33. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

248/1998 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Bideko Ama Birjina Ospitalerako B faseko neonatologia ekipamenduaren hornidura kontratatzeko gastua baimentzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du Bideko Ama Birjina Ospitalerako B faseko neonatologia ekipamenduaren hornidura kontratatzeko, honako baldintza orokorrei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: Bideko Ama Birjina Ospitalerako B faseko neonatologia ekipamenduaren hornidura kontratatzea.

-Esleipen modua: lehiaketa, prozedura irekia.

-Lizitazioaren prezioa: 44.840.000 pezeta.

-1. lotea: 10 monitore modular.

-2. lotea: kapilar zentrifugadore bat.

-3. lotea: ioi-phmetro analizadore bat.

-4. lotea: bilirrubinometro bat.

-5. lotea: A.F. arnasgailu bat.

-6. lotea: 12 infusio ponpa.

-7. lotea: 2 fototerapia ekipo.

-8. lotea: oxido nitriko analizadore bat.

-Behin-behineko bermea: eskaintzen duten loterako ezarririko aurrekontuaren % 2.

-Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularretan adierazten dena.

-Proposamenen aurkezpena: 1998ko maiatzaren 4a arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39).

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: 1998ko maiatzaren 11ko eguerdiko hamabietan, Osasunbidea- Nafarroako Osasun Zerbitzuaren bulegoetan (Irunlarrea kalea, 39).

Administrazio klausula partikularrak lizitatzaileen eskura izanen dira, aztergai, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39). Telefonoa: 948- 428800, faxa: 428894.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko martxoaren bederatzian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A9802304