru Agindu horren bidez zehapena, 250.000 pezetako isuna, ezarri zitzaion, 1994-12-26an, N-R-1 errepideko 400'000 kilometroan, MU-3622-AH ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz, Murtziatik Holandara letxugak garraiatzeagatik garraio txartelik izan gabe. MU-05024-R atoia darama atzetik eta nazio mailako MDP motako garraio txartel baten fotokopia aurkeztu du.
I.-Egitatezko aurrerakinak
1. 1995-02-23an Jotrans, S.L.ri jakinarazi zitzaion NA04464/94 zehapen espedientea ireki zitzaiola 1994-12-26an, N-R-1 errepideko 400'000 kilometroan, MU-3622-AH ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz, Murtziatik Holandara letxugak garraiatzeagatik garraio txartelik izan gabe. MU-05024-R atoia darama atzetik eta nazio mailako MDP motako garraio txartel baten fotokopia aurkeztu du.
2. 1995eko martxoaren 10ean Jotrans, S.L.k alegazioak aurkeztu zituen.
3. 1995eko maiatzaren 22an Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan, salatutako egitateari buruz beharrezkoak ziren jarduketak egin ondoren eta interesatuak 1995-03-10en aurkeztutako alegazioak azterturik, bidezkoa jotzen du zehapena berrestea, aurkeztutako behin-behineko baimena 1995eko urtarrilaren 19koa baita, salaketa 1994ko abenduaren 26an egin zelarik. Zehapen prozedura Florentino López Istúriz, Garraio Zerbitzuko zuzendari jaunaren erantzukizupean ireki da eta zehapena ezartzeko agintari ahalduna José Ignacio López Borderías, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilaria da. Geroago, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, ekainaren 19an, 1936/1995 Foru Agindua eman zuen, irekitako zehapen prozedurari bukaera eman eta Jotrans, S.L.ri 250.000 pezetako isuna ezarri ziona.
4. 1995eko abuztuaren 23an Jotrans, S.L.k helegite arrunta paratu zuen eta bertan azaltzen zuen garraiorako baimena 1995eko urtarrilaren 19an eskuratu zuela eta hau Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 142.b) artikuluak bildutako arau-haustea dela. Hortaz, zehapen arina ezartzea eskatzen zuen.
II.-Zuzenbideko oinarriak
1. Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 90. artikuluak ezartzen du garraio publikoak egiteak Administrazioaren aldez aurretiko baimena behar duela. Ildo honetan agertzen da Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen 1211/1990 Errege Dekretuaren 41. artikulua ere.
2. Alegazio aldian helegileak aurkeztu zuen eta espedientean den agiriari jarraikiz, frogatu zen interesatuak, salaketaren egunean baimenik ez bazuen ere, baimena 1995eko urtarrilaren 9an luzatu zela, hau da, salaketaren eguna baino beranduago eta egitate hau 16/1987 Legearen 142.a) artikuluari eta Legearen Erregelamendua onetsi zuen 1211/1990 Errege Dekretuaren 199.a) artikuluari jarraikiz arau-hauste arintzat hartzen da.
3. Irailaren 28ko 1211/1990 Dekretuaren 201. artikuluak, 16/1987 Legeak ematen dion ahalmena erabiliz, isunak gaurkotzen ditu arau-hauste arinendako ohartarazpen zehapena edota 46.000 pezeta arteko isunak ezarriz. Hortaz, egindako arau-hausteari dagokion isuna 25.000 pezetakoa dela egokitzat jo da.
Gauzak horrela, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak,
ERABAKI DU:
1. Hein batean onestea Jotrans, S.L.k Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak ekainaren 19an eman 1936/1995 Foru Aginduaren kontra paratutako helegite arrunta eta 25.000 pezetako isuna ezartzea, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 142.a) artikuluaren kontrako arau-haustea egiteagatik.
2. Erabaki hau jakinaraztea Garraio Zerbitzuari eta interesatuari, aditzera emanez Erabaki honek bukaera ematen diola administrazio bideari eta administrazioarekiko helegitea aurkezten ahal duela Nafarroako Auzitegi Nagusiaren dagokion Sailean bi hilabeteko epean, Erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat.
Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko irailaren zortzian.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.
Zehapen espedientearen Ebazpena
Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.1 artikuluak aurreikusten duen jakinarazpena, alegia Inchausti Gabilondo, Fernando J.k Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik irekitako NA01878/96 espedientean emandako ebazpenaren kontra aurkeztutako helegite arrunta ebazteko, Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiarena, alegia, ezinezkoa izan denez gero, honen bidez Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzeari ekin zaio.
Proposamena
Ikusirik Fernando Inchausti Gabilondo jaunak, 1997ko otsailaren 24an Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak irailaren 9an eman 2662/1996 Foru Aginduaren kontra aurkeztutako helegite arrunta. Foru Agindu horren bidez zehapena, 50.000 pezetako isuna, ezarri zitzaion, 1996ko apirilaren 23an, A-15 errepideko 50'000 kilometroan, NA-2597-AH ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz, ardoa zuten 70 kutxa garraiatzeagatik garraio txartelik izan gabe.Ez du inolako ezaugarririk erakusten.
I.-Egitatezko aurrerakinak
1. 1996ko uztailaren 17an Fernando Inchausti Gabilondo jaunari jakinarazi zitzaion NA01878/96 zehapen espedientea ireki zitzaiola 1996ko apirilaren 23an, A-15 errepideko 50'000 kilometroan, NA-2597-AH ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz, ardoa zuten 70 kutxa garraiatzeagatik garraio txartelik izan gabe.Ez du inolako ezaugarririk erakusten.
Bertan ohartarazten zitzaion 15 egun balioduneko epean bidezkotzat jotzen zituen alegazioak eta frogak aurkezten ahal zituela.
Epe hori iraganda ez zuen alegaziorik aurkeztu ezta arau-haustea egin izana aldatuko zuen probarik proposatu ere.
2. 1996ko abuztuaren 20an Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan, zehapena berrestea bidezkotzat jotzen du interesatuak ez baitu alegaziorik ezta probarik ere aurkeztu legez ezarritako epean. Geroago, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, irailaren 9an, 2662/1996 Foru Agindua eman zuen, irekitako zehapen prozedurari bukaera eman eta Fernando Inchausti Gabilondo jaunari 50.000 pezetako isuna ezarri ziona.
3. Fernando Inchausti Gabilondo jaunak helegite arrunta paratu zuen eta bertan azaldu ez zuela salaketa jaso eta horrek defentsarik gabe eta alegazioak aurkezteko posibilitaterik gabe uzten zuela. Egitateak faltsuak direla eta ardoa kontsumo pribaturako zela dio; arau-haustea gaizki sailkatua dagoela; egitateen proba bakarra, hots, salaketa, agenteak berretsi behar duela eta berriro erraten du salaketa jakinarazi ez izanak babestu gabe utzi duela; espedientea baliorik gabe uzteko eskatzen du, babesik eza dela kausa; arau-haustea ez dagoela tipifikatua alegatzen du; bukatzeko espedientea baliorik gabe uzteko eskatzen du eta, subsidiarioki, artxibatzeko, probarik eza dela kausa eta ohartarazpeneko zehapena.
II.-Zuzenbideko oinarriak
1. Aztertu beharreko lehenbiziko gaia da zehapen espedientea ireki dela jakinarazi denentz.
Espedientea azterturik, frogatu da espedientearen irekiera Fernando Inchausti jaunari, N.A.N. 15.801.177, jakinarazi zitzaiola 1996ko uztailaren 17an. Hortaz, espedientea zuzenbideari jarraikiz tramitatu da eta ez da bidezkoa babesik eza edo helegileak baliogabetzeko alegatu dituen gainerako zioak kontuan hartzea.
2. Helegileak planteatutako bertze gaia da agente salatzaileak berresteko txostena egitea beharrezkoa dela.
Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren 211. artikuluak galdatzen du agente salatzaileari igor dakion bakarrik kontra egiteko alegazioak aurkezten direnean eta kasu honetan ez da horrelakorik gertatzen.
Halaber, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. artikuluaren 1. atalaren bigarren idazatiak manatzen du helegiteen ebazpenetan ez dela kontuan hartuko helegilearen egitate, agiri edo alegaziorik, aukera izanda ere, alegazio aldian ez badu aurkeztu.
3. Helegileak aipatzen du egitateak ez direla modu egokian sailkatuak.
Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 103. artikuluak xedatzen du 102. artikuluaren 1. eta 2. ataletan araututako garraio pribatuak egiteak beharko duela Administrazioak aldez aurretik emandako baimena. Ildo berean azaltzen da Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen 1211/1990 Errege Dekretuaren 158. artikulua ere.
4. Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 141.b) artikuluak arau-hauste larritzat jotzen du administrazio titulu espezifikoa behar duten garraio pribatuak egitea horrelakorik izan gabe.
Helegileak ez du leporatutako arau-haustea aldatzen duen inolako probarik ekarri. Bakarrik alegatu du eskuarki ez dela garraiotan aritzen, baina egitate honek ez du behar den garraio txartela izateko betekizunetik salbuesten.
5. Zehapenaren sailkapenari buruz, aintzat hartu da irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren 201. artikuluak, 16/1987 Legeak ematen dion ahalmena erabiliz, isunak gaurkotzen dituela, arau-hauste larriendako 46.001etik 230.000 pezeta bitarteko isunak ezarriz. Hortaz, onartu behar da arau-haustea modu egokian mailakatu dela zehapena gutxieneko mailan ezarri baita. Ez da bidezkoa ohartarazpen zehapena ezartzeko eskaera onartzea, zehapen mota hori arau-hauste arinentzat bakarrik aurreikusia baitago.
6. Zehapenaren oinarri diren egitateak ez dira aldatu.
Gauzak horrela, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak,
ERABAKI DU:
1. Aintzat ez hartzea Fernando Inchausti Gabilondo jaunak Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak irailaren 9an eman 2662/1996 Foru Aginduaren kontra paratutako helegite arrunta.
2. Erabaki hau jakinaraztea Garraio Zerbitzuari eta interesatuari, aditzera emanez Erabaki honek bukaera ematen diola administrazio bideari eta administrazioarekiko helegitea aurkezten ahal duela Nafarroako Auzitegi Nagusiaren dagokion Sailean bi hilabeteko epean, Erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat.
Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko irailaren hogeita bian.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.
Zehapen espedientearen Ebazpena
Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.1 artikuluak aurreikusten duen jakinarazpena, alegia Corvo Rodríguez, Juan Josék Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik irekitako NA02449/96 espedientean emandako ebazpenaren kontra aurkeztutako helegite arrunta ebazteko, Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiarena, alegia, ezinezkoa izan denez gero, honen bidez Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzeari ekin zaio.
Proposamena
Ikusirik Juan José Corvo Rodríguez jaunak, 1997ko otsailaren 10ean Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urtarrilaren 13an eman 104/1997 Foru Aginduaren kontra aurkeztutako helegite arrunta. Foru Agindu horren bidez zehapena, 40.000 pezetako isuna, ezarri zitzaion, 1996ko maiatzaren 28an, N-121-A errepideko 76'100 kilometroan, SS-4926-AH ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz, Beratik Behobiara eskonbroak garraiatzeagatik, osotara 27.540 kilogramoko zama, baimena gehienez ere 26.000 kilogramo garraiatzeko zuelarik. Soberakina 1.540 kilogramo.
I.-Egitatezko aurrerakinak
1. 1996ko azaroaren 15ean Juan José Corvo Rodríguez jaunari jakinarazi zitzaion NA02449/96 zehapen espedientea ireki zitzaiola 1996ko maiatzaren 28an, SS-4926-AH ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz, eskonbroak garraiatzeagatik, osotara 27.540 kilogramo, baimena gehienez ere 26.000 kilogramo garraiatzeko zuelarik. Jakinarazpen horren kontra ez zen deskargu plegurik aurkeztu legez ezarritako epearen barruan.
2. 1996ko abenduaren 17an Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan, zehapena berrestea bidezkotzat jotzen du interesatuak ez baitu alegaziorik aurkeztu legez ezarritako epean. Geroago, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, urtarrilaren 13an, 104/1997 Foru Agindua eman zuen, irekitako zehapen prozedurari bukaera eman eta Juan José Corvo Rodríguez jaunari 40.000 pezetako isuna ezarri ziona.
3. 1997ko otsailaren 10ean, Juan José Corvo Rodríguez jaunak helegite arrunta paratu zuen eta bertan azaldu garraiatutako salgaien izaera dela kausa eta zama hartzeko tokian baskularik ez zenez, hagitz zaila dela zama ibilgailuak gehienez ere baimenduta daukan pisura egokitzea.
Halaber, erraten du eskuratzen duen lansaria den bezalakoa izanda, pisu soberakina garraiatzeak ez diola inolako onurarik ekartzen.
Azkenik, espedientea artxibatzeko eskatzen du.
II.-Zuzenbideko oinarriak
1. Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 142.e) artikuluak arau-huaste arintzat jotzen du gehienez baimendutako pisuaren gaineko soberakina, ibilgailu mota desberdinen eta garraiatutako salgaien arabera eta zamatzeko erabilitako instalazioei jarraikiz, erregelamendu bidez zehazten diren ehuneko 2'5 eta 6ren artean sartutako portzentaiak baino handiagoa denean, salbu eta 141.i) eta 140.c) artikuluetan ezarritakoari jarraikiz arau-hauste larritzat edo oso larritzat hartu behar baldin bada.
2. Gehiago sakonduz eta aipatu manua garatzeko, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua onetsi zuen 1211/1990 Errege Dekretuaren 199.e) artikuluak arau-hauste arintzat hartzen du %2'5en eta %6ren arteko pisu soberakina 20 tona baino gehiagoko ibilgailuetan. Hain zuzen ere, %5 baino handiagoa helegite honen xede diren egitateen kasu honetan. Helegileak ez du inolako frogaren bidez kreditatu bere buruarekiko egozgarritasunaren zioa izatea, harek baieztatu badu ere, frogatu gabe, garraiatutako pisu soberakinarekin ez zihoala.
3. Helegileak espedientearen preskripzioa alegatzen du.
Zerga, Administrazio eta Gizarte mailako neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI Xedapen Gehigarriak baliorik gabe utzi du Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua eta ezarri du lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren kontrako arau-hausteak preskribituko direla Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan, arau-hauste arinen kasuan izan ezik. Kasu hauetan preskribitzeko epea urte batekoa da, araua hausten duen egitatea egin, edo legez edo arauez beharrezkoa den jarduketa egin eta biharamunetik kontatzen hasitako epea.
Hortaz, zehatuari leporatutako arau-haustea arintzat jo denez, 30/1992 Legearen 132. artikuluari jarraikiz preskribitzeko epea urte batekoa da eta denboraldi hau ez da helegindako espedientean iragan, ezta salaketa egin zenetik zehapena jakinarazi zen arte, zeren salaketa 1996ko azaroaren 15ean jakinarazi baitzen eta zehapena 1997ko otsailaren 3an, hain zuzen ere.
4. Aipatu Errege Dekretu horren 201. artikuluak, 16/1987 Legeak ematen dion ahalmena erabiliz, isunak gaurkotzen ditu, arau-hauste arinendako ohartarazpen zehapena edota 46.000 pezetako isuna ezarriz. Beraz, zehapena ongi sailkatuta dagoela jo behar da, garraiatutako pisu soberakinaren portzentaia gehieneko mugan dagoela kontuan harturik.
5. Zehapenaren oinarri diren egitateak ez dira aldatu. Hortaz bidezkoa da aurkeztutako helegitea ezestea eta inpugnatutako ebazpena bere horretan mantentzea.
Gauzak horrela, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak,
ERABAKI DU:
1. Aintzat ez hartzea Juan José Corvo Rodríguez jaunak Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urtarrilaren 13an eman 104/1997 Foru Aginduaren kontra paratutako helegite arrunta.
2. Erabaki hau jakinaraztea Garraio Zerbitzuari eta interesatuari, aditzera emanez Erabaki honek bukaera ematen diola administrazio bideari eta administrazioarekiko helegitea aurkezten ahal duela Nafarroako Auzitegi Nagusiaren dagokion Sailean bi hilabeteko epean, Erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat.
Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko azaroaren hamazazpian.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.
Zehapen espedientearen Ebazpena
Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.1 artikuluak aurreikusten duen jakinarazpena, alegia Aramendía Gastón, Félixek Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik irekitako NA02963/96 espedientean emandako ebazpenaren kontra aurkeztutako helegite arrunta ebazteko, Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiarena, alegia, ezinezkoa izan denez gero, honen bidez Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzeari ekin zaio.
Proposamena
Ikusirik Félix Aramendía Gastón jaunak, 1997ko apirilaren 4an Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak martxoaren 3an eman 1163/1997 Foru Aginduaren kontra aurkeztutako helegite arrunta. Foru Agindu horren bidez zehapena, 230.000 pezetako isuna, ezarri zitzaion, 1996-07-01ean, N-121 errepideko 10'000 kilometroan, NA-4801-AK ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz, txahalki hegalak garraiatzeagatik, salgai galkorrak garraiatzen dituzten ibilgailuek behar duten ziurtagirik izan gabe. 1995-02-02 arteko balioa zuen agiria aurkeztu du, iraungia.
I.-Egitatezko aurrerakinak
1. 1997ko urtarrilaren 3an Félix Aramendía Gastón jaunari jakinarazi zitzaion NA02963/1996 zehapen espedientea ireki zitzaiola 1996-07-01ean, N-121 errepideko 10'000 kilometroan, NA-4801-AK ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz, txahalki hegalak garraiatzeagatik, salgai galkorrak garraiatzen dituzten ibilgailuek behar duten ziurtagirik izan gabe. 1995-02-02 arteko balioa zuen agiria aurkeztu du, iraungia.
Ohar hartan aipatzen zen 15 egun baliodun zituela bidezkotzat jotzen zituen alegazioak eta frogak aurkezteko.
Epe hori iraganda, ez zuen alegaziorik aurkeztu ezta arau-haustea egin izana aldatuko zuen frogarik proposatu ere.
2. 1997ko otsailaren 18an Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan, zehapena berrestea bidezkotzat jotzen du interesatuak ez baitu alegaziorik ezta frogarik ere aurkeztu legez ezarritako epean. Geroago, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, martxoaren 3an, 1163/1997 Foru Agindua eman zuen, irekitako zehapen prozedurari bukaera eman eta Félix Aramendía Gastón jaunari 230.000 pezetako isuna ezarri ziona.
3. 1997ko apirilaren 4an, Aramendía jaunak helegite arrunta paratu zuen eta bertan azaldu A.T.P. motako ziurtagiririk ez zuela baina geroago eskuratu zuela, beraz ibilgailuak eskuratzeko baldintza teknikoak betetzen zituela; zehapena neurritik kanpokoa dela alegatu du eta uste du L.G.A.Legearen 143. artikulua ez dela betetzen. Eskatu du, batez ere zehapen espedientearen preskripzioa eta, subsidiarioki, arau-haustea arintzat hartu eta 5.000 pezetako edo 46.001 pezetako isunarekin zehatu dadila.
II.-Zuzenbideko oinarriak
1. Helegileak espedientearen preskripzioa eskatu du.
Zerga, Administrazio eta Gizarte mailako neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI Xedapen Gehigarriak baliorik gabe utzi du Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua eta ezarri du lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren kontrako arau-hausteak preskribituko direla Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan, arau-hauste arinen kasuan izan ezik. Kasu hauetan preskribitzeko epea urte batekoa da, araua hausten duen egitatea egin, edo legez edo arauez beharrezkoa den jarduketa egin eta biharamunetik kontatzen hasitako epea.
Hortaz, zehatuari leporatutako arau-haustea larritzat jo denez, 30/1992 Legearen 132. artikuluari jarraikiz preskribitzeko epea bi urtekoa da eta denboraldi hau ez da helegindako espedientean iragan, ezta salaketa egin zenetik zehapena jakinarazi zen arte, zeren salaketa 1996ko uztailaren 1ean jakinarazi baitzen eta zehapena 1997ko martxoaren 12an, hain zuzen ere.
2. Helegileak adierazi du salaketaren egunean ez zuela A.T.P. motako ziurtagiririk baina geroago eskuratu zuela eta hortik ondorioztatzen du ibilgailuak eskuratzeko beharrezkoak diren baldintza teknikoak betetzen zituela eta eskatu du zehapena arintzat birsailkatu eta 5.000 pezetako edo 46.001 pezetako isuna ezar dadin.
Alabaina, egiaztatu da ibilgailuan zeraman A.T.P. motako agiriak 1995eko otsailaren 2 arte bakarrik balio zuela eta, salaketa 1996ko uztailaren 1ekoa izanki, A.T.P. motako behin-behineko agiria 1997ko apirilaren 3an eskuratu zuela, hots, salaketa paratu baino ia 9 hilabete beranduago eta azken A.T.P.ren indarra galtzea baino 2 urte eta hilabete bat beranduago.
3. Salgai galkorrak garraiatzeko ibilgailuetako homologazio, entseiu eta ikuskatzeko neurriei buruzko irailaren 24ko 2312/1985 Errege Dekretuaren 7. artikuluak ezartzen du salgai galkorrak garraiatzeko diren ibilgailu guztiek baimen bereziko ziurtagiria izan beharko dutela 1988ko urtarrilaren 1etik aitzina.
Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 141.q) artikuluak eta haren Erregelamendua onetsi zuen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaraen 198.s) artikuluak arau-hauste larritzat hartzen dute aurreko idazatietan sartuta ez dagoen edozein arau-hauste, lurreko garraioak erregulatzen dituzten arauek larritzat hartu badute, kapitulu honetan ezarritako zehapen erregimenaren funtsei jarraikiz. Hortaz, arau-haustea Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 140.b) artikuluarekin eta haren Erregelamenduaren 197.b) artikuluarekin erlazionatu behar da.
4. Helegilea ez dator bat zehapenaren diru kopuruarekin.
Zuzenbideko oinarrietako bigarrenean zehazten den bezala, denboraldi luze batez hozkailuaren funtzionamendu egokia ez zegoen bermaturik. Orain helegile denaren portaerak begibistako ustezko arriskua ekartzen zuen eskuarki garraiatu behar dituen salgai galkorren kontserbaziorako. Horrek justifikatzen du larritzat hartu den zehapena gehieneko kopuruan sailkatu izana.
5. Zehapenaren oinarri diren egitateak ez dira aldatu.
Gauzak horrela, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak,
ERABAKI DU:
1. Aintzat ez hartzea Félix Aramendía Gastón jaunak Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak martxoaren 3an eman 1163/1997 Foru Aginduaren kontra paratutako helegite arrunta.
2. Erabaki hau jakinaraztea Garraio Zerbitzuari eta interesatuari, aditzera emanez Erabaki honek bukaera ematen diola administrazio bideari eta administrazioarekiko helegitea aurkezten ahal duela Nafarroako Auzitegi Nagusiaren dagokion Sailean bi hilabeteko epean, Erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat.
Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko irailaren hogeita bian.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.
Zehapen espedientearen Ebazpena
Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.1 artikuluak aurreikusten duen jakinarazpena, alegia Corrales J. y Guergue D. MYA.k Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik irekitako NA03002/96 espedientean emandako ebazpenaren kontra aurkeztutako helegite arrunta ebazteko, Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiarena, alegia, ezinezkoa izan denez gero, honen bidez Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzeari ekin zaio.
Proposamena
Ikusirik Alfredo Guergue Díaz jaunak, Corrales J. y Guergue D. MYA ordezkatuz, 1997ko ekainaren 20an, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak martxoaren 26an eman 1552/1997 Foru Aginduaren kontra aurkeztutako helegite arrunta. Foru Agindu horren bidez zehapena, 5.000 pezetako isuna, ezarri zitzaion, NA-9938-AG ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz, salgai galkorrak garraiatzeagatik zerbitzu hori egiteko gaitzen duen agiririk izan gabe. Baduela frogatu da baina ez zuen ikuskapenaren unean aurkeztu.
I.-Egitatezko aurrerakinak
1. 1997ko urtarrilaren 27an Corrales J. y Guergue D. MYAri jakinarazi zitzaion NA03002/1996 zehapen espedientea ireki zitzaiola 1996ko uztailaren 8an, Foruzaingoak, N-240-A errepideko 16'500 kilometroan, NA-9938-AG ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz, salgai galkorrak garraiatzeagatik zerbitzu hori egiteko gaitzen duen agiririk izan gabe. Baduela frogatu da baina ez zuen ikuskapenaren unean aurkeztu.
Ohar hartan aipatzen zen 15 egun baliodun zituela bidezkotzat jotzen zituen alegazioak eta frogak aurkezteko.
Epe hori iraganda, ez zuen alegaziorik aurkeztu ezta arau-haustea egin izana aldatuko zuen frogarik proposatu ere.
2. 1997ko martxoaren 11n Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan, zehapena berrestea bidezkotzat jotzen du interesatuak ez baitu alegaziorik ezta frogarik ere aurkeztu legez ezarritako epean. Geroago, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, martxoaren 26an, 1552/1997 Foru Agindua eman zuen, irekitako zehapen prozedurari bukaera eman eta Corrales J. y Guergue D. MYAri 5.000 pezetako isuna ezarri ziona.
3. 1997ko ekainaren 20an, Alfredo Guergue Díaz jaunak, Corrales J. y Guergue D. MYA ordezkatuz eta haren izenean, helegite arrunta paratu zuen eta bertan azaldu zehapen espedientearen irekitzearen berririk ez duela izan eta arau-haustea preskribitu dela. Hortaz eskatu du ebazpena baliorik gabe uzteko, edo, hori izan ezean haren preskripzioa deklaratzeko.
II.-Zuzenbideko oinarriak
1. Salgai galkorrak garraiatzeko ibilgailuetako homologazio, entseiu eta ikuskatzeko neurriei buruzko irailaren 24ko 2312/1985 Errege Dekretuaren 7. artikuluak ezartzen du salgai galkorrak garraiatzeko diren ibilgailu guztiek baimen bereziko ziurtagiria izan beharko dutela 1988ko urtarrilaren 1etik aitzina. Nafarroako Gobernuaren Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraio Zerbitzuak behar bezalako egiaztapenak egin ondoan, ikusi da salatutako ibilgailuak agiri hori bazuela, nahiz eta bertan ez eraman gidariak ez baitzion agenteari aurkeztu honek eskatu zionean. Egitate hau arau-hauste arintzat hartzen dute Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 142.b) artikuluak eta 16/1987 Legearen Erregelamendua onetsi zuen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren 199.b) artikuluak.
2. Helegileak alegatu du ez duela zehapen espedientearen hasierari buruzko jakinarazpenik jaso. Honi buruz oroitarazi behar da 1996ko azaroaren 8an eta 11n espediente horren hasierari buruzko jakinarazpen pertsonala egiten saiatu zela eta ezina izan zela interesatua ez baitzegoen. Hortaz, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, jakinarazpena iragarkien bidez egin zen, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Artikako ediktu oholean, udalerri horretan baita interesatuaren bizitokia.
3. Helegileak espedientearen preskripzioa alegatu du.
Zerga, Administrazio eta Gizarte mailako neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI Xedapen Gehigarriak baliorik gabe utzi du Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua eta ezarri du lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren kontrako arau-hausteak preskribituko direla Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan, arau-hauste arinen kasuan izan ezik. Kasu hauetan preskribitzeko epea urte batekoa da, arau-haustea egin den egunetik hasita eta eten eginen da zehapen prozedurari hasiera ematearekin, beti ere interesatua jakinaren gainean egonda.
Hortaz, zehatuari leporatutako arau-haustea arintzat jo denez, aurreko idazatian xedatutakoaren arabera preskribitzeko epea urte batekoa izanen da eta aldi hori ez da iragan helegindako espedientean, arau-haustea egin zenetik zehapen espedientearen hasierari buruzko jakinarazpena arte sei hilabete pasatxo iragan baitira.
4. Zehapenaren oinarri diren egitateak ez dira aldatu.
Gauzak horrela, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak,
ERABAKI DU:
1. Aintzat ez hartzea Alfredo Guergue Díaz jaunak, Corrales J y Guergue D. MYA ordezkatuz eta haren izenean, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak martxoaren 26an eman 1552/1997 Foru Aginduaren kontra paratutako helegite arrunta.
2. Erabaki hau jakinaraztea Garraio Zerbitzuari eta interesatuari, aditzera emanez Erabaki honek bukaera ematen diola administrazio bideari eta administrazioarekiko helegitea aurkezten ahal duela Nafarroako Auzitegi Nagusiaren dagokion Sailean bi hilabeteko epean, Erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat.
Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko azaroaren hogeita lauan.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.
Zehapen espedientearen Ebazpena
Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.1 artikuluak aurreikusten duen jakinarazpena, alegia Cisternas Reunidas, S.A.k Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik irekitako NA03286/96 espedientean emandako ebazpenaren kontra aurkeztutako helegite arrunta ebazteko, Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiarena, alegia, ezinezkoa izan denez gero, honen bidez Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzeari ekin zaio.
Proposamena
Ikusirik Miguel Angel Fernández Molina jaunak, Cisternas Reunidas, S.A. ordezkatuz, 1997ko apirilaren 22an Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak martxoaren 5ean eman 1381/1997 Foru Aginduaren kontra aurkeztutako helegite arrunta. Foru Agindu horren bidez zehapena, 25.000 pezetako isuna, ezarri zitzaion ezarritako salaketaren ondorioz, 1996ko abuztuaren 7an, N-I errepideko 398'000 kilometroan, zama barne luzeran baimendutako mugak gainditzen zituen ibilgailu batekin zirkulatzeagatik. Luzera, osotara, 18'20 metro. Gidariaren aitzinean zinta metriko homologatuarekin neurtua.
I.-Egitatezko aurrerakinak
1. 1996ko abenduaren 23an Cisternas Reunidas, S.A.ri jakinarazi zitzaion NA03286/1996 zehapen espedientea ireki zitzaiola 1996ko abuztuaren 7an, Foruzaingoak N-I errepideko 398'000 kilometroan, M-3246-JF ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz, zama barne luzeran baimendutako mugak gainditzen zituelako. Luzera, osotara, 18'20 metro. Gidariaren aitzinean zinta metriko homologatuarekin neurtua.
2. 1997ko urtarrilaren 20an interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.
3. 1997ko otsailaren 27an Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan, beharrezkoak diren jarduketak eginda eta urtarrilaren 20an aurkeztutako alegazioak ere azterturik, zehapena berrestea bidezkotzat jotzen du. Geroago, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, martxoaren 5ean, 1381/1997 Foru Agindua eman zuen, irekitako zehapen prozedurari bukaera eman eta Cisternas Reunidas, S.A.ri 25.000 pezetako isuna ezarri ziona.
4. 1997ko apirilaren 22an, Miguel Angel Fernández Molina jaunak, Cisternas Reunidas, S.A. ordezkatuz, helegite arrunta paratu zuen eta bertan, aurretik aurkeztutako alegazioak berretsi. Haietan azaltzen zuen ahalmen zehatzailea Trafikoko Probintziako Zuzendaritzarena dela, ez zela Garraio Ikuskatzailetzarena izanen, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuarena baizik. Arau-haustea gaizki sailkatua eta tipifikatua dagoela eta, gainera, tipifikazioak elementu objetibo eta formala izan behar dituela; haren ustetan gaizki sailkatua dago zeren bertze komunitate autonomoetan 5.000 pezetako isunarekin zehatzen baita; erraten du Europako Batasunaren bertze lurraldeetan ez direla zehatzen horrelako egitateak, berriro errepikatzen du ahalmena Trafikoko Probintzietako Zuzendaritzena dela bide segurtasunari buruzko gaia delako. Horren ondorioz eskatzen du espedientea atzera emateko. Gainera adierazten du espedienteari ez zaiola bista eman, alegazioetan hark eskatu bezala, ebazpena ez dagoela arrazoitua eta ez diela hark egindako alegazioei erantzuna ematen.
5. Helegitearen txostena egin baino lehen, helegileari igorri zaizkio espedientean bilduta dauden agirien kopiak. Horien kontra 1997ko uztailaren 22an alegazioak aurkeztu ditu. Bertan espedientea artxibatzeko eskatu du Zirkulazio Kodea berritu zuen apirilaren 14ko 490/1997 Errege Dekretuan oinarrituz, honek errepideko trenei, zamarekin zirkulatzen dutelarik, 20'55 metroko luzeraz zirkulatzeko baimena ematen baitie.
II.-Zuzenbideko oinarriak
1. Helegilearen ustetan Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak ez du zehatzeko eskumenik.
Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoak, 49.1 artikuluan xedatzen du Nafarroari, bere Foru Eraentza dela eta, dagokiola Nafarroan egiten diren garraioei buruzko eskumen bakarra, eta 49.3 artikuluak dio "trafikoari eta zirkulazioari dagokien orotan Nafarroak mantenduko dituela, oso osorik, egun dituen ahalmenak".
Estatuak errepide eta kable bidezko garraioei dagokienez dituen ahalmenak komunitate autonomoei eskualdatzeari buruzko uztailaren 30eko 5/1987 Lege Organikoak komunitate autonomoen eskuetan uzten ditu ikuskapen eta zehapenei buruzko ahalmenak.
Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeak Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariari ematen dio eskumen hori.
Halaber, kontuan hartu behar da eskumen hori errepidean barnako garraioei buruzko maiatzaren 29ko 112/1985 Foru Dekretuan garatzen dela, bertan ikuskapena, kontrola eta zehapen erregimena arautzen baitira, bai eta errepidean barnako garraio mekanikoak antolatzeko Hitzarmenean ere, 1950eko azaroaren 22an Herrilan Ministerioaren eta Nafarroako Foru Diputazioaren artean sinaturiko hartan.
Gainera, Zirkulazio Kodearen 55.etik 58. arte eta 220.etik 223. arteko artikuluen kontrako arau-hauste kasuetan, Nafarroako Foru Diputazioaren eta Gobernazio Ministerioaren arteko akordio bidez, Ministerioak 1962ko abenduaren 20an eman Aginduaren bitartez onetsirikoaren bidez, Nafarroari ematen zaizkio trafikoaren arloko aipatu eskumenak, arau-hausteen ezagutza eta ebazpena Nafarroari esleituz. Zehazkiago, 1987ko otsailaren 6ko 25/1987 Foru Dekretuaren 2. artikuluaren indarrez, eskumen hori Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariari dagokio.
Beraz, Garraio Ikuskatzailetzaren eskumena da garraio arloko zehapen espedienteak irekitzea eta Departamentu honetako kontseilariari dagokio zehapena ezartzea.
2. Maiatzaren 29ko 112/1985 Foru Dekreturen 7.h) artikuluak zehatzen ditu ibilgailuei baimendutako neurrien soberakinak eta abuztuaren 2ko 1317/1991 Errege Dekretuak aldatu zuen Zirkulazio Kodearen 57. artikuluak ezartzen du ibilgailuak zirkulatzeko baimenduta duten gehieneko luzera 16'50 metrokoa dela. Salatutako ibilgailuak osotara 18'20 metro zituen. Ez da bidezkoa helegileak Zirkulazio Kodea berritzen duen apirilaren 14ko 490/1997 Errege Dekretuaz egin duen alegazioa, salatutako ibilgailua trakzio kamioia baita eta ez errepideko trena. Hortaz aplikagarria duen araudia ibilgailu artikulatuena da eta hauek gehienez ere 16'50 metroko luzerako baimena dute.
3. Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 142.m) artikuluak eta hura garatzeko Erregelamendua onetsi duen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren 199.ñ) artikuluak arau-hauste arintzat jotzen dute aurreko artikuluetan aurreikusitako edozein arau-hauste, haren izaera, une edo ingurumariarengatik larritzat jo behar ez denean, hurrenez hurren, 141.q) eta 198.r) artikuluen arabera. Hortaz araudia modu egokian aplikatu da eta egitateak ongi sailkatuak eta tipifikatuak daude.
4. Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren 201. artikuluak, 16/1987 Legeak ematen dion ahalmena erabiliz, isunak gaurkotzen ditu arau-hauste arinendako ohartarazpen zehapena edota 46.000 pezeta arteko isuna ezarriz. Beraz, arau-haustea ongi mailakatua dagoela erran daiteke, egindako arau-haustearen arabera ezarri baita zehapena.
5. Alegazioetan salatuak eskatutako espedientearen bista egin ez izanari buruz, akats hori zuzendu da helegite aldi honetan, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 67. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Bertzalde, helegileak azaltzen duen ustezko defentsarik ezari buruz, oroitarazi behar da jurisprudentziak behin baino gehiagotan adierazi duela (1983ko martxoaren 7ko eta 1989ko ekainaren 6ko epaiak, bertzeak bertze) gai honi buruzko iritzia, defentsarik eza ez dagoela azalduz, eta honen ondorioz, ez dela bidezko deuseztapena dekretatzea interesatuak, kasu honetan gertatzen den bezala, administrazio bidean parte hartzerik izan badu eta haren interesen alde bidezkotzat jotzen zuen guztia alegatzeko aukera izan badu.
6. Helegilearen irudikoz zehapen ebazpena ez dago arrazoitua eta uste du bere alegazioen argudioak ez direla aztertu.
Lehenik eta behin erran behar da ebazpena arrazoitua dagoela egitateak eta helegilearen alegazioak aztertu direlako, arau-haustea tipifikatzen dituzten manuak eta zehapena ezartzen dutenak adieraziz.
Halaber, oroitarazi behar da Auzitegi Nagusiaren irailaren 12ko 53/1996 epaian azaldutakoa, non adierazpena ematen baita helegileak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak garraio arloko arau-hausteak zehatzeko eman bi foru aginduren motibaziorik ezaz botatako argudioaz. Epai horretan erraten da: "motibaziorik falta ere ez du, zeren, modu laburbilduan bada ere, bi ebazpenek zehazki adierazten baitituzte arau-haustea sortarazi duten egitateak eta inguruabarrak -eguna, ordua, tokia, ibilgailua, garraiatutako zamaren pisua eta baimendutakoa-, bai eta oso larritzat hartzen duten legezko eta arauzko manuak ere, ezarritako zehapenen funts juridikoaren eta faktikoaren aski informazio emanez, haren inpugnazioa eta Zuzenbidearekiko adostasun edo egokitasunaren berrikuspen jurisdikzionala ahalbidetzen dituzten terminoetan. Gauzak horrela, motibazio horrek, funtsean, defentsarako eskubideak erreklamatzen dituen eskakizun oinarrizkoak eta Administrazioaren egitateen kontrolak behar dituenak betetzen ditu". Gorabehera hauek biltzen dira orain helegindako Foru Aginduan.
7. Zehapenaren oinarri diren egitateak ez dira aldatu. Beraz bidezko da aintzat ez hartzea aurkeztutako helegitea inpugnatutako ebazpena mantenduz.
Gauzak horrela, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak,
ERABAKI DU:
1. Aintzat ez hartzea Miguel Angel Fernández Molina jaunak, Cisternas Reunidas, S.A. ordezkatuz, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak martxoaren 5ean eman 1381/1997 Foru Aginduaren kontra paratutako helegite arrunta.
2. Erabaki hau jakinaraztea Garraio Zerbitzuari eta interesatuari, aditzera emanez Erabaki honek bukaera ematen diola administrazio bideari eta administrazioarekiko helegitea aurkezten ahal duela Nafarroako Auzitegi Nagusiaren dagokion Sailean bi hilabeteko epean, Erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat.
Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko azaroaren hiruan.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.
Zehapen espedientearen Ebazpena
Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.1 artikuluak aurreikusten duen jakinarazpena, alegia Rivero Alonso, M. Victoriak Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik irekitako NA01914/96 espedientean emandako ebazpenaren kontra aurkeztutako helegite arrunta ebazteko, Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiarena, alegia, ezinezkoa izan denez gero, honen bidez Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzeari ekin zaio.
Proposamena
Ikusirik María Victoria Rivero Alonso andreak, 1996ko abenduaren 31n Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak abenduaren 9an eman 3662/1996 Foru Aginduaren kontra aurkeztutako helegite arrunta. Foru Agindu horren bidez zehapena, 150.000 pezetako isuna, ezarri zitzaion ezarritako salaketaren ondorioz, 1996ko apirilaren 27an aste hartako diskoak eta aurreko asteko azkena ez aurkezteagatik.
I.-Egitatezko aurrerakinak
1. 1996ko uztailaren 9an María Victoria Rivero Alonso andreari jakinarazi zitzaion NA01914/1996 zehapen espedientea ireki zitzaiola 1996ko apirilaren 27an, NA-1728-X ibilgailuarekin zirkulatzeagatik, aste hartako diskoak eta aurreko asteko azkena aurkeztu gabe. 27ko diskoa aurkeztu du.
2. 1996ko uztailaren 19an interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.
3. 1996ko azaroaren 28an Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan, beharrezkoak diren jarduketak eginda eta interesatuak 1996ko uztailaren 19an aurkeztutako alegazioak ere azterturik, zehapena berrestea bidezkotzat jotzen du, zeren Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 138. artikuluan xedatutakoaren arabera, erantzukizun administratiboa baimenaren titularrari baitagokio, honek arau-hausteak leporatzen ahal zaizkien pertsonen kontra bidezkotzat jotzen diren ekintzak egitea galarazi gabe. Geroago, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, abenduaren 9an, 3662/1996 Foru Agindua eman zuen, irekitako zehapen prozedurari bukaera eman eta María Victoria Rivero Alonso andreari 150.000 pezetako isuna ezarri ziona.
4. 1996ko abenduaren 31n, María Victoria Rivero Alonso andreak helegite arrunta paratu zuen eta bertan, lehenik, alegazio pleguan adierazitakoa berresten zuen eta, bigarren, leporatutako egitatean borondatezkotasunik ez dela izan adierazi. Hortaz, uste du zehapenerako arrazoirik ez dagoela eta, banakotasunaren printzipioari jarraikiz, ezarritako zehapena bere mailarik txikienean izan beharko lukeela.
II.-Zuzenbideko oinarriak
1. Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 138.1 artikuluak xedatzen du erantzukizun administratiboa baimenaren titularrari dagokiola, eta haren 2. puntuan erasten du honek guztiak ez duela galarazten titularrak arau-hausteak leporatzen ahal zaizkien pertsonen kontra bidezkotzat jotzen diren ekintzak egitea.
2. Europako Elkartearen abenduaren 20ko 3821/1985 Erregelamenduaren 14. artikuluak, bere 2. puntuan, zehazten du enpresak erregistro orriak erabili eta urte batez gutxienez behar bezala gordeko dituela, kontrolaren ardura duten agenteek eskatzen dituztenean aurkeztu edo eman behar zaizkielarik. Kasu honetan ez da bete eta hori da, hain zuzen, helegindako zehapenaren zioa.
3. Jurisprudentzia ugariaren arabera, arau-hauste administratiboa izateko ez da aski egitate tipikoa gertatzea, horrekin batera errutasuna ere izan behar delarik, arduragabekeria hutsaren mailan bederen, eta inguruabar hau eman da helegite honen oinarrian dauden egitateetan.
4. Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren 201. artikuluak, 16/1987 Legeak ematen dion ahalmena erabiliz, isunak gaurkotzen ditu, arau-hauste larriendako 46.001etik 230.000 pezeta arteko isunak ezarriz. Hortaz arau-haustea ongi mailakatu dela erran behar da.
5. Zehapenaren oinarri diren egitateak ez dira aldatu.
Gauzak horrela, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak,
ERABAKI DU:
1. Aintzat ez hartzea María Victoria Rivero Alonso andreak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak abenduaren 9an eman 3662/1996 Foru Aginduaren kontra paratutako helegite arrunta.
2. Erabaki hau jakinaraztea Garraio Zerbitzuari eta interesatuari, aditzera emanez Erabaki honek bukaera ematen diola administrazio bideari eta administrazioarekiko helegitea aurkezten ahal duela Nafarroako Auzitegi Nagusiaren dagokion Sailean bi hilabeteko epean, Erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat.
Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko apirilaren hogeita zortzian.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.
Iragarkiaren kodea: A9801644
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
