32. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C I N T R U N I G O

Deialdia, Udaleko kabo lanpostu bat, Cintruenigoko Udaltzaingoan barne-igoeraren bidezko oposizio-lehiaketaz betetzeko

Ana María Marin Fernández andreak, Cintruenigoko Udaleko jarduneko idazkariak

Honako hau egiaztatzen du: Udalak, 1998ko otsailaren 20an egindako osoko bilkura arruntean, hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen, besteak beste:

Udaltzaingoko lanposturako lehiaketa

Udaleko kabo lanpostu bat, Cintruenigoko Udaltzaingoan barne-igoeraren bidezko oposizio-lehiaketaz betetzeko deialdiari dagokionez, aurtengo otsailaren 2ko 14. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, eta eskabideak aurkezteko epea bukatu denez, aurkeztutako guztiak onarturik, erabaki da:

1. Onartuen behin betiko zerrenda onestea:

ENRIQUE CHIVITE AYALA

RAUL NAVASCUES CHIVITE

RAFAEL RANDEZ GARBAYO

2. Lehenbiziko ariketa 1998ko martxoaren 25ean eginen da, goizeko 9etan, Kultur Etxean.

3.Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

Eta jasota geldi dadin eta bidezko ondorioak izan ditzan, Udal honetako zigilua daraman agiri hau luzatzen du, jaun alkateak ikus-onetsia.

Cintruenigon, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko martxoaren hiruan. Alkatea. Idazkaria, sinadura ulertezinak.

Iragarkiaren kodea: A9802157