I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
63/1998 FORU DEKRETUA, martxoaren 2koa, Nafarroako Estatistika Kontseiluko kideak izendatzen dituena.
Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legearen azken xedapenetan hirugarrenean xedatzen denez, urtebete baino lehen Nafarroako Estatistika Kontseilua eratu beharko da, arau horren 36. artikuluan ezarritako osaketarekin.
Kontseiluan ordezkaritza duten erakunde eta instituzioetako ordezkariak hautaturik, bidezkoa da horien izendapena egitea.
Hori horrela, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko martxoaren biko bilkuran hartu duen erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
Artikulu bakarra.-Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legean zehaztutako karguen titularrak Nafarroako Estatistika Kontseiluko kide izendatzea:
-José María Aracama Yoldi jauna, Ekonomi eta Ogasun Departamentuko kontseilaria, kontseiluburu izanen dena.
-Iosu Ardaiz Loyola jauna, Nafarroako Estatistika Institutuko zuzendaria, kontseiluburuordea.
-Isabel Chourraut Echávarri andrea, idazkaria.
-José M.ª Abad Alegría jauna, Lehendakaritza eta Barne Departamentuko ordezkaria.
-Carlos Hernández Hernández jauna, Toki Administrazio Departamentuko ordezkaria.
-Andrés Valentín González jauna, Ekonomi eta Ogasun Departamentuko ordezkaria.
-Angel Larrea Andreu jauna, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko ordezkaria.
-Jesús Fresán Miqueleiz jauna, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko ordezkaria.
-Ander Arrazola Aranzadi jauna, Osasun Departamentuko ordezkaria.
-María Jesús Gutiérrez Alvarez andrea, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuko ordezkaria.
-Pedro Bandrés Oscoz jauna, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko ordezkaria.
-José M.ª Labayen Tellechea jauna, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko ordezkaria.
-Carlos López Ruiz jauna, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko ordezkaria.
-Fernando Ederra Díez jauna, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko ordezkaria.
-Gregorio Urdaniz Irurita jauna, Iruñeko Udaleko ordezkaria.
-Javier Piedrafita García jauna, Estatistikako Instituzio Nazionaleko ordezkaria.
-José Luis Albero Aguirre eta José de Diego Chuvieco jaunak, Nafarroako Enpresarien Konfederazioko ordezkariak.
-José Ramón Zabala Urra jauna, Unión General de Trabajadores sindikatuko ordezkaria.
-Javier Barinaga Adrián jauna, Comisiones Obreras sindikatuko ordezkaria.
-Juan Pablo Imizkoz Zubigarai jauna, ELA Euskadiko Sindikatuko ordezkaria.
-Carmen García Olaverri andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ordezkaria.
-Francisco Errasti Goenaga jauna, Nafarroako Unibertsitateko ordezkaria.
-Javier Remírez Marrodán jauna, Nafarroako Lan Enpresen Elkarteko ordezkaria.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko martxoaren bian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, José M.ª Aracama Yoldi.
Iragarkiaren kodea: A9802123