32. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, Zizur Nagusiko Udaleko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoko gizarte laguntzaile edo gizarte laneko diplomatuaren lanpostu bat, lan-araubidekoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez eta barne igoerako txandan betetzeko

Udal honek deialdia iragartzen du gizarte laguntzaile edo gizarte laneko diplomatuaren lanpostu bat, lan- araubidekoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez eta barne igoerako txandan betetzeko Udaleko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoan aritzeko, oinarri hauei jarraikiz:

1.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Udaleko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoan aritzeko gizarte laguntzaile edo gizarte laneko diplomatuaren lanpostu bat, lan-araubidekoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez eta barne igoerako txandan betetzea, deialdiko beharkizunak egiaztatzen dituzten Zizur Nagusiko Udaleko langileen artean.

Barne igoerako txanda honetan lanpostua betetzen ez bada, beste deialdi bat eginen da txanda irekian betetzeko.

Izendatutakoa Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorraren arabera kontratatuko da. Kontratua mugagabea izanen da eta legeak ezartzen duen gehieneko probaldia gainditu beharko du.

1.2. Izendatuko denak Zizur Nagusiko Udaleko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoan beteko dituen eginkizunak eta edukiko dituen eskubide eta betebeharrak haren titulazioari dagozkionak izanen dira, bai eta dagokion unean Udalbatzak lanpostuaren inguruan adierazten dizkionak ere.

1.3. Lanpostuak Mankomunitateak 1998rako onetsitako plantila organikoan agertzen diren lansariak eta Zizur Nagusiko Udaleko hitzarmen kolektiboan bildutakoak izanen ditu.

1.4. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta administrazio organo eskudunek edozein momentutan alda dezakete.

1.5. Izendatutakoak Langileen Estatutuak eta indarrean den lan hitzarmenak egun ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak edukiko ditu.

1.6. Arau hauek ulertu eta interpretatzean sortu ahal diren zalantza edo erreklamazioak epaimahaiak ebatziko ditu erabateko gehiengoaz.

2.-Izangaien beharkizunak.

2.1. Deialdi honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Zizur Nagusiko Udaleko langileen hitzarmen kolektiboan zehazturiko beharkizunak bete beharko dituzte, honako hauek alegia:

a) Zizur Nagusiko Udaleko langile finkoa izatea.

b) Deitutako lanpostuaren baino maila beheragokoa izatea.

c) Zizur Nagusiko Udalean edo Zizur Zendeako Udalean zerbitzuak egiazki 5 urtez egin dituela frogatzea.

Eta horiekin batera, hauexek ere:

d) Europako Elkarteko herritarra izatea.

e) Hemezortzi urte izatea eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

f) Gizarte laguntzailearen edo gizarte laneko diplomatuaren titulua edukitzea.

g) Bere eginbeharrak betetzeko behar den gaitasun fisiko zein psikikoa izatea.

h) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea, ez eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ere.

i) Ibilgailuak gidatzeko baimenaren jabe izatea, B motakoarena, gutxienez, eta lanpostuaren eginkizunak betetzeko ibilgailua izatea.

2.2. Aipatutako betebeharrak lanpostuak eskuratzen dituzten izangaiek egiaztatu beharko dituzte deialdi honen zortzigarren oinarrian aurreikusitako epean eta moduan, eta eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, oposizio-lehiaketan zehar eta kontratua izenpetu arte ere betetzen direla ulertuko da.

3.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Zizur Nagusiko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, egun horretako eguerdiko ordu biak arte. Eskabide horiek deialdi honetan argitaratzen den ereduari lotuko zaizkio.

N.A.N.aren fotokopia, gidatzeko baimenaren fotokopia eta gizarte laguntzailearen edo gizarte laneko diplomatuaren titulua aurkeztu beharko dira, bai eta lehiaketaldian izangaiak baliatu nahi dituen merezimendu guztien egiaztagiriak ere, jatorrizkoak edo behar bezala konpultsatutako kopiak izan.

3.2. Horiez gain, izangaiek Zizur Nagusiko Udalean edo Zizur Zendeakoan egiazki egindako zerbitzu urteen egiaztagiriak ere aurkeztuko ditu.

3.3. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

4.-Izangaien onarpena.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara. Interesatuek zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun baliodunen barrenean erreklamazioak egin ahalko dituzte. Aurkeztutako erreklamazioak onetsi edo ezetsiko dira onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko eman eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko den ebazpen berean.

5.-Oposizio-lehiaketaren garapena.

5.1. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren ere ezarriko da.

5.2. Lehiaketaldia.

Alegatu eta justifikatutako merezimenduak deialdi honetako 6.1 atalaren arabera kalifikatu eta puntuatuko dira. Epaimahaiak edozein unetan eskatu ahalko ditu lehiatzaileek alegatutako merezimenduei buruzko azalpenak eta datu osagarriak.

Deialdia argitaratzen den egunean dituzten merezimenduak besterik ez dira kontuan hartuko, agiri bidez behar bezala egiaztatu eta eskabidearekin batera aurkezten badira, bestela ez aurkeztutzat hartuko dira.

Ez dira bi aldiz ebaluatuko baremoko multzo berean dauden zerbitzuak aldi berean egin badira.

Baloratu beharreko urte kopurua osoa ez balitz, proportzioan kontatuko litzateke denbora.

5.3. Oposizioaldia.

Oposizioak bi ariketa izanen ditu:

Lehenbiziko ariketa: deialdiko I. eraskineko gaietatik zozketaz bi aukeratu eta idatziz azaltzea, gehienez ere bi ordutan.

Bigarren ariketa: kasu praktiko bat, deialdiko I. eraskineko gaiekin zerikusia duena, idatziz ebaztea, gehienez ere bi ordutan.

5.4. Elkarrizketa pertsonala:

Aurreko probak gainditzen dituzten izangaiek elkarrizketa bat izanen dute epaimahaikoekin, gehienez ere hamabost minutukoa, egindako ariketen emaitzei buruz, deialdiko I. eraskinean bildutako gaiei buruz eta lanpostuarekin zerikusia duten aferei buruz.

5.5. Epaimahaiak ariketa bat baino gehiago egun berean egitea erabaki dezake.

5.6. Probetarako dei bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidatzeko baimena aldean dutela agertuko dira. Kanporatuko dira agertzen ez diren izangaiak edo nortasuna aipatu agiriren baten bidez egiaztatzen ez dutenak.

6.-Oposizio-lehiaketaren balorazioa.

Oposizio-lehiaketaren puntuazio osoa 100 puntukoa izanen da.

6.1. Lehiaketaren balorazioa.

Lehiaketaldiaren gehieneko balorazioa 30 puntukoa izanen da, honela banaturik:

a) Lanbide esperientzia.

a.1. Gizarte langile gisa edo gizarte laneko diplomatu gisa egindako zerbitzuak, Zizur Nagusiak dituen biztanle kopuru bereko edo handiagoko toki entitateetarako: 3 puntu urte bakoitzeko, gehienez ere 15 puntu.

a.2. Gizarte langile gisa edo gizarte laneko diplomatu gisa izandako esperientzia administrazio publikoan: 2 puntu urte bakoitzeko, gehienez ere 12 puntu.

a.3. Gizarte langile gisa edo gizarte laneko diplomatu gisa egindako lanak enpresa pribatuen zerbitzuan: puntu 1 urte bakoitzeko, gehienez ere 10 puntu.

a.4. Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak deialdiko lanpostuarekin ikustekorik ez duten postuetan, beti ere toki entitateen zerbitzuan: 0,5 puntu urte bakoitzeko, gehienez ere 8 puntu.

Arestiko kontzeptuengatik lortu daitekeen puntuazioa ez da inolaz ere 15 puntu baino gehiagokoa izanen.

Aurreko idazatietan aurreikusitako merezimenduak, agiri bidez egiaztatuak, kontatzeko, kontuan hartuko dira lan araubidean, aldi baterako edo finko gisa, egindako zerbitzuak eta baita administrazio araubidean, bitarteko gisa edo jabetzan egindakoak ere. Idazati batean baino gehiagotan sartuta dauden zerbitzuak batera egin baldin badira, denbora horretan kontatuko dira soilik puntuazio altuena eman diotenak.

Egiaztatutako esperientzia denbora urtetan ezin bada kontatu, proportzioa aterako da.

b) Bete nahi den lanpostuarekin zerikusia duten praktiketan tutoretza lanak egiteagatik, behar bezala egiaztaturik, puntu 1 emanen da 350 orduko, gehienez ere 5 puntu.

c) Bete nahi den lanpostuarekin zerikusia duten prestakuntza ikastaroak, behar bezala egiaztaturik, honela baloratuko dira:

20tik 40 ordura bitarteko ikastaroak: 0,25 puntu.

40 ordu baino gehiagoko ikastaroak: 0,50 puntu.

Gehienez ere 5 puntu.

d) Euskara:

d.1. E.G.A. titulua edo baliokidea izategatik, 5 puntu.

Atal honetan gehienez ere 5 puntu lortu ahalko dira.

d.2. Gaindituriko maila edo urrats bakoitzeko, agiri bidez egiaztatua, 0,30 puntu eta gehienez ere 3.5 puntu.

6.2. Oposizioaren balorazioa.

Oposizioak bi ariketa izanen ditu:

Lehenbiziko ariketa: 0tik 35 puntura bitarteko balorazioa, eta baztertuko dira gutxienez ere 17.5 puntu eskuratzen ez duten izangaiak.

Bigarren ariketa: 0tik 30 puntura bitarteko balorazioa eta baztertuko dira gutxienez ere 15 puntu eskuratzen ez duten izangaiak.

6.3. Elkarrizketaren balorazioa:

Buruz buruko elkarrizketan gehienez ere 5 puntu lortu ahalko dira eta ez da baztergarria izanen.

6.4. Azken balorazioa.

Azken balorazioa izanen da oposizio-lehiaketan eskuratutako puntuazio guztien batuketa.

7.--Epaimahai kalifikatzailearen osaketa eta jarduketa.

7.1. Kide hauek osatuko dute oposizio-lehiaketa epaituko duen epaimahai kalifikatzailea:

Mahaiburua: Zizur Nagusiko Udaleko alkate udalburua.

Ordezkoa: Zizur Nagusiko Udaleko alkate udalburuak izendatu beharreko zinegotzia.

Mahaikide eta idazkaria: Zizur Nagusiko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Zizur Nagusiko Udaleko administrazio publikorako teknikaria.

Mahaikidea, langileen ordezkaria: langileek izendatu beharrekoa.

Ordezkoa, langileen ordezkaria: langileek izendatu beharrekoa.

Mahaikidea: Nafarroako Gizarte Ongizateko Institutuak izendatutako teknikaria.

Ordezkoa: Nafarroako Gizarte Ongizateko Institutuak izendatutako teknikaria.

Mahaikidea: Zizur Nagusiko Udaleko gizarte langilea.

Ordezkoa: Nafarroako Gizarte Zerbitzu Oinarrizko bateko gizarte langilea.

Hautapen probak hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia.

7.2. Epaimahaiak erabateko gehiengoaz ebatziko ditu oinarri hauek ulertu eta aplikatzean sortu ahal diren arazo guztiak.

7.3. Epaimahaiak aholkulari adituak ekarri ahal ditu proba guztietarako edo zenbaitetarako bakarrik. Aholkulari horiek beren arlo teknikoan aritzera mugatuko dira eta laguntza emanen diete epaimahaikoei.

8.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda.

8.1. Oposizio-lehiaketaren azken ariketaren kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak, probak gainditu dituztenen zerrenda emanen du aditzera Udaleko iragarki oholean, erdietsitako puntuazioaren hurrenkeran. Azken kalifikaziorik altuena lortzen duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena igorriko dio Zizur Nagusiko Udalari.

8.2. Proposamen hori ere Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.

8.3. Proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturalen barnean, proposatzen den izangaiak gaitasuna eta deialdi honetan eskatzen diren gainerako baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak ekarri beharko ditu. Epe horretan eta behar adina frogaturiko ezinbestekoak salbu, izangaiak agiri horiek aurkezten ez baditu, bere eskubideak indarra galduko du eta lanpostua beteko da gainditu dutenen zerrendan ondotik heldu den izangaiarekin.

9.-Izendapena eta jabetza hartzea.

9.1. Udalak izendatuko du proposatutako izangaia, 8.3 oinarrian adierazitakoa bete duena. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Izangai izendatuak hilabetea izanen du izendapena jakinarazten denetik lanpostuaren jabetza hartzeko. Hala egiten ez badu, eskubide guztiak galduko ditu eta deialdi honen 8.3. oinarrian ezarritakoa beteko da.

10.-Helegiteak.

10.1. Deialdi honen aurka, baita bere oinarri eta egintzen aurka ere, administrazioarekiko helegitea jarri ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, argitalpenetik edo helegindako egintzaren jakinarazpenetik bi hilabeteko epean; edo aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko helegitea, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, argitalpenetik edo helegindako egintzaren jakinarazpenetik hilabeteko epearen barnean.

11.-Eskabidearen eredua.

Izena: ..............................., adinez nagusia jaioteguna: ........... sorlekua: ........ (.........) helbidea: ............................................ kalea: ....................... zenbakia: .... oina: .... posta kodea: .......... telefonoa: ...................

Gidatzeko baimena; mota: ... noiz luzatua: ......................

Lanpostuko eginkizunak betetzeko .......... matrikula duen ibilgailua daukala.

Zure aitzinera agertzen da eta azaltzen du:

Zizur Nagusiko Udaleko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoan aritzeko, gizarte laguntzaile edo gizarte laneko diplomatu lanpostu bat, lan-araubidekoa, oposizio- lehiaketa murriztuaren bidez eta barne igoerako txandan, betetzeko deialdian, ........(e)ko ......... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako hartan, onartua izatea eskatzen duela.

Bere eginbeharrak betetzea galaraziko dion inolako gaisotasunik ezta akats fisiko edo psikikorik ez duela.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezgaitasunik ez duela.

Ez dela baztertua izan inongo administrazio publikoren zerbitzutik disziplina espediente bidez eta ez dagoela eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua.

Deialdian galdaturiko baldintza guztiak betetzen dituela eskabideak aurkezteko epea akitzen den egunean.

Horrenbestez,

Eskatzen dut eskabide hau onartzea eta, hortaz, Zizur Nagusiko Udaleko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoan aritzeko gizarte laguntzaile edo gizarte laneko diplomatuaren lanpostu bat, lan araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoerako txandan betetzeko deialdira onartua izan dadila.

Zizur Nagusian, 199.....(e)ko ..............aren .......(e)an.

(Eskatzailearen sinadura)

ZIZUR NAGUSIKO UDALEKO ALKATE UDALBURUA.

I. ERASKINA

1.-Gizarte Zerbitzuen lege esparrua. Gizarte Zerbitzuei buruzko Foru Legea. Dekretuak eta erregelamenduak. Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoei buruzko Foru Dekretua.

2.-Gizarte zerbitzu oinarrizkoak Nafarroan. Sailkapena eta antolaketa. Definizioa: helburuak, eginkizunak, langileak, finantzamendua.

3.-Zizur Nagusiko Udaleko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua arautzen duen ordenantza

4.-Nafarroako gizarte zerbitzu oinarrizkoetan garatzen diren programak eta zerbitzuak.

5.-Gizarte lanaren metodologia. Iritzi orokorrak. Eskema metodologikoa gizarte lanean.

6.-Laguntzak, zerbitzuak eta baliabideak Nafarroako gizarte zerbitzuen alorrean.

7.-Udal eremuko gizarte ongizatearen sistemen arteko koordinazioa.

8.-Familia eta komunitatea: gizarte zerbitzuen jarduketaren helburu diren aldetik.

9.-Etxez etxeko laguntza zerbitzua: gizarte zerbitzu oinarrizkoen programa.

10.-Udalaren gizarte zerbitzuen lana hirugarren adinekoekin.

11.-Udalaren gizarte zerbitzuen lana haur eta gazteekin.

12.-Udalaren gizarte zerbitzuen lana minusbaliatuekin.

13.-Bolondresak gizarte ekintzan.

14.-Talde-lana gizarte zerbitzuetan: profesional bakoitzaren eginkizunak eta profilak.

Iragarkiaren kodea: A9801828