32. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NAFARROAKO BARDEETAKO KOMUNITATEA

Hasierako onespena Bardeetako Natur Baliabideak Antolatzeko Planari

Nafarroako Bardeetako Komunitateak, Batzarre Orokorrak 1998ko martxoaren 13an egindako bilkura berezian, erabakia hartu zuen hasiera batez onesteko Bardeetako Natur Baliabideak Antolatzeko Planaren proiektua.

Erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik jendaurreko epea zabalduko da interesatuek bi hilabetetan alegazioak aurkez ditzaten.

Alegazioak Bardeetako Komunitatearen idazkaritzan aurkeztu ahalko dira, Tuterako Juan Antonio Fernández kaleko 12, 1.- C-n, alegia. Aurkezteko orduak: 10etatik 14ak arte, astelehenetik ostiralera.

Aditzera ematen da interesatuek Bardeetako Natur Baliabideak Antolatzeko Planaren proiektuaren kopia Tuterako kopia-denda hauetan eskuratu ahalko dituztela:

-Carlos Sagasti kopia-denda. Zaragozako etorbidea, 31, Tutera, 412133 telefonoa.

-Gonzalo Sagasti kopia-denda. Zaragozako etorbidea, 41-43, pasabidea, Tutera, 827484 telefonoa.

Tuteran, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko martxoaren hamalauan. Komunitateburua, José Antonio Gayarre Bermejo.

Iragarkiaren kodea: A9802303