32. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

Ordenantzen behin betiko onespena

UR HORNIDURAREN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Azkoiengo Udalak, 1998ko otsailaren 6an eginiko bilkuran, espedienteari inolako alegaziorik aurkeztu ez zaionez, aho batez erabaki du behin betikoz onestea ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen ordenantza, hasiera batez 1997ko abenduaren 2an onetsi zena. Ordenantza honela dio:

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri da.

Zergagaia

2. art. Edateko uraren hornidura zerbitzua erabilgarri izan edo benetan erabiltzeagatik eratzen da zergagaia.

Salbuespenak

3. art. Ez da salbuespenik eginen ordainarazpen honi dagokionez.

Sujetu pasiboak

4. art. Zergadun gisa ordainarazpen honen sujetu pasiboak hauek dira: pertsona fisiko eta juridikoak eta izaera juridikorik gabeko entitateak, unitate ekonomiko bat edo ondare bereizia osatu eta edateko uraren hornidura zerbitzua eskatu dutenak edo hartaz baliatzen direnak.

Zergadunaren ordezkotzat hartuko dira higiezinen jabeak, eta hauek, behar balitz, onuradunei pasatzen ahalko dizkiete kuotak.

Tarifak

5. art. Zerbitzuaren tarifak honako kontzeptuengatik izanen dira:

a) Hornidura zerbitzua eskura izan eta horren mantenimenduagatik:

KONTAGAILUAREN PEZETAK

DIAMETROA BIHILEKOAN

13 mm bitarte 705

15 mm-koa 770

20 mm-koa 1.821

25 mm-koa 6.636

30 mm-koa 9.483

40 mm-koa 14.172

50 mm-koa 28.446

65 mm-koa 37.923

80 mm-koa 71.184

100 mm-koa 99.657

125 mm-koa 156.603

200 mm-koa 455.091

250 mm-koa 711.075

b) Etxean erabiltzeko horniduragatik, kontsumituriko metro kubiko bakoitzagatik: 55 pezeta.

c) Industrian edo ureztapenetan erabiltzeko horniduragatik, kon- tsumituriko metro kubiko bakoitzagatik: 73 pezeta.

d) Ur-hartunea paratzeagatik: 8.000 pezeta.

Likidatu beharreko kuota

6. art. Likidatu beharreko kuota aurreko artikuluko tarifak aplikatzearen emaitza izanen da, aipatzen diren kontzeptuen arabera.

Sortzapena

7. art. Prezio publikoa eta ordaindu beharra kontzeptu hauengatik sortzen da:

a) Zerbitzua erabilgarri izateagatik eta horren mantenimenduagatik, hornidura-sarera lotzen den unean.

b) Kontsumoagatik, hasten den une beretik.

c) Ur-hartunea jartzeagatik, ur-hartunearen irekidura egin edo lizentzia edo baimena ematen den unean.

Kudeaketa arauak

8. art. Kontagailua erostearen gastuak eta hura jartzeko behar diren materialak eta eskulana, sarera lotzea edo hornidura eskatzen duenari kobratuko zaizkio.

9. art. Prebentzio moduan, etxe edo instalazio barrenean ur-galera dakarten aberiak dituen ur-hartunearen titularrari ur-hornidura mozten ahalko zaio.

10. art. Erabiltzaileak ez dauka inodik ere beste inor uraz hornitzerik, ez eta eskubidea ez duenari hartzen uzterik ere. Gainera, galarazi beharko du bere axolagabekeriaz gertatzen ahal den iruzurra. Halakorik bada, erabiltzailea izanen da erantzule bakarrra.

11. art. Erabiltzaileak behartuak daude ura banatzeko sare nagusiko aberia baten ondorioz gertatutakoak toki entitateari lehenbailehen jakinaraztera.

12. art. Erabiltzaileari dagokio kontagailua eta paso-giltza dauden tokia behar den bezala egon dadin zaintzea eta toki entitateak esaten dituen jarraibideak betetzea.

13. art. Ordenantza honetan aipatzen diren kontzeptuetako bat ordaindu beharra duten zergadunak behartuak daude kontagailua dagoen tokira sartzen uztera irakurketa egiten duen langile kreditatuari edo toki entitateko edozein langileri, baldin eta zerbitzuko beharrengatik edo beste zerbaitengatik zergadunaren etxera edo lokalera sartu beharrean badaude.

Dirubilketa

14. art. 1. Arestiko 5. artikuluko a), b) eta c) idazatietan aurreikusitako ordainarazpenak hiruhiletan ordainduko dira.

2. Artikulu bereko d) atalean aurreikusitako ordainarazpena sortzen den momentuan ordainduko du erabiltzaileak.

Arau-hauste eta zehapenak

15. art. Honako hauek hartzen dira iruzur motako arau-haustetzat:

a) Toki entitateko langile behar bezala kreditatuek egiten dituzten bisitak oztopatzea.

b) Kontagailuen irakurketa edo ordenantza honetan araututako zerbitzuekin ikustekoa duten frogatzeak galaraztea.

c) Toki entitateak jarritako zigilu, sarraila edo aparatuak aldatzea.

d) Toki entitateak neurgailuak edo kontsumo-aparatuak aldatzeari buruz emandako jarraibideak ez betetzea.

e) Kontagailuaren irakurketa espres aldatzeko asmoz baimenik gabeko mekanismoak erabiltzea.

16. art. Arau-hauste eta zehapen gainerako alderdiei dagokienez Ordenantza Fiskal Orokorrean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta horrekin bat heldu diren arauetan xedatutakoari lotuko zaio.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, toki entitate honek onetsitako Ordenantza Fiskal Orokorra eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aplikatuko dira.

Bigarrena.-Ordenantza honek bere testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean indarra hartu eta erabateko eragin juridikoa sortuko du.

IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA EREMU PUBLIKOA APARKALEKU ESKLUSIBORAKO ETA EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANETARAKO ERRESERBATZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Azkoiengo Udalak, 1998ko urtarrilaren 16an eginiko bilkuran, espedienteari inolako alegaziorik aurkeztu ez zaionez, aho batez erabaki du behin betikoz onestea ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako eta edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza:

I. KAPITULUA

Zerga erlazioaren elementuak

1. artikulua. Ordenantza hau honako lege testuen babespean ezarri da: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 122. artikulua, urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onartutako Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erreglamenduko 93-96 artikuluak, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikulua eta hurrengoak.

2. art. Zergagaia eremu publiko edo erabilera publikoko lurretan honako probetxamendu hauek egitea da:

a) Erabilera pribatuko eraikin eta orubeetan 2 gurpil edo gehiagoko ibilgailu eta gurdiendako sarrera edo pasabidea, sestra aldaketa eginez nahiz gabe.

b) Enpresek edo partikularrek eskaturik, salgaien zamalanak egiteko erabilera publikoko bide eta lurretan lekua erreserbatzea.

c) Erakunde edo norbanakoentzat ibilgailuak aparkatzeko lekua erreserbatzea erabilera publikoko bide eta lurretan.

3. art. Ordaintzera beharturik daude:

a) Udal lizentzien titular diren peertsona natural edo juridikoak.

b) Ibilgailuendako sarrera eta pasabideak zer eraikinetan ezarri diren, haien jabeak.

c) Ordenantza honen 2. artikuluko b) eta c) ataletan emandako probetxamenduen onuradun diren erakunde edo norbanakoak.

4. art. Ordenantza honen prezio publikoaren zenbatekoa finkatzeko erreferentziatzat hartuko da ordenantzan aipatzen diren probetxamendu bereziak egiteko beharrezkoa den espaloiaren edota eremu publikoaren erreserbaren azalera eta/edo eranskinean xedatutakoaren arabera onura atera duten ibilgailuen kopurua.

Ondorio fiskaletarako, pasabideek gutxienez ere 5 metroko luzera izanen dute. Bost metro baino luzera handiagoa duten pasabideetan, soberakina metro edo zatiki bakoitzeko neurtuko da. Pasabidearen luzera, ertzean neurtuta, higiezinerako sarbidearen zabalera izanen da gehienez ere, % 25 gehituta.

5. art. Halako pertsona, entitate publiko edo pribatu batzuk ez dira behartuak egonen prezio publiko hauek ordaintzera, baldin eta Udalbatzak, osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, deklaratzen badu horiek eskaintzen dituzten zerbitzuak mesedegarrriak direla komunitatearentzat.

6. art. 1. Erabilera pribatiboak edo probetxamendu bereziak udal jabari publikoaren suntsiketa edo narriadura ekar dezaketenean, onuraduna aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostua ordaintzera beharturik dago, bai eta aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere, dagokion prezio publikoa ordaindu beharra kendu gabe.

2. Kalteak konponezinak badira, suntsitutako ondasunek zenbat balio duten edo kaltetutakoen baliogalera norainokoa den, horrenbeste emanen dio ordainetan toki entitateari.

Toki entitateak ez ditu inolaz ere barkatuko artikulu honek aipatzen dituen kalteordainak eta diru itzulerak.

7. art. Prezio publikoa ordaindu beharra probetxamendua ematen denean sortzen da, edo probetxamendua hasten denetik, baimenik gabe hasten bada.

Hala ere, toki entitateak probetxamenduari dagokion zenbateko osoa edo horren zati bat eskatzen ahalko du aurretik.

II. KAPITULUA

Pasabideak ematea arautzea

8. art. Pasabidea bide publikoko espaloi eta ertzaren egituran egindako edozein aldaketa da, helburu bakarra ibilgailuak higiezinen eta hiri bideen artean pasatzen ahal izatea izanik.

9. art. Pasabideak egin, aldatu edo kentzeko lanak interesatuak ordainduko ditu eta Udal honen hirigintza batzordeak ikuskaturik eta haren arauei jarraikiz eginen dira.

10. art. Pasabideak gau eta eguneko erabilpenerako edo ordutegi zehatz baterako eman ahalko dira.

Gau eta eguneko pasabideek ibilgailuei pasatzen utziko diete eguneko hogeita lau orduetan zehar, eta debekaturik egonen da galtzadan edozein motatako ibilgailuak aparkatzea. Pasabide hauek bakarrik emanen dira larrialdiko zerbitzu publikoetarako (medikuak, praktikariak, erlijio zerbitzuak, bizitokia, garaje-tailerrak eta bizilagunen elkartearen garajeetarako, gutxienez ere bost ibilgailu eta 5 m2ko azalera dituztenean).

Ordutegiaren araberako baimena duten pasabideek ibilgailuei pasatzen utziko diete eguneko 10 ordutan gehienez ere, larunbateko arratsaldeetan eta jai egunetan salbu. Udalak ezarriko du ordutegia, interesatuek eskatuta, bi mota egonik: merkataritza ordutegia edo hamar ordu jarraian.

Udalak uko egin ahalko dio pasabidea emateari zirkulazio egoerak eta aparkaleku eskasiak hala eskatzen dutenean.

11. art. Aurreko artikuluan xedatutakoa gorabehera, ibilgailuak pasabideen parean aparkatzea utziko da gidaria barrenean baldin bada, bertatik kendu ahal izateko pasabidea behar denean.

Gau eta eguneko eta ordutegiaren araberako pasabideen ezaugarriak bereizgarri batean agertuko dira. Udalak erabakiko du horren eredua eta pasabidera ateratzeko atearen bi aldeetan jarri beharko da, hori guztia eskatzaileak ordainduta.

12. art. Pasabideetako ertzak zuri-gorriz pintatuko dira, Hirigintza Batzordeak ematen dituen arauei jarraikiz, beti ere eskatzaileak ordainduta.

13. art. Finken jabeek eta negozioaren lokaleetako maizterrek soilik eskatu ahalko dute pasabiderako lizentzia eta haren titular izan, noren zerbitzurako eskatzen den. Titularra da beti pasabiderako lizentziak sortutako betebehar guztien erantzule.

14. art. Pasabiderako lizentzia modu diskrezionalean emanen da, prekarioan eta hirugarrenen kalterik gabe. Hala ere, pasabidea emateari uko egiten zaion bakoitzean argudioz egin beharko da.

15. art. Pasabiderako lizentziak ez du inongo eskubiderik sortzen eta titularrak kendu eta lehen bezalako espaloia eta ertza jarri beharko ditu, berak ordainduta, hala eskatzen zaionean.

16. art. Pasabiderako lizentzia lortzeko, eskatzaileek honako hau frogatu beharko dute:

1. Kotxeak gordetzeko lokalak badira (garaje-tailerrak, bizilagunen elkartea, etab.)

a) Legez garaje aparkalekua izatera behartutako eraikina izatea.

b) Borondatez izatea, gutxienez ere bost ibilgailuk benetan erabiltzeko, hauendako bakarrik erabiliko den espazioa izanik, gutxienez ere 50 m2-ko azalerarekin, eta eskatzaileak adierazpena eginda, bertan azalduz lokala erabiliko duten ibilgailuen matrikulak eta jabeak.

2. Merkataritza, industria eta negozioko establezimenduak badira:

a) Haien ezaugarriengatik ibilgailuak sartu eta ateratzen ibili behar izatea.

b) Lokal horretan sartu eta aterako diren ibilgailuendako espazioa izatea, gutxienez ere 40 m2-koa, beti libre eta beste helbururik gabe.

Salbuespen gisa, automobil lanetarako industrietan (konpondu, garbitu, koiopeztatu, pintatu, etab.), haiendako aski izanen da 20 m2-ko azalera.

3. Ibilgailu guztiek sarbide bera erabiliko dute, pasabidearen xedea izanen dena.

Salbuespen moduan, eta aldez aurretik justifikatuta, sarbidea eta irtenbidea eman ahalko dira.

17. art. Pasabiderako lizentzien titularrek baimena eskatuko diote Udalari edozein aldaketa egiteko.

18. art. Handitze eta lekuz aldatzeek lizentzia berria eskatu beharra dakarte beraiekin eta beraz, ordenantzan aurreikusten diren izapide eta baldintza guztiak bete beharko dituzte. Lekuz aldatzea denean, titularrak bertan behera gelditzen den pasabidea kentzeak ekarriko dituen gastuak ere ordainduko ditu.

19. art. Pasabidearen titularrak honako hau bete beharko du, aitzakiarik gabe:

a) Zoladura eta seinaleztapen diskoa egoera onean mantzentzea.

b) Espaloi ertza eta gainerako seinale eta ikurrak pintatzea Udalak eskatzen duen guztietan.

c) Zoladura berritzea Udalak hala agintzen duenean.

20. art. Pasabiderako lizentziak baliorik gabe geldituko dira ordenantza honetan ezarritako edozein beharkizun ez betetzeagatik, aldez aurretik dagokion espedientea irekita, bertan interesatuak entzutearen aukera izanik.

21. art. Ordenantza hau onesten denetik pasabidea behar den baimenik gabe egiten bada, Udalak titularra izan behar duen pertsonari eskatuko dio bost eguneko epean espaloia lehen zegoen bezala utz dezan, berak ordainduta.

Aurreko atalean xedatutakoa gora behera, pasabideak ordenantza honetan ezarritako baldintzak betetzen baditu, arau-hausleak eskatu ahalko du pasabiderako lizentzia, aldez aurretik urte batengatik dagozkion tasen bi halako ordainduz.

Epe hori pasabiderako lizentzia eskatu gabe iraganik iruzurra dagoela ulertuko da eta Ordenantza Fiskal Orokorrean xedatutakoaren arabera zehatuko da.

22. art. 1. Espaloian barna ibilgailuak sartu ahal izateko obrak egin behar eta horien ondorioz zoladuran mugimendu egin beharra baldin badago, aldi berean pasabidea egiteko lizentzia eskatuko da eta "Erabilera publikoko lurretan zangak irekitzeko eta eremu publikoko zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan" ezarritako prezio publikoak ordainduko dira.

2. Pasabidearen lizentzia emateko baldintzak izanen dira, horren ondorioei dagokienez, pasatzeko baimena izatea, prezio publikoak ordaintzea eta gordailuaren sarrera egitea.

3. Indarra duen arautegia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezartzen diren zehapenak ordaintzeko xedea ematen ahal zaio gordailuari.

23. art. Lizentziaren titularrak probetxamendua bukatu eta gero zentsuan baja ematera beharturik daude eta, behar izanez gero, Udalak utzitako diskoak itzultzera eta espaloia eta espaloi-zintarria zeuden bezalaxe uztera. Horrela egiten ez bada, probetxamenduak segida duela ulertuko da harik eta espaloiak eta espaloi-zintzarria zeuden bezala utzi eta diskoak itzuli arte.

24. art. Halako egoitza edo leku batean pasabide lizentziarik gabe probetxamendu hori egiten badute, Udalaren Ikuskaritza Zerbitzuek eta Udaltzaingoak horren berri emanen diote beti ere Udalari.

25. art. Iruzurtzat hartuko da behar den baimenik eskatu gabe probetxamendua egitea.

26. art. Gainerako arau-hausteei dagokienez eta zehapenekin ikustekoa duten afera orotan, Ordenantza Fiskal Orokorra xedatutakoari jarraikiko zaio edo, bidezko denean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legeari eta horrekin bat heldu diren arauei.

ERANSKINA

Kuotak urterokoak izanen dira eta ondoko irizpideen araberakoak.

1.-Gau eta eguneko pasabideak

1. Batetik bost ibilgailu bitarte: 35.000

2. Seitik hamar ibilgailu bitarte: 35.000

3. Hamaikatik hogeita bost ibilgailu bitarte: 35.000

2.-Ordutegiaren araberako pasabideak

Ematen diren ordutegiaren araberako pasabideek eta jadanik eman direnek 35.000 pezetako kuota ordainduko dute.

3.-Kalea eta eremu publikoa erreserbatzea

Gutxienez ere 10 m2: 35.000

Metro bakoitzagatik: 4.000

Iragarkiaren kodea: A9801199