32. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M U R C H A N T E

Murchanteko obra-hondakindegia erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa

Gobernu Batzordeak 1997ko azaroaren 19an egin bilkura bereziaren ildotik, eta Murchanteko obra-hondakindegia erabiltzeari buruzko ordenantza fiskalari dagokionez, lehenagotik finkatutako tarifak indarrik gabe gelditu dira, zerga-oinarriei prezio berriak eman baitzaizkie eta 4. artikulua ondotik heldu bezala gelditu baita:

a) Kopuru ttikiak, dohainik, eta Erriberako hondakin solidoen Mankomunitateak jarritako edukiontzietan.

b) Kopuru ttikiak (obra-hondakindegira eramatea nahiago badute) eta gehienez ere bi bidaietarako, bigarrena barne, Las Hoyazas alderdira eraman beharko da, aldez aurretik Udalari baimena eskatuta eta 100 pezetako kuota ordaindu ondoren.

c) Hirutik zortzi bidaia arte, arestiko kasuan bezalaxe, 100 pezetako kuota igoko da 500 pezetara.

d) Zortzi bidaia baino gehiago, nahitaez Udalarekin hitz egin beharko da kasu bakoitzean.

e) Edukiontzirik edo Las Hoyazas alderdiko Udalaren obra-hondakindegia ez bada erabili nahi, obra-hondakinak udalerriaren barreneko leku pribaturen batera eraman nahi izateagatik, aldez aurretik Udalari idatziz eskatu behar zaio, eta nahiz baimenik gabe nahiz bide hori erabiltzeko Udalaren kontrako agindua hautsiz hondakinak botatzen badituzte, arau-hausleari 50.000 pezetako isuna jarriko zaio.

Murchanten, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren zazpian.-Alkatea, Natalia Bartos Alegría.

Iragarkiaren kodea: A9801300