33. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

275/1998 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Nafarroako ikastetxeetako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleendako eskolaz kanpoko euskarazko jarduerak antolatzeko baimena ematen duena. Jarduerak 1997-1998 ikasturteko bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan antolatuko dira eta Nafarroako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan A hizkuntz ereduan dauden ikasleek hartuko dute parte.

Hezkuntza zuzendari nagusiak martxoaren 11n eman duen 275/1998 Ebazpenaren bidez baimena eman da Nafarroako ikastetxetako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleendako eskolaz kanpoko euskarazko jarduerak antolatzeko. Jarduerak 1997-1998 ikasturteko bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan antolatuko dira eta Nafarroako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan A hizkuntz ereduan dauden ikasleek hartuko dute parte. Honako hauek dira

OINARRIAK

1. Deialdi honen xedea da 1997-1998 ikasturteko bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan ikasleek elkarren artean euskara erabil dezaten sustatzea, Nafarroan A hizkuntz eredua duten ikastetxeetan.

2. Deialdi honetan parte hartzeko interesik duen ikastetxeak txosten bat aurkeztuko beharko du Euskara Zerbitzuan, 1998ko martxoaren 20a baino lehen, eta horretan justifikatu beharko da programatutako jarduera ikastetxeko proiektu pedagogikoari nola egokitzen zaion.

3. Ikastetxeak, deialdia ezezik, parte hartu nahi duten talde artistikoen fitxak ere, jasoko ditu. Hala ere, ikastetxeak egin gogo lukeen beste edozein jarduera aukera dezake.

4. Ikastetxea harremanetan jarriko da jarduera egin behar duen talde artistikoarekin, ekitaldiaren eguna eta ordua finkatzeko asmoz. Euskara Zerbitzuak 50.000 pezeta emanen dizkio ikastetxeari jarduera antolatzeko.

5. Ikastetxeak 1998ko apirilaren 6a baino lehenago jasoko du erantzuna eta horretan jakinaraziko zaio jarduera egiteko laguntza duen ala ez.

6. Jarduera bukatu ondoren, ikastetxeak Euskara Zerbitzuari igorriko dizkio jardueraren jatorrizko faktura eta ikastetxeko zuzendariaren ziurtagiria. Fakturak eta ziurtagiriak aurkezteko azken eguna: 1998ko ekainaren 20a.

7. Jarduera 1998ko ekainaren 15a baino lehen eginen da, eta ezin izanen da eskolan programaturik dauden jaiekin batera egin, adibidez, ikasturteko azkeneko jaiarekin edo antzekoekin.

8. Ikastetxe bakoitzak deialdi honetan jarduera bakarra egin dezake, ez gehiago.

9. Deialdi hau egiteko 4.000.000 pezeta daude.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko martxoaren hamaikan.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A9802413