32. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R G U E D A S

Ordenantza fiskalen behin betiko onespena

Arguedasko Udalak, 1997ko maiatzaren 9ko eta abenduaren 5eko erabakien bidez, hasiera batez onetsi zituen 1998an aplikatuko diren ordenantza fiskalen testuak.

Hasierako onespenaren erabakiak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean atera ziren jendaurrera eta ez da alegaziorik izan epe horretan. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, behin betikoz onetsita gelditu dira ondoko testua duten ordenantza fiskalak:

TELE/ARGUEDASKO PUBLIZITATE ZERBITZUAREN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluetan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri da.

Zergagaia

2. art. Tele/Arguedasko publizitate zerbitzua erabiltzea da zergagaia.

Salbuespenak

3. art. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoren 10eko 2/1995 Foru Legean aurreikusitako salbuespenak soilik onartuko dira ordainarazpen honentzat.

Subjektu pasiboak

4. art. Ordainarazpen honen subjektu pasiboak dira Tele/Arguedasko publizitate zerbitzua eskuratzen duten pertsona fisikoak zein juridikoak, baita, nortasun juridikorik izan gabe, unitate ekonomikoa edo berezitako ondarea osatzen duten entitateak ere.

Tarifak

5. art. Tarifa hauek kobratuko dira zerbitzua eskuratzeagatik:

A.-Egun arruntak

-Aste betez emandako diapositiba: 1.000 pezeta/astea.

-Bigarren astean eta hurrengoetan: 800 pezeta/astea.

-Diapositiba handitua gai beraren barrenean: 500 pezeta/astea.

-Bigarren eta hurrengo asteetan diapositiba handitua ematen: 400pezeta/astea.

-Emanaldi aurreko eta ondoko diapositiba: 500 pezeta/eguna.

-Emanaldi barreneko diapositiba: 700 pezeta/eguna.

-Hitzezko iragarkiak (gehienez 4 lerro): 500 pezeta/astea.

B.-Ikusle kopuru handiko emanaldi bereziak (herriko jaiak eta beste)

-Egun batez emandako diapositiba: 500 pezeta/eguna.

-Diapositiba handitua: 250 pezeta/eguna.

-Emanaldi aurreko eta ondoko diapositiba: 1.000 pezeta/eguna.

-Emanaldi barreneko diapositiba: 1.500 pezeta/eguna.

-Gehienez 30"-ko bideo publizitatea emanaldi barrenean: 3.000 pezeta/eguna.

Likidazio kuota

6. art. Aurreko artikuluan adierazitako tarifak aplikatzetik aterako da likidazio kuota, aipatu kontzeptuen arabera.

Sortzapena

7. art. Zerbitzua erabiltzeagatik du prezio publikoak sortzapena eta hartzen da ordaintzeko obligazioa.

Kudeaketa arauak

8. art. Zerbitzua eskuratu aurretik ordaindu beharko da prezio publikoa.

9. art. Erabiltzaileek berehala eman beharko diote zerbitzuan izandako akatsen berri toki entitateari, zerbitzua modu egokian egin dadin.

Dirubilketa

10. art. Udalak errekerimendu eginda abonatuko dira ordainarazpenak, zerbitzua hartu baino lehen.

Udalaren diruzaintzan kudeatuko da kobrantza, eta ordainagiri bat emanen zaio interesatuari, zer zerbitzu hartuko den zehaztuko duena. Beste ordainketa agiri bat Udalean geldituko da eta Tele/Arguedasko estudioetan hirugarrena.

Arau-hausteak eta zehapenak

11. art. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, ordenantza fiskal orokorrean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeari eta horiekin bat egiten duten gainerako arauei jarraituko zaie.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honek aurreikusten ez duen hartan, Toki Entitate honek onetsitako ordenantza fiskal orokorra aplikatuko da, baita Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea ere.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartu du, eta ondorio juridiko guztiak izanen ditu, bere testua osorik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutakoan.

HELDUENDAKO IKASTAROETAN INSKRIBITU ETA PARTE HARTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza honetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraituz ezarri dira tarifetan zehaztuta datozen zerbitzu edo jardueren prezio publikoak.

Zergagaia

2. art. Helduendako ikastaro didaktikoak hartzeko aukera izatea da zergagaia.

Salbuespenak

3. art. Ez dago salbuespenenik ordainarazpen honetan.

Subjektu pasiboak

4. art. Ordainarazpen honen subjektu pasiboak dira helduendako ikastaro didaktikoak hartzen dituzten, hau da, zerbitzuaren erabiltzaile eta onuradun diren pertsona fisikoak zein juridikoak.

Tarifak

5. art. Zerbitzuaren tarifak ikastaroaren ordu kopuruaren araberakoak izanen dira, 50 pezeta orduko kontatuta.

Likidazio kuota

6. art. Aurreko artikuluan adierazitako tarifak aplikatzearen emaitza izanen da likidazio kuota, aipatzen diren kontzeptuen arabera.

Kudeaketa arauak

7. art. Zerbitzua hartu aurretik ordaindu beharko da prezio publikoa, matrikula egiten denean.

8. art. Erabiltzaileek berehala eman beharko diote zerbitzuan izandako akatsen berri toki entitateari, zerbitzua modu egokian egin dadin.

Dirubilketa

9. art. Udalak errekerimendu eginda abonatuko dira ordainarazpenak, zerbitzua hartu baino lehen, izena ematen denean. Udal bulegoetan kudeatuko da kobrantza.

Arau-hausteak eta zehapenak

10. art. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, ordenantza fiskal orokorrean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeari eta horiekin bat egiten duten gainerako arauei jarraituko zaie.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honek aurreikusten ez duen hartan, Toki Entitate honek onetsitako ordenantza fiskal orokorra aplikatuko da, baita Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta horiekin bat datozen gainerako xedapenak ere.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartuko du, eta ondorio juridiko guztiak izanen ditu, bere testua osorik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutakoan.

UDALAREN BASKULA ZERBITZUAREN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri da.

Zergagaia

2. art. Udalaren baskula erabiltzea da zergagaia.

Salbuespenak

3.art. Ez dago salbuespenik ordainarazpen honetan.

Subjektu pasiboak

4. art. Ordainarazpen honen subjektu pasiboak dira Udalaren baskula zerbitzua erabiltzen duten pertsona fisikoak zein juridikoak eta, nortasun juridikorik gabe, unitate ekonomikoa edo bereizitako ondarea osatzen duten entitateak.

Tarifak

5. art. Ibilgailuaren pisuaren araberakoak izanen dira zerbitzuaren tarifak:

-15.000 kg gordin arte: 200 pezeta, B.E.Z. barne.

-15.000 eta 25.000 kg gordin artean: 300 pezeta, B.E.Z. barne.

-25.000 kg. gordinetik gora: 500 pezeta, B.E.Z. barne.

Likidazio kuota

6. art. Aurreko artikuluan adierazitako tarifak aplikatzearen emaitza izanen da likidazio kuota, aipatzen diren kontzeptuen arabera.

Sortzapena

7. art. Zerbitzua erabiltzen denean du sortzapena prezio publikoak eta orduan sortzen da ordaintzeko obligazioa.

Kudeaketa arauak

8. art. Ibilgailua baskula gainean jartzean ordaindu beharko da prezio publikoa, hura pisatu dadin. Bestela, ez da zerbitzurik eginen.

9. art. Erabiltzaileek berehala eman beharko diote zerbitzuan izandako akatsen berri Toki Entitateari, zerbitzua modu egokian egin dadin.

Dirubilketa

10. art. Zerbitzua hartzean abonatuko dira ordainarazpenak.

Arau-hausteak eta zehapenak

11. art. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, ordenantza fiskal orokorrean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeari eta horiekin bat egiten duten gainerako arauei jarraituko zaie.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honek aurreikusten ez duen hartan, Toki Entitate honek onetsitako ordenantza fiskal orokorra aplikatuko da, baita Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta horiekin bat datozen gainerako xedapenak ere.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartuko du, eta ondorio juridiko guztiak izanen ditu, bere testua osorik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutakoan.

Arguedasen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hamabian. Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

Iragarkiaren kodea: A9801345