II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B E R A
Alkaiagako depositutik Berara ura ekartzeko obren lehiaketa
Berako Udalak Alkaiagako depositutik Berara ura ekartzeko obrak burutu daitezen, lehiaketa irekirako dei egiten du.
-Kontratuaren xedea: Alkaiagako depositutik Berara ura ekartzeko obrak egitea.
-Esleipen modua: prozedura irekia, lehiaketaren bidez.
-Kontrataren aurrekontua: 14.490.873 pta. (B.E.Z. barne).
-Behin-behineko fidantza: kontrataren aurrekontuaren edo hasierako prezioaren % 2.
-Proposamenak aurkeztea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman ondoko 26. egun naturala arte. Orduak: 9:00etatik 13:00etara. Lekua: Idazkaritzan.
-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta 10. egun balioduneko 14:30etan.
-Proiektua, baldintza teknikoak eta klausula administratiboen plegua interesatuen eskura leku hauetan izanen dira:
Udal bulegoetan.
Rubio paperdenda: Francisco Bergamin, 10 (Iruña).
Ingesoa: Iturlandeta karrika (Bera).
Beran, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko martxoaren bian. Alkatea, M. Iriarte Huarte.
Iragarkiaren kodea: A9802204