32. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

13/1998 FORU AGINDUA, 1998ko otsailaren 27koa, Lehendakaritza eta Barne kontseilariak emana, Manuel Jaramillo Rodrigo jaunari Zerbitzu Aipagarrien domina ematen diona.

Aintzat harturik Manuel Jaramillo Rodrigo jaunak Nafarroako Foruzaingoko buru gisa egindako lan aipagarria, izan ere kidego horren sortzaileetariko bat izan baita eta polizi kidego prestatua, Nafarroako gizarteak errespetatua eta eskatzen zaizkion zerbitzuei erantzuna emateko arduratua izan dadin beharrezko diren giza eta gauzazko baliabideak eman baitizkio.

Barne zuzendari nagusiak proposaturik, eta Nafarroako Polizi Kidegoetako Langileen Erregelamenduaren 88. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Manuel Jaramillo Rodrigo jaunari Zerbitzu Aipagarrien domina ematea.

2. Foru Agindu hau jakinaraztea interesatuari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hogeita zazpian.-Lehendakaritza eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A9801815