32. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Jarduera sailkatua

Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean xedatutakoa betetzeko asmoz, aditzera ematen da Udaletxeko bulegoetan jendaurrean egonen dela, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hamabost egunez, Burlatako José Mina kaleko gibelaldean, 16 zenbakian, behea, dagoen lokala -sarbidea, Pío Loperena kalea, z.g.- "josteta aretoa" jarduerarako egokitzeko obretarako udal lizentziari dagokion espedientea, jarduera sailkatuen arautegiari jarraikiz, epe horretan egokitzat jotzen diren erreklamazioak aurkeztu ahal izateko. Jarduera ondotik definitzen da.

Eskatzailea: María Teresa Valenzuela Gómez. Jarduera: josteta aretoa. Tokia: José Mina kaleko gibelaldea, 16 zenbakia, sarbidea: Pío Loperena kalea, z.g.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta bidenabar jakinarazten da ebazpen honen kontra administrazioarekiko helegitea paratzen ahal dela, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, edo, aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko helegitea, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, berau argitaratu eta hilabeteko epean.

Burlatan, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hogeita seian. Alkatea, José Luis Góngora Setuain.

Iragarkiaren kodea: A9802079